Gorka Sorozabal
2025/01/16 - 15:30
Ongi ezagutzen al dute elkar Urreistik eta Gorkak?
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2024/11/07 - 18:56
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen laranjaz janzten den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu. Astelehen honetan, 3. jardunaldia jokatuko dute, Barandika eta Lopezen aurka.
2024/10/08 - 00:52
Johan eta Gorka Sorozabal: ''Zorte handia da maila honetan anaia batekin jokatzea. Amets bat da''
Sorozabal anaiek eskertzen dute Jai Alai Leagueko Lauko Finala bikote bezala jokatzea, eta finala irabazteko indarrarekin ikusten dute euren burua, nahiz eta ziur dauden ez dutela erraza izango.
2024/10/08 - 00:29
Johan eta Gorka, Jai Alai Leagueko lehenengo finalistak
Sorozabal anaiek hiru setetan menderatu dituzte Laduche-Del Rio (15-10, 4-15 eta 5-4). Bigarren bikote finalista datorren astelehenean zehaztuko da, Erkiagak eta Basquek Barandika eta Lopezen aurka jokatu ostean.
2023/10/17 - 01:40
Gorka eta Erkiaga, gustura Jai Alai Leagueko finala irabazita
Bikote gorriak bi set behar izan ditu Laduche eta Basque mendean hartzeko. Aritz Erkiagaren esanetan, Gorka Sorozabal izan da Ezkurdin jokatutako partidako pilotaririk onena.
2023/10/17 - 01:31
Erkiaga eta Gorka dira Jai Alai Leagueko lehenengo txapeldunak, Laduche eta Basque bi setetan menderatuta
Ispasterreko aurrelariak eta Biarritzeko atzelariak 15-13 eskuratu dute lehenengo seta, eta bigarrenean argi nagusitu dira, 15-5; hala, lehen aldiz jokatu den Jai Alai Leagueko txapelak jantzi dituzte.
2023/08/18 - 17:03
Iñaki Osa Goikoetxea eta Gorka Sorozabal nagusi, Donibane Lohizuneko laugarren masterrean
Johanen eta Porteten aurka erdietsi zuten garaipena. Lehenengo setean aise nagusitu ziren gorriak 15 eta 8. Bigarrenean ordea, partida nabarmen estutu zen eta berdintzea lortu zuten urdinek.
2023/06/10 - 18:23
Goikoetxea eta Gorka, Donostiako Torneoko finalera
Gaur goizean, Donostiako Grand Slameko finalerdian, Goiko eta Gorka Sorozabal, bi setetan nagusito zaizkie Johan Sorozabal eta Lopezi (15-12 eta 15-14). Bikote finalistak Erik eta Lekerikaren aurka jokatuko dute hurrengo larunbatean.