Munduko Futbol Txapelketa
2018/03/24 - 14:35
Brasilek garaipen erosoa lortu du Errusiaren aurka
Brasilek 0-3 irabazi dio Errusiari, 2018ko Munduko Txapelketako antolatzaileari. Adiskidantzazko partida, Munduko Txapelketako final handia hartuko duen zelaian jokatu da.
2018/03/24 - 14:27
Argentinak garaipena lortu du Italiaren aurka
Argentinako selekzioak 2-0 irabazi dio Italiako selekzioari, bi taldeek Manchesterreko Etihad estadioan jokatu duten adiskidantzazko partida.
2018/03/24 - 14:16
Alemaniak eta Espainiak berdindu egin dute
Alemaniarrek eta espainiarrek bana (1-1) berdindu zuten Dusseldorfen jokatutako adiskidantzazko partidan. Neurketa Errusiako Munduko Txapelketa prestatzeko baliagarria izan zen.
2018/03/03 - 00:16
Bideoz Lagunduriko Arbitratzea erabiliko dute 2018/19ko Liga txapelketan
Tresna horrek epaile nagusiari lagunduko dio egoera jakinetan akats larriren bat egin dezala ekidin asmoz.
2018/01/26 - 13:39
Errusia 2018rako lau milioi sarrera baino gehiago eskatu dituzte dagoeneko
Eskaera gehienak Errusiatik bertatik egin dituzte. Ondoren, eskatutako kopuruaren arabera, Alemania, Argentina, Mexiko, Brasil, Peru, Polonia, Espainia, Kolonbia, AEB eta Herbehereak daude.
2018/01/02 - 20:05
2018ko kirol-ekitaldi garrantzitsuenak
Urte berriak hainbat kirol-ekitaldi ekarriko dizkigu. Futboleko Errusiako Munduko Txapelketa, Errugbiko Europako finalak Bilbon, Ryder Kopa, atletismoko pista estaliko Mundialak, eta beste hainbat.
2017/12/22 - 20:07
Villar Federazioko presidente kargutik kendu du Kirol Arbitrajeko Tribunalak
Angel Maria Villarrek ez du jarraituko Espainiako Futbol Federazioko presidente karguan. Ondorioz, Larrea buru duen zuzendaritzak kudeatzaile lanak egin, eta hauteskunde berriak deitu beharko ditu.
2017/12/21 - 20:57
Paolo Guerrerok Munduko Txapelketa jokatu ahalko du FIFAk zigorra murriztu ostean
Peruko selekzioko kapitaina urtebeterako zigortu zuten kontrol batean kokainan positiboa eman zuelako, baina FIFAren Apelazio Batzordeak sei hilabetera murriztu dio zigorra.
2017/12/18 - 22:26
Villar: 'Gobernuaren errua da Espainia Mundialik gabe geratu ahal izatea'
Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidente izandakoaren aburuz, selekzioa munduko txapelketatik kanpo gelditzeko arriskuan dago eta horren erantzukizuna 'Espainiako Gobernuarena da'.
2017/12/16 - 13:48
FIFA eta UEFA 'oso kezkatuta' Espainiako Futbol Federazioaren egoeragatik
Espainia 2018ko Munduko Txapelketatik at uzteko mehatxua egin zuen FIFAk ostiralean, Gobernuak Espainiako Futbol Federazioko presidentziaren hauteskundeetan izandako ustezko eraginagatik.
2017/12/15 - 13:54
Reala-Bartzelona eta Espanyol-Athletic, urtarrilaren 14an, igandean
Alaves-Sevilla partida egun berean jokatuko da eta Eibarren eta Atleticoren arteko neurketa urtarrilaren 13an, larunbatean.
2017/12/08 - 19:58
Guerrerok ez du Munduko Txapelketa jokatuko dopinagatik urtebeterako zigortu dutelako
Peruko selekzioko kapitainak positiboa eman zuen kokainagatik urrian egindako kontrol batean. FIFAren Diziplina Batzordeak urtebeteko zigorra ezarri dio.
2017/12/01 - 20:20
2018ko Errusiako Munduko Txapelketako partiden egutegia
Errusiako Mundiala ekainaren 14tik uztailaren 15era bitartean jokatuko da. Egun horretan txapelketako finala lehiatuko dute Moskuko Luzhniki Stadium zelaian.
2017/12/01 - 18:45
Hauek dira Errusiako Munduko Txapelketako multzoak
Espainia B multzoan dago, Portugalekin, Iranekin eta Marokorekin batera.
2017/12/01 - 16:23
Errusia 2018ko multzoen zozketa egingo da gaur
32 selekzio parte-hartzaileek euren aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko zain daude. Ekitaldia 16:00etan hasiko da.
2017/11/28 - 13:34
Abenduaren 1ean ezagutuko dira Mundialeko multzoak
Konfederazio bereko bi talde ezin dira multzo berean izan, Europakoak salbuespen.
2017/11/27 - 22:25
Panama da Munduko Txapelketako sailkapen faseko talde zaharrena eta Serbia garaiena
Errusiako 2018ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseak hainbat bitxikeria izan ditu. Adibidez, Nigeriak izan du talde gazteena, eta Marokok, herrialdetik kanpo jaiotako jokalari gehien.
2017/11/27 - 18:25
Ras Abu Aboud, Qatar 2022ko estadio desmuntagarria
Qatar 2022ko futboleko Munduko Txapelketako antolakuntzak "erabat desmuntagarria" izango den Ras Abu Aboud estadioaren diseinua aurkeztu du.
2017/11/16 - 13:52
Peru Munduko Txapelketara sailkatutako 32 selekzioen artean sartu da
Errusiako futbol txapelketan hutsune nabarmenak izango dira, Holanda, Italia eta Txile Amerika Kopako txapelduna kanpoan geratu baitira, besteak beste.
2017/11/15 - 11:01
Eriksenen golek Munduko Txapelketarako sailkatu dute Danimarka (1-5)
Daniarrek jokatuko duten bosgarren Munduko Txapelketa izango da, 1986, 1998, 2002 eta 2010. urteetan jokatutakoen ostean.