Igeriketa
2021/09/09 - 23:52
Euskadiko Igeriketa Federazioak Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko pausoak ematea erabaki du
Ahobatezko erabakia hartu du ostegun honetan Bilbon egin den batzarrean, aldeko 12 boto eta abstentzio bakarrarekin.
2021/08/28 - 14:53
Rakel Mateok domina zaporea duen diploma lortu du Tokioko Jokoetako paratriatloian
Basque Teameko kirolaria zazpigarrena izan da PTS2 kategorian, eta bigarren diploma pilatu du horrela, Rio de Janeiron, 2016. urtean, lortutakoaren ondoren.
2021/05/18 - 14:37
Iñigo Llopis igerilariak urrea lortu du Europako Txapelketan, Portugalen
Donostiarra S8 erako 100 metroko bizkar estiloan gailendu da, eta txapelketan lortzen duen bigarren domina da, igandean brontzea irabazi baitzuen.
2021/05/18 - 13:52
Iñigo Llopis, Europako txapelduna
Iñigo Llopisek urrezko domina bereganatu du Madeiran jokoan den igeriketa egokituko Europako txapelketan. Tokioko Paralinpiar Jokoetan goiko postuetan izateko lehian egon daitekeela baieztatu du.
2020/05/30 - 20:07
Sagarminaga, igeriketaz gozatzen hainbat erronka bertan behera geratu zaizkion arren
Iskander Sagarminaga espezialista da ur irekietan. 'Manhattango 20 zubiak' proban parte hartzeko hautatua izan zen, baina pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen. Hala ere, gozatzen jarraitzen du.
2019/12/29 - 21:57
Siladji eta Muñoz Del Campo, garaile Ordizian
Cara Siladji serbiarra eta Lindon Muñoz Del Campo espainiarra izan dira onenak Ordiziako Gabonetako Igeriketa Txapelketan. Biak nagusitu dira bular estiloko 100 metroko proban.
2019/10/20 - 13:55
Luis eta Enaitz Goñi, itsas zeharkaldiak egiten dituzten aita-semeak
Luis eta Enaitz Goñi aita semeen istorioa ezagutu dugu. Igeriketan aritzen dira biak, itsas zeharkaldietan. 14 urteko semea, aita ikusita igerian hasi zen.
2017/12/29 - 21:48
Lidon Muñoz eta Caba Siladji, garaile Ordizian
Castelloko igerilariak irabazi du Nazioarteko Eguberri saria, emakumezkoetan, eta serbiarra izan da gizonezkoen sailkapen nagusiko buruan.