FC Bartzelona
2024/06/14 - 15:22
EA Sports Ligako egutegiaren zozketa ekainaren 18an egingo da; Hypermotion Ligakoa, hilaren 26an
Ekainaren 18an jakingo dugu EA Sports Ligako 2024-2025 denboraldiko egutegia. Hypermotion Ligako egutegiaren zozketa hilaren 26an egingo da. Bi txapelketak abuztuaren 15eko asteburuan hasiko dira.
2024/05/27 - 01:25
EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hemezortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/26 - 00:09
Irene Paredes, Txapeldunen Liga irabazi ostean: ''Amestutako finala izan da, amestutako emaitzarekin''
Irene Paredes pozarren agertu da Bartzelonarekin Txapeldunen Liga San Mamesen irabazi eta gero. Finala "etxean jokatzea" eta Olympique Lyon mendean hartu izana "oso berezia" izan dela azpimarratu du.
2024/05/25 - 22:21
Bartzelonak hirugarrenez irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon mendean hartuta
Aitana Bonmatik eta Alexia Putellasek sartu dituzte Bartzelonaren golak, San Mamesen jokatu den Txapeldunen Ligako final handian. Kataluniako taldeak denboraldi honetan jokatu dituen titulu guztiak irabazi ditu.
2024/05/24 - 21:15
Irene Paredes eta Damaris Egurrola, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako tituluaren bila
Damaris Egurrolaren Olympique Lyonek eta Irene Paredesen Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte Txapeldunen Ligako finalean. Bi euskal jokalariak hasierako hamaikakoan izango omen dira.
2024/05/23 - 12:48
Bartzelona-Lyon, Txapeldunen Ligako finala zenbakitan
Europako Txapelketa garrantzitsuenaren finala jokatuko dute bi taldeen inguruko hainbat datu bildu ditugu, zenbakitan. Hitzordua San Mamesen izango da, larunbat arratsaldean, 18:00etatik aurrera.
2024/05/22 - 18:16
Irene Paredes: ''Jendeak erantzuten du emakumezkoen kirolarekin, kasu honetan futbolarekin''
Irene Paredesek larunbatean (maiatzaren 2an) Bartzelonaren eta Lyonen artean San Mamesen jokatuko den Txapeldunen Ligako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/21 - 21:14
Damaris Egurrola: ''Nik uste dut munduan ikusi ahal den partidarik onenetarikoa izango dela''
Lyoneko jokalariak maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko den 2024ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako Bartzelonaren aurkako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/20 - 00:55
EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/18 - 22:56
Reala Kopako txapeldunorde, Bartzelonaren aurka finala galduta (8-0)
Barçak 8-0eko emaitzarekin irabazi du Erregina Kopako finala; ondorioz, txuri-urdinak titulurik gabe geratu dira. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman Realari.
2024/05/18 - 16:07
Zaragozan dauden Realeko zaleak, gogotsu finalari begira eta taldea animatzeko prest
Realeko hainbat zale daude Zaragozan Erregina Kopako finalean talde txuri-urdina animatzeko. Bartzelonaren kontrako finala nola hartu duten kontatu diote EITB Mediari.
2024/05/18 - 15:46
Garbiñe Etxeberria: ''Taldea oso ondo ikusi dut, gogotsu daude eta begietan distira dute''
Garbiñe Etxeberria Realeko Kirol zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopako finalaren aurretik, talde txuri-urdinaren hotelean.
2024/05/17 - 23:31
Reala eta Bartzelona, Erreginaren Kopako beste final baten aurrean
Finala larunbatean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Romareda zelaian. Bartzelona faborito argia izan arren, txuri-urdinak Ligako denboraldi gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko dira.
2024/05/17 - 23:21
Bartzelona eta Reala, Koparen bila
Barçak eta Realak Erregina Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an Romaredan. Sandra Paños Bartzelonako kapitainak eta Jonatan Giraldez entrenatzaileak argazkia atera dute garaikurrarekin, Nerea Eizagirre Realeko kapitainarekin eta Natalia Arroyo entrenatzailearekin batera.
2024/05/17 - 21:17
Irene Paredesen zirrara
Irene Paredes Bartzelonako jokalariak Erreginaren Kopako finala jokatuko du Realaren kontra, bere talde ohiaren aurka. Txuri-urdinen aurkako finala berezia izango da legazpiarrarentzat.
2024/05/17 - 20:37
Realak lansaioa egin du Romaredan, Kopako finalaren bezperan
Txuri-urdinek entrenamendua egin dute Romaredan, Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala jokatu bezperan. Reala prest da titulua lortzeko lehiarako.
2024/05/17 - 15:37
Bartzelona, hutsetik hasi zen taldea
Bartzelonak hainbat gorabehera pasa ditu egungo egoerara iritsi aurretik. 2015ean Espainian profesional bihurtu zen emakumezkoen lehen taldea izan zen. Une txarrak, jaitierak eta igoerak bizi izan ditu, eta, orain, Espainia zein Europa mailako tituluak ditu palmaresean.
2024/05/17 - 15:24
Erregina Kopa Zaragozara iritsi da
Realak eta Bartzelonak bihar jokatuko dute Erregina Koparen finala, La Romaredan. Bada, talde biek nahi duten garaikurra Zaragozan da jada. Delicias tren geltokira heldu da Sandra Ramajo 2019an Kopa jaso zuen jokalari ohiaren eta Virginia Torrecilla erretiroa hartu duen jokalariaren eskutik.
2024/05/17 - 03:42
EA Sports Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/14 - 17:37
EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.