Golfa
2020/08/10 - 23:01
Sainz da Euskadiko Txapelketako liderra lehen jardunaldiaren ostean
Astelehen honetan hasi da Euskadiko Profesionalen Golf Txapelketa. Guztira, 26 jokalarik parte hartuko dute bi jardunalditan. Lehen jardunaldia amaituta, Javier Sainz iazko txapelduna da liderra.
2020/08/10 - 15:45
Jon Rahmek munduko lehen postua berreskuratu du
Collin Morikawak irabazi du PGA Championship, barrikakoak sei kolpe gehiagotan bete du ibilbidea.
2020/08/10 - 15:26
Jon Rahm, berriz ere lehen postuan
Collin Morikawa izar berri baten lehen "major"-a izan da PGAko txapelketa. Barrikakoak sei kolpe gehiago behar izan ditu San Franciscoko ibilbidean, baina munduko lehen postu berreskuratu du.
2020/08/09 - 22:56
Otaegui, bigarren Ingalaterran
Adrian Otaegui bigarren izan da Europako Zirkuituko English Championshipean. Garaipena Andy Sullivanek erdietsi du, irabazleak baino bi kolpe gehiago behar izan dituelarik.
2020/08/03 - 11:11
Jon Rahmek munduko lehena izateari utzi dio Justin Thomasen mesedetan
Estatubatuarrak FedEx St. Jude tornea irabazi ostean berreskuratu du munduko lehen postua; izan ere, Rahmek ez zuen lortu txapelketa hori lehen 14 jokalarien artean bukatzea (52).
2020/07/21 - 15:55
Phil Mickelson: ''Talentu ikaragarria da Jon Rahm''
Barrikako golf jokalaria munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da asteburuan lortutako garaipenarekin. Phil Mickelson Jon Rahmen inguruan mintzatu da.
2020/07/20 - 23:14
Rahmek euskaraz agurtu ditu bere gurasoak
Barrikako golflaria munduko txapelketako lehenengo postuan da, Rory McIlroy lidertzatik kendu ondoren. Rahmek euskaraz eskertu du bere gurasoen sostengua.
2020/07/20 - 15:37
Jon Rahm, munduko sailkapeneko lehen postuan
PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi eta Barrikako golf-jolakariak postu historia lortu egin du,
2020/07/20 - 15:18
Jon Ramh lehena da munduko sailkapenean
PGAko Memorial torneoa irabazteak Barrikako golflaria gailurrera eraman du. Jack Nicklaus bera ere zur eta lur utzi du. Jon Rahmek muturreko egoerak kudeatzen dakiela erakutsi du beste behin.
2020/07/18 - 00:33
Rahm hirugarren da bigarren jardunaldia jokatu eta gero
Bizkaitarrak 8 kolpe parean azpitik lortu ditu bigarren jardunaldian. Rahm liderretatik kolpe bakar batera dago; Tony Finau eta Ryan Palmer.
2020/07/08 - 23:17
Ryder Cup txapelketa 2021eko irailera atzeratu dute
Irailaren 22tik 27ra zen jokatzekoa, baina koronabirusaren pandemiak eragotzi egin du.
2020/07/07 - 12:37
Carlota Cigandak positibo eman du koronabirusean
Scottsdalen (Arizona, AEB) dago orain, bere apartamendua bakarturik.
2020/06/15 - 15:52
Daniel Berger, garaile golfaren itzuleran
Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean Estatu Batuetan aire zabalean jokatu den lehen kirol ekitaldi profesionala. Zalerik gabe eta segurtasun neurri zorrotzekin 148 golflari lehiatu dira Texasen.
2020/06/13 - 13:46
Jon Rahmek ez du kortea gainditu Charles Schwab Challenge txapelketan
Barrikako jokalaria lehiaketatik kanpo geratu da, 71 kolpe eginda (+1). Guztira, txapelketan 140 egin ditu.
2020/06/12 - 13:23
Jon Rahm lehian da berriro, koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean
Charles Schwab Challenge torneoan zirkuituko jokalaririk onenak bildu dira.
2020/06/09 - 23:01
Rahm: ''Inoiz ez dut horren geldialdi luzerik izan, baina irabaztera nator''
Jon Rahmek PGA Tourreko Charles Schwab Challenge txapelketan parte hartuko du aste honetan. Barrikakoak koronabirusak eragindako geldialdiari eta txapelketan dituen helburuei buruz hitz egin du.
2020/05/23 - 19:40
Adrian Otaeguiri makilak dantzan jartzeko garaia iritsi zaio
Koronabirusaren pandemiaren eraginez, Adrian Otaegui golf jokalaria bi hilabetez konfinatuta egon da, golfera jokatu ezinda. Orain, zelaian entrenatzen hasi da. Elkarrizketa eskaini dio ETBri.
2020/05/11 - 16:19
Rahmek, burua hemen, bera han
Oso litekeena da Jon Rahm izatea ofizialki lehiatzen hasiko den aurreneko euskal kirolaria. Dena ondo baldin badoa ekainaren 11n abiatuko da, Texasen.
2020/03/18 - 12:08
Golfeko sailkapena ez da aldatuko, lehiaketa bueltatu arte
Munduko sailkapeneko liderra da Rory McIlroy da eta ondoren Jon Rahm bizkaitarra.
2020/02/24 - 17:58
Rahm munduko sailkapeneko bigarren postura igo da eta McIlroy liderra gertuago du
Mexikoko World Golf Championshipa hirugarren postuan amaituta, Jon Rahmek postu bat gora egin du Rory McIlroy buru duen munduko sailkapenean.