Gaizka Garitano
2019/05/24 - 17:59
Asier Villalibrek 2023ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Gernikako aurrelariak 50 milioi euroko etete klausula izango du.
2019/05/21 - 23:19
Lehen Mailako bost euskal taldeek entrenatzaile euskaldunak izango dituzte
Gaizka Garitano (Athletic), Imanol Alguacil (Reala), Asier Garitano (Alaves), Mendilibar (Eibar) eta Jagoba Arrasate (Osasuna) izango dira Lehen Mailako euskal taldeen entrenatzaileak.
2019/05/18 - 21:28
Garitano: 'Pena bat izan da Europarako sailkapena ez lortzea'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Sevillaren aurka jasotako porrotaren (2-0) analisia egin du.
2019/05/05 - 23:11
Garitano: 'Berdintzeko aukerak izan ditugu, baina baloia ez da sartu'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Valladoliden aurka jaso duen porrotaren (1-0) analisia egin du.
2019/04/27 - 17:27
Garitano: 'Partida ikusita, berdinketa legezkoa izan da'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, Alavesen aurka lortutako berdinketaren analisia egin du.
2019/04/26 - 23:03
Gaizka Garitano: 'Alaves arerio zuzena da'
Athletic eta Alavesek derbia jokatuko dute larunbat honetan, San Mamesen, eta talde biak iristen dira Europarako lehian. Gaizka Garitanoren aburuz, arabarrak eta zuri-gorriak aurkari zuzenak dira.
2019/04/26 - 17:37
Athleticek eta Alavesek derbia jokatuko dute, Europa buruan dutela
Zuri-gorriak zazpigarren dira 49 punturekin, eta arabarrak zortzigarren, 46 punturekin. Garitanok Raul Garcia zelairatu ahal izango du, eta Abelardok Pacheco eta Inui berreskuratu ditu.
2019/04/26 - 16:53
Abelardo: 'Athletic ez da talde garaitezina'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alaveseko entrenatzaileak bilbotarrek Gaizka Garitano iritsi zenetik egindakoa goratu du. "Denboraldi ikusgarria egiten ari dira", onartu du.
2019/04/23 - 21:20
'Athleticek ahalegina egin du Remiro gera zedin, baina ez jarraitzea erabaki du'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak Alex Remiroren etorkizunaz hitz egin du prentsaurrekoan.
2019/04/14 - 20:16
Garitano: 'Rayo baino askoz gehiago izan gara, baina asko barkatu dugu'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Rayo Vallecanoren aurka lortu duen garaipenaren (3-2) analisia egin du.
2019/04/06 - 16:04
Athleticek Getaferekin neurtuko ditu indarrak, Europa buruan duela
Lehoiek gertu dituzte Europan jokatzeko aukera ematen duten postuak, eta Txapeldunen Ligarako aukerak ere dituzte. Getafe dago Txapeldunen Ligako azken postuan, lau puntu gehiagorekin.
2019/04/05 - 16:44
Garitano: 'Klubak urtebete eskaini zidan eta hori normala ikusten dut'
Entrenatzaile zuri-gorriak iragarri du gaurtik aurrera datorren urteko taldea osatzen hasiko dela Rafa Alkortarekin batera.
2019/04/04 - 14:55
Gaizka Garitanok kontratua berritu du
Akordioaren aurkezpena bihar, ostiralean, hilaren 5ean, egingo da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan 11:00etatik aurrera.
2019/04/03 - 23:48
Athleticek bolada onean jarraitzen du luzapenean penaltiz egindako golari esker (3-2)
Zuri-gorriek izugarri sufritu dute, lehen zatian 2-0 irabazten jarri diren arren.
2019/04/03 - 11:16
Europarako ilusioa eta jaisteko beldurra, aurrez aurre gaur San Mamesen
Athleticek eta Levantek oso bestelako ibilbidea izan dute azken jardunaldietan: goranzkoa, bilbotarrek; beheranzkoa, valentziarrek.
2019/04/02 - 22:20
Garitano: 'Partida ona jokatu beharko dugu Levanteri irabazi nahi badiogu'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak asteazkenean Levanteren aurka jokatuko duen neurketaz hitz egin du.
2019/03/30 - 12:36
Gaizka Garitano: 'Bigarren zati handia egin dugu'
Athleticek 1 eta 2 irabazi du Gironaren aurka, lehen zatian 1 eta 0 atzetik joan ostean. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak egin dituzte zuri-gorrien golak.
2019/03/30 - 00:11
Athleticek irabazi egin du Montilivin markagailua iraulita (1-2)
Iñaki Williams eta Raul Garciak bigarren zatian sartu dituzten golek garaipena ekarri diote talde zuri-gorriari.
2019/03/16 - 22:32
Garitano: 'Pozik gaude aurkari on baten aurka garaipena lortu dugulako'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka lortu duen garaipenaren (2-0) analisia egin du.
2019/03/15 - 10:46
Reala-Eibar derbia apirilaren 14an, igandea, jokatuko da, 16:15ean
Athleticek egun berean hartuko du Rayo Vallecano San Mamesen, 14:00etatik aurrera. Alavesek, berriz, larunbatean jokatuko du, apirilaren 13an, Bartzelonan, Espanyolen aurka.