Gipuzkoa Basket
2018/10/04 - 10:31
Delteco GBCk Ligako bigarren partida ere galdu du, Zaragozaren aurka oraingoan
Gipuzkoarrek bederatzi puntuko aldea zuten (61-70) partida amaitzeko bost minutu eta erdiren faltan, baina hiru puntu bakarrik sartu dituzte hortik aurrera.
2018/10/03 - 12:09
Kirolbet Baskonia, lidergoa defendatzera; Delteco GBC, zalantzak usatzera
Arabarrek eta gipuzkoarrek Endesa Ligako bigarren jardunaldia irekiko dute gaur San Pablo Burgos eta Tecnyconta Zaragoza taldeen aurka, hurrenez hurren.
2018/10/02 - 14:13
Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek asteazkenean jokatuko dute
San Pablo Burgos - KIROLBET Baskonia eta Tecnyconta Zaragoza - Delteco GBC dira 2. jardunaldiko euskal taldeen partidak, biak iluntzeko 20:45ean.
2018/10/01 - 17:47
Bobroven birrintzea, estreinako jardunaldiko bigarren jokaldi onena
Hasi da 2018-2019 Endesa Liga eta bideo honetan bildu ditugu lehen jardunaldiko zazpi jokaldi onenak. Delteco GBC taldeko jokalaria den Bobroven birrintzea, rankingeko bigarren postuan da.
2018/09/30 - 17:20
Gipuzkoa Basketek porrotarekin eman dio hasiera ligari
Endesa Liga Donostia Arenara iritsi da igande honetan Valdeolmillosen taldearen eta Fuenlabradaren arteko norgehiagokan. GBCk, gainera, ez du bere aurpegirik onena eskaini hasiera honetan.
2018/09/25 - 14:37
Sentsazio onik ez
Gaizka Maizak eta Xabi Orozek, Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalariek, taldeak jokatu dituen azken neurketaz aritu dira.
2018/09/23 - 19:42
Bilbao Basketek irabazi du Euskal Kopa, Gipuzkoa Basketi nagusituz
Talde bizkaitarra gailendu da Durangoko Landako Kiroldegian gipuzkoarren aurka jokatutako finalean. Hasieratik amaierara nagusitu da, 20 puntuko aldea ateraz markagailuan.
2018/09/18 - 22:23
2018/2019ko Endesa Ligaren aurkezpena
Endesa Ligako izan nagusienak txapelketaren aurkezpenean izan dira astearte honetan, eta, adierazi dutenez, 2018-19 denboraldia "arraroa" izango da Juan Carlos Navarroren parte-hartzerik gabe.
2018/09/17 - 23:27
Delteco GBC taldearen aurkezpen ofiziala
Gipuzkoa Basketek 2018-2019 denboraldiko taldearen aurkezpen ofiziala egin du Donostian.
2018/09/17 - 18:24
Sekulic fitxatu du Delteco GBC taldeak
Blagota Sekulicek pibot postuan jokatzen du, 2,10 metroko altuera du, eta 36 urte ditu. Montakit Fuenlabradatik iritsi da Gipuzkoa Basketera.
2018/09/11 - 21:14
Delteco GBC taldeak Garrett Nevels aurkeztu du
Eskolta estatubatuarra uztailaren bukaeran fitxatu zuten, eta irailaren 11n aurkeztu dute. Taldera egokitzeko denbora izan du.
2018/09/10 - 17:06
Delteco GBC taldeak Jorge Gutierrez aurkeztu du
Gipuzkoa Basketek, Jorge Gutierrez joko-antolatzailea aurkeztu du. Mexikarra da, 30 urte ditu, eta 1,91 metro neurtzen du. Joan den denboraldia Italian egin zuen, Aquila Basket Trento taldean.
2018/09/09 - 23:51
Baskoniak garaipena lortu du GBCren aurka denboraldi-aurreko derbian
Kirolbet Baskoniak eta Delteco GBCk denboraldi-aurreari dagokion euskal derbia jokatu dute, eta Arabako taldeak irabazi du, 70-77ko emaitzarekin.
2018/09/04 - 17:26
Delteco GBC taldeak Mouhamed Barro aurkeztu du
Hegal-pibot senegaldarrak Oviedo utzi eta Donostian egingo ditu hurrengo hiru denboraldiak. 23 urte ditu, eta 2,05 metroko altuera du. Barrok gogotsu ekingo dio erronkari.
2018/08/31 - 16:56
Delteco GBC taldeak Burjanadze aurkeztu du
Gipuzkoa Basketrk Beqa Burjanadze, 24 urteko hegal-pibotaren aurkezpena egin du.
2018/08/30 - 18:17
Delteco GBC taldeak Bobrov aurkeztu du
Gipuzkoa Basketek Vyacheslav Bobrov, 26 urteko hegal-pibota aurkeztu du, Donostian.
2018/08/29 - 09:04
Delteco GBCk Jorge Gutierrez joko-antolatzaile mexikarra fitxatu du
Aquila Basket Trento talde italiarretik helduko da Donostiara, denboraldi baterako.
2018/08/26 - 20:42
Vitor Faverani Gipuzkoa Basketera itzuli da
2,12 metroko altuerako jokalaria UCAM Murtziatik dator, bertan arituko baita azken denboraldian. GBC ezaguna du jada, 2007-2008an talde gipuzkoarrean aritu baitzen Urrezko LEB-an zegoenean.
2018/08/24 - 18:52
Delteco GBCk Corbacho aurkeztu du
Gipuzkoa Basketek Alberto Corbacho jokalaria aurkeztu du ostiral honetan.
2018/08/22 - 15:45
Gipuzkoa Basket, martxan
Sergio Valdeolmillosen eskutik entrenamenduekin hasi dituzte Gipuzkoa Basketen. Entrenatzaile eta proiektu berria Endesa Ligan.