Golfa
2025/09/08 - 11:34
Carlota Cigandak bigarren bukatu du Nuria Iturriozek irabazitako Aramco Houston torneoa
Golf-jokalari nafarrak eta Charley Hullek berdinduta amaitu zuten bigarren tokian, par azpitik 11 kolperekin, irabazleak baino bi gehiago.
2025/09/01 - 19:50
Jon Rahm Ryder Cupen izango da, irailaren 26tik 28ra bitartean
Barrikako golf jokalariak laugarren aldiz jokatuko du txapelketa hori, Europaren eta AEBren arteko lehia, 2025ean, New Yorken egingo dute.
2025/08/25 - 11:58
Jon Rahmek irabazi du LIV zirkuituko taldekako txapelketa
Golf-jokalari barrikoztarrak garaipena bereganatu du 'Legion XIII' taldearekin, DeChambeauren 'Crushers' menderatuta. Play-offeko bi zulo behar izan dira talde irabazlea erabakitzeko.
2025/08/18 - 00:42
Rahmek balentria lortu eta Niemann garaitu du LIV Golf txapelketan
Indianapoliseko (AEB) txapelketan lortu du, Joaquin Niemann txiletarra gaindituz egutegiko azken hitzorduan.
2025/08/10 - 23:56
Burmester atera da garaile Chicagon, Rahm eta Ballester play-offean gaindituta
Hiru golflariek parraren azpitik 9 kolperekin amaitu dute hirugarren jardunaldia, lehen postuan berdinduta, eta berdinketa hausteko play-offa jokatu behar izan dute.
2025/07/27 - 22:34
Niemannek irabazi du Erresuma Batuko LIV Golfa, eta Rahm bosgarren izan da
Igande honetan itzuli onena egin du, 65 kolpe jota (-6), zortzi birdie eta bi bogey eginda (-10 guztira). Bosgarren postua Dean Burmester hegoafrikarrarekin partekatu du.
2025/07/20 - 20:36
Rahmek bere jokoa hobetu du Britainia Handiko Irekiaren azken jardunaldian
Rahmek birdie batekin ekin dio saioari, baina gero okerrera egin eta ia jarraian lotu ditu hiru bogey. Azken zuloetan hobera egin du eta berriro ere parretik jaitsi da hirutan. Horri esker, jardunaldia -1ean amaitu du.
2025/07/19 - 19:47
Rahmek ez du hobera egin Britainia Handiko Irekian, eta aukerarik gabe geratu da
Bere jokoak hobera egin du seigarren zuloaren ondoren, eta hiru birdie lortu ditu -2ko txartelarekin bukatuz, garaipena lortzeko aukeretatik urrunegi.
2025/07/17 - 22:26
Rahmek hasiera ona izan du Britainia Handiko Irekian, -1ekin
Bere lehen ibilbidea 70 kolperekin amaitu du, bat parraren azpitik, denboraldiko azken txapelketa handian.
2025/07/13 - 20:53
Rahmek bigarren egin du Andaluzian, eta txapelketa iraultzeko kolpe batera geratu da
Garaipena Talor Gooch estatubatuarrak lortu du, 205 kolpeko txartela aurkeztuta.
2025/07/11 - 20:24
Bertan behera utzi dute Valderramako LIV Golfeko lehen jardunaldia, haize bortitza dela eta
Jon Rahm bizkaitarrak 14. zuloaren amaieran sailkapeneko 6. postuan zegoenean utzi behar izan du jokoa.
2025/06/28 - 11:35
Jon Rahmek hasiera ona izan du LIV Golf Dallas txapelketan
Barrikako golf jokalariak 68 kolpeko (-4) lehen itzuli bikaina egin du, eta, behin-behinean, bigarren postuan kokatu da.
2025/06/21 - 22:59
Eguraldi kaskarrak Bizkaiko Irekiko bigarren jardunaldia baldintzatu du
Eguraldia dela eta, bigarren jardunaldiko zati handiena ez dute jokatu. Igandean jokatuko dute falta dena, eta lehen bi jardunaldiak hartuko dituzte kontuan. Behin-behinean, Antonio Hortal da lider sailkapen orokorrean, parraren azpitik 9 kolpe eginda.
2025/06/17 - 19:25
Bizkaia PGAe Opena ekainaren 20tik 22ra artean jokatuko da, Meaztegi Golf Clubean
Bizkaia PGAe Openeko laugarren edizioa jokatuko da ekainaren 20a eta 22a artean, Meaztegi Golf Clubeko zelaian. Estatu mailako jokalari onentsuenak batuko dira bertan.
2025/06/16 - 11:29
J.J. Spaun izan da nagusi, AEBko Irekiaren 125. edizioan; Rahmek zazpigarren amaitu du
Barrikako golf-jokalariak ordura arteko ibilbide xumea iraultzea lortu du azken errondan, lau birdie eta bogey bat eginda.
2025/06/15 - 23:53
Carlota Cigandak bere hirugarren txapelketa irabazi du LPGA zirkuituan
Jokalari iruindarrak dagoeneko 12 titulu irabazi ditu bere ibilbide profesionalean.
2025/06/15 - 14:25
Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan
Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
2025/06/13 - 21:49
Rahm trabatu egin da AEBko Irekiko bigarren jardunaldian, eta parretik gora 4 kolpeko txartelarekin bukatu du
Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.
2025/06/13 - 11:52
Jon Rahmek hasiera ona izan du Estatu Batuetako Irekian
Barrikako golf-jokalariak -1eko emaitzarekin itxi du txapelketako lehen jardunaldia.
2025/05/19 - 11:46
Scheffler izan da nagusi PGA Txapelketan, Rahm saririk gabe utzita
Barrikakoa estatubatuarraren pare jarri zen azken errondan, baina azkenean ezin izan zion aurre hartu. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren DeChambeau, Riley eta English.