Munduko Futbol Txapelketa
2018/06/25 - 10:10
Ingalaterrak final-zortzirenetarako txartela lortu du, Panama jipoituta
Ingalaterrako selekzioak 6-1 irabazi dio Panamari G multzoko bigarren jardunaldiko partida eta liderra da Belgikarekin 6 puntura berdinduta. Belgikarrak ere sailkatuta daude hurrengo faserako.
2018/06/24 - 21:06
Japoniaren eta Senegalen arteko berdinketak dena erabakitzeke utzi du (2-2)
Sadio Mane, Takashi Inui, Moussa Wague eta Keisuke Honda izan dira partidako golegileak.
2018/06/24 - 19:14
Bilboko zale mexikarrak, pozik Mexikoren bigarren garaipenarekin
Mexikok bere bigarren garaipena lortu zuen Errusiako Munduko Txapelketan Hego Koreari 2-1 irabazita. ETBk Bilboko mexikarrekin bizi zuen partida.
2018/06/24 - 01:40
Alemaniak Suediari irabazi dio eta 'bizirik' jarraitzen du
Alemaniako selekzioak 2-1 irabazi dio Suediari Errusiako Munduko Txapelketako F multzoko bigarren jardunaldiko partida. Argazkia. EFE
2018/06/24 - 01:38
Belgikak Tunisia jipoitu du eta gertu ditu final-zortzirenak
Belgikako selekzioak 5-2 irabai dio Tunisiari Errusiako Munduko Txapelketako G multzoko 2. jardunaldiko partida eta gertu du hurrengo fasea jokatzeko txartela.
2018/06/23 - 12:08
Bigarren jardunaldiko partidak Alemaniarentzat eta Mexikorentzat, gaur
Larunbatean, ekainaren 23an: Belgika - Tunisia, 14:00etan, Hego Korea - Mexiko, 17:00etan eta Alemania - Suedia, 20:00etan.
2018/06/23 - 00:40
Shaqirik final-zortzirenetatik gertuago utzi du Suitza (1-2)
Suitzak, bigarren zatian sartu dituen bi golei esker, markagailua irauli du eta Serbiari irabazi dio.
2018/06/22 - 21:57
Nigeriak Islandiari irabazi dio eta sailkatzeko aukerak eman dizkio Argentinari (2-0)
Kroazia da multzoko buru (6 puntu), eta haren atzetik Nigeria dago (hiru puntu). Islandiak eta Argentinak puntu bakarra daukate, baina aukerekin jarraitzen dute.
2018/06/22 - 18:47
Brasilek bi gol sartu ditu luzapenean eta Costa Rica txapelketatik at utzi du (2-0)
Epaileak penaltia adierazi du 78. minutuan Brasilen alde, baina baliogabetu egin du VAR teknologia erabili ostean.
2018/06/22 - 14:20
Brasilek ezin du huts egin gaur
Brasil - Costa Rica, 14:00etan, Nigeria - Islandia, 17:00etan eta Serbia - Suitza, 20:00etan, hilaren 22an jokatuko diren hiru partidak.
2018/06/22 - 11:13
Frantzia final-zortzirenetan dago; Peru, berriz, kalean (1-0)
Danimarkak eta Australiak C Multzoko bigarren postua izango dute jokoan azken jardunaldian, baina australiarrek ez dute inoren emaitzen zain egon beharko.
2018/06/21 - 19:32
Danimarkak eta Australiak bana egin eta azken jardunaldian erabakiko dute etorkizuna
Partidako lehen gola Eriksenek egin du Danimarkarentzat 7. minutuan. Banakoa 75. minutuan egin du Jedinakek, VAR teknologiaren bitartez adierazitako penaltian.
2018/06/21 - 15:12
G eta H Multzoen 3. jardunaldia, hilaren 28an
Ekainaren 28an, ostegunean, Senegal - Kolonbia eta Japonia - Polonia partidak jokatuko dira, 16:00etan eta Ingalaterra - Belgika eta Panama - Tunisia, 20:00etan.
2018/06/21 - 14:23
Brasilen eta Alemaniaren multzoak hilaren 27an erabakiko dira
E Multzoko azken partidak Hego Korea - Alemania eta Mexiko - Suedia dira, (16:00etan). F Multzokoak Suitza - Costa Rica eta Serbia - Brasil eta 20:00etan jokatuko dira.
2018/06/21 - 13:06
Cristiano Ronaldo, golegileen zerrendako lehen postuan
Lau gol lortu ditu bi partidetan, ondoren, hirurekin Denis Cheryshev eta Diego Costa daude.
2018/06/21 - 01:01
Espainiak sufritu egin du Irani irabazteko (0-1)
Fernando Hierrok zuzentzen duen taldeak lau puntu ditu eta Portugalekin dago berdinduta B Multzoko buruan.
2018/06/20 - 21:31
Suarezen gol batek final-zortzirenetarako sailkapena eman die Uruguai eta Errusiari
Bartzelonako aurrelariak korner batean sartu duen golari esker irabazi diote Uruguaitarrek Saudi Arabiari.
2018/06/20 - 17:40
Ronaldoren beste gol batek Maroko kanporatu du (1-0)
Portugalek 1-0 irabazi du Marokoren kontra B Multzoko 2. jardunaldian. Cristiano Ronaldok bere laugarren gola egin du bi partidetan.
2018/06/20 - 15:09
De Gea, atepean
Fernando Hierrok argitu nahi izan du Iranen kontrako partidan David de Gea izango dela atezaina. Espainiak ezin du huts egin bigarren jardunaldian.
2018/06/20 - 11:12
Senegalek Poloniaren akatsak baliatu ditu garaipena lortzeko (1-2)
Poloniarrek bere atean sartu duten gol baten bidez jarri da aurretik, eta aldea areagotu du, Krychowiakek bere zelairantz bidali duen pase txar bat aprobetxatuta.