Gipuzkoa Basket
2019/03/18 - 15:36
Hogeita hirugarren jardunaldiko zazpi jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada 23. jardunaldia, eta bideo honetan bildu ditugu 7 jokaldi onenak.
2019/03/16 - 23:28
Gipuzkoa Basketek erakustaldia eman du Breoganen aurka
Delteco GBC taldeak 100-65eko emaitzarekin irabazi dio Cafes Candelas Breogani, Endesa Ligako 23. jardunaldiko partida.
2019/03/16 - 21:24
Delteco GBCk jipoia eman dio Breogani (100-65)
Valdeolmillosen jokalariek denboraldiko bosgarren garaipena lortu dute eta mailari esuteko itxaropenarekin jarraitzen dute.
2019/03/12 - 16:24
Burjanadze: 'Ondo jokatzen dugu, baina partiden amaieran dena behera botatzen dugu'
Beka Burjanadze Delteco GBC taldeko jokalariak adierazpenak egin ditu, Gipuzkoa Basketi neurketen azken momentuan gertatzen zaizkion kontuei buruz.
2019/03/11 - 16:20
22. jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada 22. jardunaldia eta bideo honetan bildu ditugu zazpi jokaldi onenak.
2019/03/10 - 21:12
Delteco GBCk galdu egin du Unicajaren aurka (87-69)
Donostiarrek sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute, 22 jardunalditan lau garaipen bakarrik lortuta.
2019/03/10 - 20:31
Beste porrot bat, Delteco GBCrentzat (87-69)
Donostiarrek ezin izan dute Unicaja mendean hartu eta sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute, 22 jardunalditan lau garaipen bakarrik lortuta.
2019/03/04 - 16:36
21. jardunaldiko zazpi jokaldi onenak
Endesa Liga bueltan da Errege Kopagatik astebeteko geldialdia egin ostean. Bideo honetan bildu ditugu jokaldi onenak.
2019/03/02 - 22:24
Delteco GBCk porrota jaso du Valentziaren aurka
Gipuzkoa Basketek 66-67ko emaitzarekin galdu du Illunben, Endesa Ligako 21. jardunaldiko partida.
2019/03/02 - 20:55
Porrot mingarria jaso du Gipuzkoa Basketek, Valentziaren aurka
Azken laurdenaren hasieran hamar puntuko abantaila izan du Delteco GBCk, baina talde valentziarrak emaitza iraultzea lortu, eta garaipena eskuratu du.
2019/02/23 - 14:57
Rebec, Gipuzkoa Basketen fitxaketa berria
Delteco GBC taldeak Matic Rebec jokalaria fitxatu du denboraldi amaierara arte. 24 urteko joko-antolatzailea, Serbiako FMP taldetik dator, eta 1,81 metro neurtzen du.
2019/02/21 - 12:37
Erreginaren Kopako, zuzenean, EiTBn
RPK Araski taldeak Cadí La Seuren kontra jokatu du ostegunean, hilaren 28an, final-laurdenetan; ostiralean, aldiz, euskal derbia izango da: Lointek Gernika – IDK Gipuzkoa.
2019/02/12 - 16:45
Nacho Nuñez da Gipuzkoa Basketeko presidente berria
Nekane Arzallusen lekukoa hartuko du klubaren presidentetzan Nacho Nuñezek.
2019/02/11 - 22:36
Nick Zeisloft fitxatu du Delteco GBCk
Eskolta lanetan aritzen da, eta denboraldi amaierara arte izango da Gipuzkoa Basketen elastikoa defendatzen.
2019/02/11 - 17:14
Hogeigarren jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada 20. jardunaldia eta bideo honetan bildu ditugu zazpi jokaldi onenak.
2019/02/11 - 16:42
Gipuzkoa Basketek garaipena lortu eta Baskoniak bigarren postua galdu du
Delteco GBCk denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen, Kanaria Handiari irabazita (85-90). Kirolbet Baskoniak, aldiz, galdu egin zuen Real Madrilen kontra (82-76).
2019/02/11 - 01:51
Gipuzkoa Basketek garaipen handia eskuratu du Kanaria Handiaren aurka
Delteco GBC taldeak irauli egin du maldan gora izan duen neurketa eta irabazi egin dio Herbaliferi, 85-90eko emaitzarekin. Denboraldiko laugarren garaipena lortu du talde donostiarrak.
2019/02/05 - 17:30
Salvo: 'Bizitzen ari garen egoera oso gogorra da'
Miquel Salvo Delteco GBC taldeko jokalariak, Gipuzkoa Basket kirol-egoeraren analisia egin du.
2019/02/04 - 18:00
Hemeretzigarren jardunaldiko zazpi jokaldi onenak
Bideo honetan bildu ditugu Endesa Ligako 19. jardunaldiko jokaldi onenak.
2019/02/04 - 16:23
Baskonia bigarren da sailkapenean eta Gipuzkoa Basket, azkena
Kirolbet Baskoniak irabazi egin zion Herbaliferi. Real Madrilek galdu egin zuen, eta bigarren da orain talde gasteiztarra, porrota jaso zuen Barça liderretik bi garaipenera. GBC azken postuan da.