Eurokopa 2025
2019/11/17 - 18:20
Portugalek Eurokoparako txartela eskuratu du
Portugalgo selekzioak garaipena lotu du Luxemburgoren aurka (0-2) eta 2020ko Eurokopa jokatzeko sailkapena lortu du.
2019/11/17 - 00:35
Alemania, Herbehereak, Kroazia eta Austria, Eurokopan izango dira
Alemaniak garaipena lortu du Bielorrusiaren (4-0), Herbehereetako selekzioak berdindu egin du Ipar Irlandarekin (0-0), Kroaziak Eslovakiari irabazi dio (3-1), eta, Austriak Ipar Mazedoniari (2-1).
2019/11/16 - 00:33
Finlandiak sailkapen historikoa erdietsi du eta Suedia ere Eurokopan izango da
2020ko Eurokopara sailkatzeko multzoen faseko bederatzigarren jardunaldia larunbatean amaituko da.
2019/11/14 - 10:25
Azken bi jardunaldiak, jokoan
Gaur hasiko dira Eurokoparako sailkatzeko azken-aurreko jardunaldiaren partidak eta asteartean hamargarren jardunaldiko azken neurketak jokatuko dira.
2019/11/08 - 13:42
Kepa, Iñigo Martinez eta Oyarzabal, Maltaren eta Errumaniaren kontra jokatzeko
Robert Morenok hiru jokalariak deitu ditu Eurokopako sailkatzeko faseko bi partidetarako.
2019/10/16 - 01:36
Espainiak berdindu egin du Suedian eta Eurokopara sailkatu da (1-1)
Partida amaitzear zela Rodrigo Morenok sartutako golak sailkapena erdiesteko behar zuen puntua eman dio Espainiako selekzioari.
2019/10/15 - 01:40
Ukrainak 2020ko Eurokoparako txartela lortu du Portugal menderatuta
Multzoko lehen postua ziurtatu du Ukrainak, Portugal 2-1 menderatuta; Cristiano Ronaldoren taldea, aldiz, 11 punturekin geratu da, eta Serbiak baino puntu bat gehiago besterik ez du.
2019/10/14 - 19:38
Belgika, Italia, Errusia eta Polonia, Eurokopara sailkatuta dauden lehen selekzioak
Lau selekzio hauek bermatuta dute 2020ko Eurokopa jokatzea. Ekainaren 12tik uztailaren 12ra artean egingo da EURO 2020 txapelketa.
2019/10/13 - 01:02
Espainiak berdindu egin du Norvegiarekin eta oraindik ez da Eurokopara sailkatu
Espainiak bana (1-1) berdindu du Norvegiaren aurka jokatu duen 2020ko Eurokopako sailkapen-faseko zazpigarren jardunaldiko partida. Saul eta King izan dira golegileak.
2019/10/10 - 14:14
2020ko Eurokoparako txartela eskura dezakete gaurtik hainbat selekziok
Ingalaterra, Ukrainia, Espainia, Belgika, Errusia eta Italiako taldeek sailkatze fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu dezakete sailkapena.
2019/09/06 - 11:12
Espainia eta Italia, sendo 2020ko Eurokopara begira
Jokatutako bost partidak irabazi dituzte. Espainiak 1-2 gainditu zuen Errumania eta Italiak 1-3 Armenia.
2019/09/04 - 12:36
Jardunaldi garrantzitsua 2020ko Eurokoparako sailkatze fasean
Portugalek ezin du huts egin hasiera kaskarra izan eta gero. Alemaniak eta Holandak Hanburgon neurtuko dituzte indarrak.
2019/06/25 - 21:45
Eurokopako maskota Bilboko kaleetatik ibili da
Skillzy, 2020ko Eurokopako maskota, Bilboko kaleetatik ibili da bi freestylerrekin batera. Jendearekin jokatu dute. San Mames EURO 2020ko egoitzetako bat izango da.
2019/06/12 - 19:36
San Mameseko egoitzari buruzko xehetasun guztiak
2020ko Eurokopako 13 egoitzetako bat izango da San Mames, eta ekitaldi baten eskaini dituzte xehetasunak. Espainiak bi partida jokatuko ditu Katedralean, eta euskera hizkuntza ofiziala izango da.
2019/06/11 - 10:57
Espainiak irabazi egin dio Suediari eta Eurokoparako sailkapena bideratuta utzi du
Espainiako selekzioak 3-0eko emaitzarekin gainditu zuen Suedia, 2020ko Eurokoparako sailkapen partidan. Sergio Ramos, Morata eta Oyarzabal izan ziren golegileak.
2019/03/25 - 00:05
'Skillzy', 2020ko Eurokopako maskota ofiziala
'Skillzy' da 2020ko Eurokopako maskota ofiziala. Hamabi herrialdetan jokatuko da txapelketa eta Bilboko San Mames estadioa izango da egoitzetako bat.
2019/03/24 - 23:03
'Skillzy', 2020ko Eurokopako maskota
UEFAk igande honetan aurkeztu du Amsterdamen EURO 2020 Txapelketako maskota ofiziala. 'Freestyle'an eta kaleko futbolean inspiratuta sortu dute 'Skilkzy'.
2019/03/24 - 14:49
Iñigo Martinezek egindako penaltiak arriskuan jarri zuen Espainiaren garaipena
Athleticeko jokalariak hasieratik amaieraraino jokatu zuen Norvegiaren aurkako partida (2-1) eta penalti bat egin zuen.
2019/03/24 - 14:37
Espainiak garaipena lortu du Norvegiaren aurka
Espainiako selekzioak 2 eta 1 irabazi dio Norvegiari, 2020ko Eurokopara sailkatzeko faseko lehen jardunaldiko partida.
2019/03/24 - 14:15
Iñigo Martinezek osorik jokatu zuen Espainia-Norvegia partida; Muniain, minutu gabe
Athleticeko erdiko defentsak hasieratik jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. 2-1eko emaitzarekin irabazi zuen, Iñigok penalti bat egin zuen arren. Kepa eta Muniain jokatu gabe geratu ziren.