Fitxaketak
2025/08/19 - 18:21
Carlos Fernandezek Mirandesen jokatuko du, Realak utzita, 2025-26 denboraldian
Aurrelaria, 29 urtekoa bera, 2020-21 denboraldian iritsi zen Realera, hain zuzen ere 2021eko urtarrilean, Sevillatik. Hasi berri den denboraldian, hortaz, Hypermotion Ligako Mirandesen arituko da, Realak utzita.
2025/08/17 - 16:21
Adu Aresek Athletic utzi eta Eibarrekin sinatu du 2030era arte
Akordioaren arabera, etorkizunean Eibarrek jokalaria salduz gero, Athleticek salmentaren portzentaje bat jasoko du, eta tanteo eskubidea eta jokalariaren eskubideak berrerosteko aukera izango du.
2025/08/15 - 18:03
Peio Canalesek utzita jokatuko du Racingen
Duela ia hamarkada bat alebinetan hasi zenetik lehen aldiz aterako da Lezamatik.
2025/08/09 - 15:59
Villalibrek utzita jokatuko du Racingen
Villalibre 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.
2025/08/09 - 13:50
Victor Paradak 2029ra arte berritu du Alavesekin
2024-2025 denboraldian, Parada Mirandesera joan zen utzita. Bertan 34 partida jokatu zituen, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offetako finalera iritsi zen.
2025/08/08 - 16:54
Marianok bere mailarik onena eman nahi du Alavesen
Urtebete talderik gabe eman ostean, denboraldiaurrerako iritsi zen Mariano Alavesera. Alde biak pozik dira aste hauetan emandako mailarekin, eta bi urterako sinatu du kontratua talde babazorroarekin.
2025/08/07 - 18:30
Alavesek Mariano fitxatu du 2027ra arte
Aurrelariak urtebete baino gehiago eman du talderik gabe, eta asteak zeramatzan Arabako taldearekin entrenatzen. ‘Chacho’ Coudet entrenatzailea konbentzitu du, eta 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Gasteizko klubarekin.
2025/08/04 - 23:15
Realak Guedes fitxatu du, 2028ra arte
Gonçalo Guedes portugaldarra talde txuri-urdineko jokalari berria da. Ingalaterrako Wolverhamptonetik iritsi da Realera eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du Donostiako klubarekin.
2025/08/04 - 15:24
Guedes Donostian da, Realarekin kontratua sinatzeko
Gonçalo Guedes portugaldarra Realeko jokalaria izango da. Abuztuaren 4an iritsi da Donostiara, eta hurrengo orduetan sinatuko du kontratua talde txuri-urdinarekin.
2025/08/02 - 12:27
Realak Duje Caleta-Car nazioarteko atzelari kroaziarraren fitxaketa iragarri du
28 urteko erdiko atzelariak 1.98 metroko altuera du, eta Olympique Lyonetik utzita heldu da. Goizean, osasun-azterketa egin diote Donostian, eta arratsaldean kontratu berria sinatu du Realarekin.
2025/08/01 - 16:23
Duje Caleta-Car kroaziarra Donostian da
Duje Caleta-Car atzelari kroaziarra Donostiako Poliklinikan izan da eguerdian, Erik Bretosek lagunduta, osasun-azterketa egiteko, Realarekin kontratua sinatu aurretik. Talde txuri-urdinaren lehen fitxaketa izango da datorren denboraldirako.
2025/07/31 - 21:19
Santiago Mouriñok Alaves utzi du, Atletico Madrilek jokalaria berrerosteko zuen aukera baliatuta
Atletico Madrilek atzelari uruguaiarra berrerosteko aukera zuen, eta aktibatu egin du hori; hortaz, Mouriñok denboraldi bat eman du Gasteizko taldean. 2024-25 denboraldian, Ligako 25 partida eta Kopako bi jokatu zituen.
2025/07/27 - 21:06
Nikos Rogkavopoulosek Baskonia utzi eta Panathinaikosen jokatuko du
Greziako jokalariak 120 partida ofizial jokatu ditu azken bi denboraldietan Arabako taldean, Endesa Ligan eta Euroligan.
2025/07/27 - 16:53
Panichellik Estrasburgon jokatuko duela adierazi du Alavesek
Panichellik ez du lortu Lehen Mailan talde babazorroarekin golik sartzea.
2025/07/26 - 00:09
Unai Nuñezek Hellas Veronan jokatuko du 2025-26 denboraldian, utzita
Celtako erdiko atzelari bizkaitarrak Italiako taldean jarraituko du kirol ibilbidea; gainera, Hellas Veronak jokalaria erosteko aukera du. Nuñez Athleticeko harrobian hazi zen, eta, 2024-25 denboraldian ere, talde zuri-gorrian aritu zen, Celtak utzita.
2025/07/24 - 23:24
Carles Aleña Alavesera itzuliko da, fitxatuta, 2029ra arte
Aurreko denboraldian izandako paper nabarmenaren ondoren, bi aldeek Mendizorrotzako etapari jarraipena ematearen aldeko apustua egin dute.
2025/07/24 - 17:07
Eibarrek Jair eta Buta aurkeztu ditu
Buta ezker hegaleko jokalaria Italiako Udinense taldeak utzita arituko da, baina armaginek erosteko aukera izango dute. Jair, bestalde, Zaragozatik dator, eta 2026ra arte sinatu du Eibarrekin; urtebetez luzatzeko aukera izango du, helburuak betez gero.
2025/07/23 - 17:49
Bilbao Basketek Margiris Normantas lituaniarra fitxatu du
Talde bilbotarrak 2025-26 denboraldirako baieztatu duen hamargarren jokalaria da.
2025/07/23 - 02:34
Calebe Gonçalves erdilariak Alavesen jokatuko du, utzita, 2025-26 denboraldian
Futbolari brasildarra, 25 urtekoa bera, Fortaleza Esporte Clubek utzita arituko da euskal klubean. Alavesek espero du "sormena, dinamismoa eta kalitate teknikoa" ekartzea Chacho Coudeten taldeari.
2025/07/22 - 21:45
Jesus Aresok Osasuna utzi eta Athleticekin sinatu du, 2031ra arte
Cascanteko eskuin hegaleko atzelariak hurrengo sei denboraldietan jokatuko du talde zuri-gorrian; Athleticek 12 milioi euro ordaindu dizkio Osasunari jokalaria bereganatzeko.