Federazioaren Lehen Maila
2019/10/26 - 20:14
Leioak hiru puntuak eskuratu ditu, Salamancari irabazita
Talde bizkaitarrak 2-1eko emaitzarekin lortu du garaipena Bigarren B Mailako II. multzoko hamargarren jardunaldiko partidan.
2019/10/25 - 13:07
Leioaren eta Salamancaren arteko Bigarren B mailako norgehiagoka, zuzenean ikusgai
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Bigarren B Mailako 2. multzoko 10. jardunaldiko neurketa zirraragarria. Gainera, estreinakoz jokatuko dute elkarren aurka.
2019/10/19 - 20:22
Bilbao Athletic, garaile Real Unionen aurkako derbian
Talde zuri-gorriak 0-1eko emaitzarekin irabazi du Stadium Galen jokatu duen Bigarren B Mailako II. multzoko bederatzigarren jardunaldiko partida.
2019/10/12 - 20:20
Hiruna berdindu dute Bilbao Athleticek eta Amorebietak
Bigarren B Mailako II. multzoko 8. jardunaldiari dagokion derbi bizkaitarrean, hiruna (3-3) berdindu dute Bilbao Athleticek eta Amorebietak.
2019/10/05 - 20:23
Alaves B taldeak garaipena lortu du Barakaldoren aurka
Alaves Bk 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Barakaldori Bigarren B Mailako II multzoko zazpigarren jardunaldiko partida.
2019/09/28 - 20:19
Berdinketa Real Unionen eta Arenasen arteko partidan
Gipuzkoarrek eta bizkaitarrek bana (1-1) berdindu dute Stadium Galen jokatu duten Bigarren B Mailako II. multzoko seigarren jardunaldiko neurketa.
2019/09/23 - 19:59
Morcilloren gol ikusgarria zelai erditik, Tudelano-Bilbao Athletic partidan
Jon Morcillo Bilbao Athleticeko jokalariak gol bikain hau sartu zuen Tudelanoren aurkako partidan, Bigarren B Mailako II multzoko bosgarren jardunaldian.
2019/09/07 - 20:46
Reala B - Guijuelo partidako golak (2-0)
Realaren bigarren taldeak 2 eta 0 irabazi dio Gujuelori Bigarren B mailako bigarren taldeko hirugarren jardunaldian. Roberto Lopezek eta Zubimendik egin dituzte golak.
2019/08/31 - 20:31
Arenas vs Tudelano partidako golak (1-1)
Getxoko Arenas eta Tudelanoren arteko partida, Bigarren B Mailako 2. jardunaldikoa, banakakoarekin amaitu da. Obieta eta Zarzo izan dira partidako golegileak.
2019/07/15 - 23:48
Eibarrek garaipena lortu du Leioaren aurka
Talde armaginak 0-2ko emaitzarekin irabazi dio Bigarren B Mailako Leioa taldeari, denboraldi-aurrean jokatu duen lehen partida. Kike Garcia eta Pedro Leon izan dira golegileak.
2019/07/10 - 16:30
Bigarren B Mailako hamaika euskal taldeak II Multzoan lehiatuko dira
Ofiziala da jada 2019-2020 denboraldirako Bigarren B Mailako multzoen egitura. Euskal Herriko taldeek, Errioxakoek eta Gaztela eta Leongoek osatuko dute bigarren multzoa.
2019/07/10 - 15:51
Reala B taldearen lehen entrenamendua Xabi Alonsoren aginduetara
Klub txuri-urdinaren bigarren taldeak denboraldi-aurreari ekin dio. Xabi Alonsok lehen entrenamendua zuzendu du Sanseko entrenatzaile gisa.
2019/07/09 - 21:10
Xabi Alonso: 'Oso berezia da niretzat Realera bueltatzea hainbeste denbora eta gero'
Xabi Alonso Reala B taldeko entrenatzaile berria aurkeztu du klub txuri-urdinak. Erronka honi ekiteko gogotsu azaldu da tolosarra.
2019/06/23 - 21:54
Euskal taldeek ez dute garaipenik lortu joaneko partidetan
Alavesen Bren eta Sestao Riverren partidetan, Tarazona eta Marino de Luancoren aurkakoak, ez da golik izan (0-0) eta Portugaletek galdu egin du Praten aurka (2-1).
2019/06/17 - 21:35
Tarazona, Prat eta Luanco dira Alaves B, Portugalete eta Sestaoren aurkariak
Hiru euskal taldeek asteburu honetatik aurrera egin beharko diete aurre Bigarren B Mailara igotzeko azken kanporaketei.
2019/06/17 - 14:00
Sestao River, Alaves B eta Portugalete Bigarren B Mailara igotzeko finalean dira
Hiru euskal taldeek igotzeko finala jokatuko dute kanporaketa gainditu baitute. Mutilverak, aldiz, galdu egin du, eta Bigarren B Mailan jokatzeko ametsak ihes egin dio.
2019/06/03 - 19:35
Euskal taldeen aurkariak igoera faseko bigarren kanporaketetan
Alondras-Portugalete, Alaves B-Escobedo, Poblense-Sestao eta Mutilvera-Marino Luanco dira gure taldeen kanporaketak Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako finalerdietan.
2019/06/03 - 14:35
Osasuna Promesas 2. B mailara igo da
Portugalete, Sestao River, Alaves B eta Mutilverak bigarren kanporaketa jokatuko dute. Peña Sport, Beti Kozkor eta San Ignacio, aldiz, 2. B mailan jokatzeko aukerarik gabe geratu dira.
2019/06/03 - 00:05
Barakaldok agur esan dio igoeraren ametsari
Talde bizkaitarrak golik gabe (0-0) berdindu du Herculesen aurka Rico Perezen, eta joaneko neurketan bana (1-1) berdindu zuenez, igoera fasetik kanporatuta geratu da.
2019/06/02 - 23:22
Real Unionek Jumillari irabazi eta salbazioa lortu du (2-0)
Gipuzkoako taldeak Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian Irunen Jumilla menderatu ondoren. Kanporaketako markagailu globala 2-4koa izan da.