Fitxaketak
2023/08/15 - 16:48
Ander Capak Levanten jokatuko du denboraldi honetan
Kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du jokalariak. Capa ekainean atera zen Athleticetik, zuri-gorriekin 112 partida jokatu eta 5 gol eginda.
2023/08/14 - 16:49
Raul García de Haro: ''Ez zait erronkarik jartzea gustatzen, iaz ez nuen jarri eta 19 gol egin nituen''
Osasunak Raul Garcia de Haro jokalaria aurkeztu du. Andaluziarrak denboraldu bikaina egin zuen Mirandesen, Betisek utzita, eta 2028ra arte sinatu du talde nafarrarekin.
2023/08/14 - 16:26
Aperribayk ez du oraindik Zakharyanen fitxaketa egintzat jo, eta baztertu egin du bi erdilari ekartzea
Jokin Aperribay Realako presidenteak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Arsen Zakharyanen fitxaketa ez dago itxita oraindik. Horrez gain, esan du errusiarra izango litzatekeela merkatu honetan fitxatuko luketen erdilari bakarra.
2023/08/14 - 16:14
André Silva ''pozik'' dago Realaren fitxaketagatik, eta ez du jokatzen hasteko datarik jarri
André Silva aurrelari portugaldarra aurkeztu du astelehen honetan Realak. Zoriontsu agertu da fitxaketagatik, eta duen lesioagatik galdetuta, ez du datarik jarri berriz jokatzen hasteko.
2023/08/14 - 14:41
Kepa Arrizabalaga atezainak Real Madrilen jokatuko du, Chelseak utzita
Ondarroako atezainak Carlo Ancelottik gidatzen duen taldean jokatuko du 2024ko ekainaren 30era arte, Real Madrilek jakinarazi duenez.
2023/08/13 - 13:26
Alavesek Kike Garcia aurrelaria fitxatu du
33 urteko jokalariak Osasunan jokatu du azken bi denboraldietan eta 13 gol sartu ditu. Bestalde, Alavesek Salva Sevillak taldea utziko duela iragarri du, Gasteizen urtebete eman ostean.
2023/08/11 - 15:53
Alavesek Gorosabel fitxatu du
Arabako taldeak Andoni Gorosabel fitxatu du Realetik. Hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/08/10 - 21:49
Osasunak Raul Garcia de Haro aurrelaria fitxatu du, Betisetik
Aurrelariak (22 urte) Mirandesen jokatu zuen 2022-23 denboraldian, eta 19 gol sartu zituen.
2023/08/08 - 22:33
Konrad de la Fuente, Eibar taldeko jokalari berria
22 urteko jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator.
2023/08/07 - 20:00
Eibarrek Cristian Gutierrez fitxatu du, 2027ra arte
Jokalaria Malaga taldetik dator eta asteartean hasiko da bere taldekide berriekin batera entrenatzen.
2023/08/07 - 14:52
Amorebietak Pablo Cuñat atezaina fitxatu du
Atezain valentziarra Levantetik iritsiko da talde urdinera, urtebeterako utzita.
2023/08/05 - 12:41
Vencedorrek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Eibar taldean arituko da Unai Vencedor 2023-2024 denboraldian. Bilboko jokalariak kontratua du Athleticekin 2027ra arte eta utzita jokatuko du talde armaginean.
2023/08/03 - 16:32
Rafa Marin: ''Alaves aukeratu genuen aukerarik onena zelako''
Rafa Marin atzelariak utzita jokatuko du Alavesen hurrengo denboraldian. Real Madrilgo harrobitik dator eta ostegun honetan aurkeztu du talde gasteiztarrak (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/08/02 - 17:04
Antonio Blanco: ''Argi neukan Alavesera etorri nahi nuela''
Antonio Blanco, Alavesek datozen denboraldietarako fitxatutako jokalaria, aurkeztu du klubak. Gainera, Blancok prentsaurrekoa eskaini du. Erdilaria Arabako taldera itzuli da, 2023ko urtarriletik ekainera arte Alavesen utzita jokatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/02 - 13:11
Realak ofizial egin du Andre Silvaren fitxaketa
Aurrelari portugaldarrak utzita jokatuko du Donostian datorren denboraldian, eta talde txuri-urdinak jokalaria erosteko aukera izango du.
2023/07/28 - 13:42
Alavesek Rafa Marin atzelariaren lagapena lortu du eta Lejeune Rayo Vallecanori saldu dio
Atzelari andaluziar gaztea Real Madriletik iritsiko da Gasteizera; defentsa frantziarrak, bere aldetik, 2027ra arte sinatu du Madrilgo taldearekin.
2023/07/27 - 00:45
Osasunak Mojicaren lagapena lortu du, Vila-realetik datorrena
Kolonbiarra datorren astelehenean jarriko da Jagoba Arrasateren aginduetara eta aurkezpena asteartean izango da Sadarren.
2023/07/26 - 00:58
Alexander Sorlothek Vila-realen jokatuko du
Leipzig taldeak askatasuna eman zion norvegiarrari nahi zuen klubarekin negoziatzeko, eta Realean jarraituko zuela zirudienean, Vila-Realek bere fitxaketa iragarri du.
2023/07/24 - 16:57
Petxarromanek Athletic utziko du eta Andorrara itzuliko da datozen bi denboraldietarako
Bilboko taldeak gaineratu duenez, Andorrak jokalaria salduko balu, salmenta horretatik eskuratutako kopuruaren ehuneko jakin bat Athleticentzat izango litzateke.
2023/07/19 - 14:18
Andrea Estebanek gidatuko du Alaves 2023-2024 denboraldian
Iñigo Juaristiren ordez arituko da Esteban aurrerantzean. Futbolari profesional gisa aritutakoa da, baita entrenatzaile lanetan ere.