Garbiñe Muguruza
2019/01/15 - 21:52
Arruabarrena, Australiako Irekitik kanpora, eta Muguruza, aurrera
Lara Arruabarrenak galdu egin du Alize Corneten aurka jokatu duen lehen txandako partida. Garbiñe Muguruzak irabazi egin dio Saisai Zhengi.
2018/10/22 - 14:32
Garbiñe Muguruzak behera egin du WTAko sailkapenean
Venezuela jaiotako tenislaria 17. posturaino jaitsi da WTAko sailkapenean, Luxenburgoko Txapelketan bigarren kanporaketan kanporatuta geratu ondoren.
2018/08/30 - 15:52
Muguruza US Open txapelketatik at geratu da, bigarren txandan
Garbiñe Muguruzak Karolina Muchovaren aurka galdu du, 3-6, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin, Ameriketako Estatu Batuetako Grand Slameko bigarren txandako partida.
2018/07/13 - 15:57
Lara Arruabarrena WTA sailkapeneko 61. postura igo da
Garbiñe Muguruzak, ordea, hirugarren postuan jarraituko du Seuleko txapelketa bukatuta.
2018/07/06 - 01:27
Muguruzak agur esan dio Wimbledoni bigarren txandan
Ezin izango du errepikatu 2017an txapelketa berean lortu zuen garaipena.
2018/07/03 - 18:04
Arruabarrenak eta Muguruzak aurrera egin dute Wimbledonen
Lara Arruabarrenak irabazi egin dio Ana Bogdani (6-1, 3-6 eta 8-6). Garbiñe Muguruzak, aldiz, garaipena lortu du Naomi Broadyren aurka (6-2 eta 7-5).
2018/06/07 - 20:34
Muguruza ez da finalean izango, galdu egin baitu Halepen aurka
Tenislari errumaniarrak joko sendoagoa erakutsi du eta bi setetan gainditu du Muguruza (6-1 eta 6-4).
2018/06/06 - 18:28
Muguruzak Sharapova jipoitu eta finardietan da jada (6-2 eta 6-1)
Finalerdietan Simona Halep errumaniarraren kontra jokatuko du.
2018/06/04 - 21:20
Muguruza final-laurdenetan da Tsurenkoren lesioaren eraginez
Garbiñe Muguruzak aurrera egin du Roland Garrosen eta Maria Sharapova izango du aurkari final-laurdenetan. Lesia Tsurenko, Garbiñeren aurkaria, lesionatu egin da neurketako bigarren jokoan.
2018/06/02 - 17:14
Stosur kanpoan utzi du Muguruzak, eta final-erdietarako sailkatu da
Eibarkoa nagusi izan da australiarraren aurrean, eta 6-0 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio. Rybarikova ala Tsurenko izango du aurkari.
2018/05/31 - 18:44
Muguruzak aurrera egin du Fiona Ferro kanporatu ostean
Frantziako txapelketa 2016an irabazi zuenak 6-4 eta 6-3 azpiratu du 21 urteko frantziar gaztea, ordubete eta 6 minuturen ostean.
2018/05/29 - 20:04
Muguruzak Kuznetsovari irabazi dio eta bigarren kanporaketan egongo da
Fiona Ferro frantziarra izango du hurrengo aurkaria.
2018/01/10 - 18:53
Djokovic, bueltan da kantxetan; Muguruzak irabazi, baina lehia utzi du
Novak Djokovic Melbournen jokatu duen klasiko batean berragertu da, eta garaipena eskuratu du. Garbiñe Muguruzak, berriz, Sydneyn partida jokatu baina lehia utzi du, eskuin izterrean mina duelako.
2018/01/02 - 17:05
Muguruzak Brisbaneko txapelketa utzi du, kalanbreen eraginez
Garbiñe Muguruzak ezin izan du bigarren txandako partida amaitu Brisbanen. Aleksandra Krunicen aurka jokatzen ari zela, partida utzi behar izan du lesionatuta, 5-7, 7-6 eta 1-2ko emaitzarekin.
2017/10/24 - 20:34
Muguruzak porrota jaso du Pliskovaren aurka
Garbiñe Muguruzak jipoia jaso du Karolina Pliskovaren aurka (6-2 eta 6-2) WTAko Finaletako multzo zuriko bigarren jardunaldian. Williamsen aurka izango du jokoan finalerdietarako txartela.
2017/10/23 - 00:21
Muguruzak garaipenarekin egin du debuta Mastersean
Garbiñe Muguruzak 6-3 eta 6-4 irabazi dio Jelena Ostapenkori WTAko Finaletako lehen partida.
2017/10/20 - 21:30
Garbiñe Muguruza, urteko jokalaririk onena
2017an zehar munduko ranking-ean lehen postuan egon da, eta Wimbledoneko Txapelketa irabazi du.
2017/09/19 - 18:37
Muguruzak bat zenbakiaren garaikurra jaso du Japonian
Garbiñe Muguruza lehen postuan da munduko sailkapenean eta Tokion jaso du garaikurra. Bertan jokatuko du Japoniako hiriburuko txapelketa eta garaipena lortzeko faborito nagusia da.
2017/09/14 - 17:30
Garbiñe Muguruzak Serena Williams izango du aurkari finalean
Agnieszka Radwanska kanporatuta, Garbiñe Muguruzak Serena Williams Wimbledonen bost aldiz txapeldun izandakoaren aurka jokatuko du finala larunbatean.
2017/09/14 - 17:30
Garbiñe Muguruza: 'Burua hotz heldu behar zaio partidari'
Garbiñe Muguruza eta Serena Williams bihar aurrez aurre izango dira Wimbledoneko finalean. Muguruzak lehen finala du Grand Slam batean; Williamsek,aldiz, seigarren titulua nahi du Londresen.