Fitxaketak
2024/02/15 - 20:19
Kylian Mbappek dagoeneko PSGri jakinarazi dio udan taldea utziko duela, Frantziako hedabideen arabera
PSGko izarrak kontratua beteko du eta uko egingo dio beste denboraldi batez luzatzeko klausulari. Gauzak horrela, aurrelari frantziarrak eta PSGk euren bideak banatuko dituzte zazpi denboraldiren ondoren RMC Sport, L 'Equipe edo The Athletic hedabideek jakinarazi dutenez.
2024/02/14 - 22:02
Zoe Hernandez, Lointek Gernikako jokalari berria
Zaragozakoak Gabby Nikitinaiten postua beteko du denboraldia amaitu arte, zeinek kontratu apurtzea erabaki zuen taldearekin batera.
2024/02/12 - 13:18
Realak eta berak ''eskutik helduta'' haztea espero du Take Kubok, kontratua berrituta
Takefusa Kubo Realeko jokalariak Realarekin zuen kontratua luzatu du, 2028-29 denboraldiko amaierara arte. Aurrelari japoniarrak espero du klubak eta jokalariak "eskutik helduta" egitea aurrera.
2024/02/12 - 11:29
Take Kubok kontratua berritu du Realarekin, 2029ra arte
Jokalari japoniarrak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua talde txuri-urdinarekin, 2028-29 denboraldia amaitu arte, han zuzen ere.
2024/02/08 - 20:30
Jose Luis Mendilibar izango da Olympiakos greziarraren entrenatzaile berria
Zaldibartarrak astelehenean bidaiatuko du Atenasera Greziako ligako Olympiakos taldea entrenatzeko. Urrian Sevillako entrenatzaile izateari utzi zion.
2024/02/02 - 20:38
Eibarrek Peru Nolaskoain aurkeztu du
Bigarren denboraldia izango du zumaiarrak Eibarren, baina oraingo honetan, 2027ra arte sinatu du kontratua.
2024/01/31 - 19:00
Luis Quinterok ez du Amorebietan jarraituko
Amorebietak, Luis Eduardo Quintero jokalariaren lagapena eten du. Vila-realetik udan utzita etorri zen jokalaria aurrerantzean Deportivon arituko da.
2024/01/31 - 13:38
Ekain Lizeagak bi urteko kontratua sinatu du Baikorekin, eta ostiral honetan debutatuko du
Astigarragako atzelari gazteak (20 urte) Amorebieta-Etxanoko jaialdian ekingo dio profesional gisa. Alberdi II.arekin batera jokatuko du De la Fuente eta Bikuñaren aurka.
2024/01/25 - 19:56
Javi Galan, ''ilusioz beteta'' Realean egoteagatik
Realaren fitxaketa berriak, Javi Galanek, adierazi du ilusioz gainezka dagoela talde txuri-urdinera iritsi delako. Era berean, ziurtatu du ez duela 'beldurraren klausularik' eta Atletico Madrilen aurka jokatu ahal izango duela edozein txapelketatan.
2024/01/25 - 18:28
Eibarrek Sergio Leon aurrelaria fitxatu du
Elx taldetik libre iritsi da denboraldi amaierara arte eta dagoeneko Joseba Etxeberriaren aginduetara dago. Osasunan jokatu zuen 2016-2017. denboraldian.
2024/01/25 - 00:45
Athleticek Adama Boiro fitxatu du Osasunatik, 2029ra arte
Bilboko taldeak gorritxoen harrobiko jokalariaren (21 urte) klausulak ezartzen zituen 2 milioi euroak ordaindu ditu.
2024/01/23 - 20:23
Javi Galan Donostiara iritsi da, Realarekin kontratua sinatzeko
Futbolaria astearte arratsaldean iritsi da Donostiako Poliklinikara, osasun-azterketa gainditu, eta talde txuri-urdineko futbolari bihurtzeko.
2024/01/18 - 13:47
Realak Sheraldo Becker fitxatu du 2026ra arte
Herbeheretako erasoko jokalaria (28 urte) Alemaniako Union Berlinen ari zen jokatzen orain arte, eta talde txuri-urdinetik alde egin berri duen Momo Cho frantziarrak utzitako hutsunea beteko du.
2024/01/17 - 20:24
Sheraldo Becker Donostian da Realarekin sinatzeko
Becker Poliklinika Gipuzkoan izan da asteazken arratsaldean , Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariarekin batera, osasun-azterketa egiteko.
2024/01/12 - 12:21
Eibarrek Eva van Deursen fitxatu du denboraldi amaierara arte
Herbehereetako jokalaria Bayer Leverkusenen ibili da, eta kontratua sinatu du talde armaginarekin 2024ko ekainaren 30era arte.
2024/01/11 - 16:56
Alavesek Julen Jon Guerrero fitxatu du 2025era arte
20 urteko gaztea Erromatik dator, talde zuriak utzita ibili baita bertan, eta Arabako taldearen bigarren taldean arituko da.
2023/12/28 - 16:24
Alavesek Carlos Vicente aurkeztu du
Jokalaria Racing Ferrolen ibili da orain arte, Hypermotion Ligan; lau gol sartu eta lau asistentzia eman ditu. Gabonetako oporrak amaituta hasiko da lanean Luis Garcia Plazaren taldearekin.
2023/09/15 - 22:59
Crystal Bradford, aldi baterako fitxaketa Lointek Gernikarentzat
Maya Dodson 2-3 hilabete artean egongo da bajan oineko kalkaneoko estresagatik. Bere ordez, aldi baterako, Crystal Bradford jokalaria fitxatu du Gernikako taldeak, 183 zentimetroko hegal-pibota.
2023/09/06 - 21:17
Amorebietak erlazio estuagoa izatea espero zuen Athleticekin fitxaketen merkatuan
Asier Goiria Amorebietako kirol zuzendariak aitortu duenez, Javier Marton Athleticeko aurrelaria fitxatzen saiatu ziren iragan merkatuan, baina ez zen halakorik gertatu. Goiriak erlazio estuagoa izatea espero zuen talde zuri-gorriarekin fitxaketei dagokienez.
2023/09/06 - 17:52
''Atsekabe handia'' Eibar taldean, Adrian Grbic aurrelariaren fitxaketa bertan behera geratzeagatik
Adrian Grbicek jokalari austriarrak Eibar taldean joka zezan ahalegindu da buru-belarri talde armagina udako merkatuan, baina azken unean jokalariak atzera egin du arrazoirik eman gabe, eta, ondorioz Amaia Gorostiza presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria atsekabetuta agertu dira.