Gaizka Garitano
2019/01/20 - 20:22
Garitano: 'Jokaldi erabakigarrietan gure aurkako gauzak adierazi dituzte'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, Vila-realen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du partida amaitu ostean. Epailearen eta VARaren erabakiez ere hitz egin du.
2019/01/20 - 19:27
Gehiago merezi izan du Athleticek Vila-realen aurkako berdinketa polemikoan (1-1)
86. minutuan eta markagailua bana zegoenean, epaileak Williamsek egindako gola baliorik gabe utzi du, VAR laguntzaile teknikoa kontsultatu ostean.
2019/01/17 - 15:30
Athletic Kopatik kanpo geratu da, nahiz eta Sevillan irabazi (0-1)
Guruzetak bere lehen gola lortu du zuri-gorri gisa, Susaetak Athleticekin 500 partida bete dituen norgehiagokan.
2019/01/15 - 22:02
Garitano: 'Futbolean edozer gauza gerta daiteke'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak aurreratu duenez, "lehiatzera" joango dira Sevillaren aurka jokatu behar dute Errege Kopako kanporaketan, "futbolean edozer gauza gerta" baitaiteke.
2019/01/13 - 20:09
Garitano: 'Partida handia egin dugu, eta pozik gaude'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Sevillaren aurka lortu duen garaipenaz (2-0) hitz egin du San Mameseko prentsa-aretoan.
2019/01/08 - 11:29
Gaizka Garitano: 'Merezitako garaipena lortu dugu'
Athleticeko entrenatzailea oso pozik agertu da Vigon garaipena eskuratu ondoren. Hala ere, oraindik lan handia geratzen dela azpimarratu du Deriokoak. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2019/01/07 - 14:12
Gaizka Garitano: 'Partida parekatuak jokatzeko prest egon behar gara'
Athletic Clubeko entrenatzaileak taldeen arteko parekotasuna nabarmendu du eta, fitxaketei garrantzia kendu nahian, dituen jokalariengan konfiantza osoa duela adierazi du. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2019/01/07 - 11:10
Athletic gaurko partida irabaztera behartuta dago
Zuri-gorriak garaipena lortzera behartuta daude gaur Celtaren aurka, izan ere, jaitsiera postuetan daude berriro ere, Vila-realek markatzen duen salbazio postutik puntu batera.
2018/12/24 - 12:04
Lau euskal taldeak ezusteko postuetan heldu dira Gabonetara
Athletic, Alaves, Reala eta Eibar emaitza oso ezberdinekin heldu dira liga parekatu honetako Gabonetara, 10 puntuko aldea baitago Europako postuetatik jaitsierakoetara.
2018/12/21 - 23:33
Athletic, Garitanorekin izandako hobekuntza berrestera
Valladolid izango dute aurkari zuri-gorriek, bisitari gisa ondoen moldatzen den Ligako taldeetako bat; izan ere, 12 puntu lortu baititu dagoeneko etxetik kanpo.
2018/12/21 - 16:32
'Urteari bukaera on bat emateko Valladoliden aurka irabaztea komeni zaigu'
Athleticek norgehiagoka garrantzitsua du larunbat honetan, 20:45ean, Valladoliden aurka. Puntuak gehitu beharko baititu jaitsiera postuetatik at bukatu ahal izateko urtea.
2018/12/18 - 10:43
Gaizka Garitano: 'Larunbatean puntu hau espero dugu ona egitea'
Athleticeko entrenatzailea baikor agertu da taldeak partidan egindako lanarekin. Hala ere, Alavesen aurka lortutako puntua ona izateko larunbatean garaipena lortu beharko dutela adierazi du.
2018/12/11 - 11:25
Luzapenean sartutako penalti batek eman dio garaipena Athletici
Aritz Adurizek ez du barkatu gaueko protagonista izan den Iraizoizen aurrean, eta zuri-gorriek berebiziko garrantzia duten hiru puntu eskuratu dituzte.
2018/12/11 - 10:48
Gaizka Garitano: 'Taldeak aurrerapauso bat eman du'
Athleticeko entrenatzaileak garaipenarekin debutatu du Gironaren aurka (1-0), baina, nahiz eta prentsa aretoan oso pozik agertu, egoerari buelta emateko prozesua luzea izango dela adierazi du.
2018/12/10 - 10:48
Egoerari buelta emateko prest egingo du debuta Garitanok Ligan
San Mamesen du hitzordua entrenatzaile zuri-gorriak, Gironaren aurkako norgehiagokan, Athleticek jokatutako Ligako azken neurketan Levanteren aurka 3-0 galdu ostean.
2018/12/07 - 00:43
Zuri-gorriak aise gailendu dira final-zortzirenetako txartela eskuratzeko lehian
Garitanok garaipen batekin ekin dio Athleticen entrenatzaile gisa hasi duen ibilbide berriari, Adurizek eta Williamsek bina gol egin baitituzte.
2018/12/06 - 15:51
Garitano etorkizunerako entrenatzaile moduan ikusten du Aitor Elizegik
Athleticeko presidentegai izateko hautagaiak urteak daramatza talde zurigorriko presidente izateko proiektua lantzen. Alde soziala indartzea da bere helburuetako bat.
2018/12/05 - 20:49
Gaizka Garitano: 'Prozesu luze bat izango da hortik ateratzea'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaile berriak bere lehen prentsaurrekoa eman du Berizzo ordezkatu eta hurrengo egunean. Huescaren aurkako Kopako partidari aurre egin behar diote bilbotarrek.
2018/12/04 - 16:27
Gaizka Garitano, hirugarren aldiz Lehen Mailan
Athleticeko entrenatzaile berriak Eibarrekin egin zuen debuta 1. Mailan. Ondoren, 2016an, Deportivorekin bueltatu zen txapelketa horretara, eta egun Athletic B taldea entrenatzen ari zen.
2018/12/04 - 13:32
Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du
Talde zuri-gorriko egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.