Iker Irribarria
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.
2023/12/21 - 21:29
Aitor Elordi, Iker Irribarria eta Amaia Aldai, protagonista nagusien artean
Elordik Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ditu 2023an. Lau t'erdikoa Jokin Altunak eraman du, laugarrenez jarraian. Iker Irribarriaren agurra eta Amaia Aldairen nagusitasuna izan dira urteko beste albiste aipagarri batzuk. Trinketea, zesta eta pala ere izan da zer kontatu.
2023/03/04 - 22:01
Irribarriak garaipenarekin esan dio agur bere ibilbide profesionalari Atano III.a pilotalekuan
Irribarriak garaipenarekin esan dio agur pilota profesionalari. Zabaletak lagunduta, 22-18 irabazi dute Altuna-Martijaren aurka. Ondoren, omenaldi beroa jaso du lankideen, lagunen, familiaren eta pilotazaleen eskutik.
2023/03/04 - 21:08
Irribarria: ''Harreman ederrak egin ditut, asko gozatu dut; etapa hau amaitu da eta beste bat hasiko da''
Iker Irribarriak agur esan dio bere ibilbide profesionalari leporaino bete den Atano III.a pilotalekuan. Pilotazaleek, lagunek, familiak eta lankideek agur beroa eman diote Aramako pilotariari.
2023/03/04 - 20:58
Iker Irribarriak omenaldi berezia jaso du Atano III.a frontoian
Iker Irribarriak merezitako omenaldia jaso du bere ibilbide profesionaleko azken partida jokatu ostean. Aurreskua dantzu diote, baita bertso bat eskaini ere. Gainera, hainbat oroigarri eman dizkiote lagun eta lankide izandakoek. Zaleen babesa ere jaso du Aramakoak.
2023/03/04 - 20:55
Irribarriaren ibilbide profesionaleko azken tanto ikusgarria: pilota errebotean sartu du!
Iker Irribarriak agur esan dio pilota profesionalari. Atano III.a frontoian jokatu du profesional mailako bere azken partida eta garaipena bereganatu du Zabaletarekin bikotea osatuta Altuna III.aren eta Martijaren aurka (18-22). Aramakoak tanto ikusgarriarekin itxi du neurketa.
2023/02/28 - 17:29
Ander Imaz eta Peio Etxeberria sendatu egin dira, eta Binakako Txapelketaren play-offean jokatuko dute
Ostiralean, Zornotzan, 22:15ean, Laso-Imaz eta Etxeberria-Rezusta bikoteek finalerdietako ligaxkarako txartel bat izango dute jokoan. Oiartzungo atzelariak eta Zenotzeko aurrelariak ezin izan dute laurdenetako ligaxkako azken hiru eta bi partidetan jokatu, baina ostiralean berragertuko dira.
2023/02/25 - 21:52
Irribarriak eta Rezustak hirugarren postua ziurtatu dute; Jaka-Arangurenek liderrak garaitu dituzte
Irribarriak eta Rezustak 22-10 irabazi dute Peña II.a eta Mariezkurrenaren aurka eta P.Etxeberria eta Rezustarentzat 3. postua ziurtatu dute. Valladoliden, berriz, Jakak eta Arangurenek Elordi eta Zabaleta menderatu dituzte (22-18)
2023/02/23 - 18:44
Irribarriak berriro jokatuko du Rezustarekin asteburu honetan
Irribarriak asteazken honetan baieztatu du 26 urterekin erretiratuko dela eskupilota profesionaletik, eskuin belaunean duen lesio baten ondorioz.
2023/02/22 - 17:39
Iker Irribarriak Buruz Burukoaren bi txapel eta Binakakoaren txapel bat dituela hartuko du erretiroa
Horrez gain, beste bi final handi jokatu zituen, bana Buruz Buruko Txapelketan eta Binakakoan. 2015eko martxoan egin zuen debuta profesionaletan, eta 2016an Buruz Burukoaren historiako txapeldunik gazteen bilakatu zen.
2023/02/22 - 14:38
Unai Laso, Irribarriaren erabakiaz: ''Pena izugarria. Berak duen ahalarekin zorte txarra izan du''
Unai Laso Baikoko pilotariak Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan parte hartu du. Atsekabetuta agertu da nafarra, baina osasunaren garrantzia nabarmendu du
2023/02/22 - 14:18
Altuna, Irribarriari buruz: ''Nik inor ez dut ikusi pilotari horrela ematen''
Jokin Altuna Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan egon da. Aramakoak hartutako erabakiak "tristura" eragiten diola adierazi du, eta pilotan aritzeko haren dohainak nabarmendu ditu
2023/02/22 - 12:23
Iker Irribarriak martxoaren 4an esango dio agur pilota profesionalari, belauneko arazoak medio
"Nire bizitzako erabaki zailenetako bat izan da", adierazi du Aramako pilotariak hedabideen aurrean. Iker Irribarriak esan du urtebete baino gehiago daramala % 100ean jokatu ezinik belaunean dituen arazoengatik, eta medikuen gomendioak jarraitzea erabaki du.
2023/02/22 - 12:12
Irribarriak iragarri duenez, martxoaren 4an utziko dio pilotan profesionalki jokatzeari
Aramako aurrelariak 26 urterekin esango die agur frontoiei, bere belauneko arazoak bultzatuta.
2023/02/21 - 22:03
Irribarriak Beotibarren jokatu du bere erretiroaren xehetasunak eman aurreko egunean
Astearte honetan eman da jakitera Iker Irribarriak pilota profesionala utziko duela. Beotibarren jokatu du Inauterietako jaialdiaren azken egunean. Aramakoak asteazkenean emango ditu bere erretiroaren xehetasunak. Prentsaurrekoa eitb.eusetik jarraitu ahalko da zuzenean.
2023/02/21 - 15:39
Iker Irribarriak pilota profesionala utziko du
Bi aldiz Buruz Buruko txapeldun izandakoak agerraldia egingo du hedabideen aurrean asteazken honetan bere erabakiaren berri emateko.
2023/02/18 - 22:17
P.Etxeberria eta Rezusta play-offerako sailkatu dira Laso-Eskirozi irabazita
Urdinak aurretik joan dira partidaren hasieran. 5 eta 6 tantoko aldea lortu dute. Gorriak, baina, 17-18 hurbiltzea lortu dute. Hala ere, urdinek ez zuten puntua galdu nahi eta azkenean 22-17 nagusitu dira.
2023/02/16 - 17:35
Peio Etxeberriak ez du Laso eta Eskirozen aurka jokatuko; Irribarriak ordezkatuko du
Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona.