Euskal Selekzioa
2025/05/05 - 19:36
Emakumezkoen 14 eta 16 urtez azpiko Euskal Selekzioak, nagusi Erkidegoen arteko txapelketan
Garaipen bikoitz historikoa lortu dute 16 eta 14 urtez azpiko emakumezkoen taldeek Erkidegoetako Selekzioen Txapelketan. Euskal Selekzioa lehenengoz izan da txapeldun bi kategorietan aldi berean.
2025/01/11 - 16:02
Euskal Herri osoko pilotarientzako selekzioa sortzeko eskaera
Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadiko Pilota Federazioaren ofizialtasuna onartu izana aurrerapausoa dela uste dute Euskal Selekzioa Orain plataformako kideek, baina borrokan jarraitzea aldarrikatu dute beste 4 lurraldeetako pilotariek ere euren koloreak ordezkatzeko aukera izan dezaten.
2024/12/31 - 10:40
Pilotazaleak ''pozik'' Euskadiko Selekzioak ofizialtasuna lortu duelako
Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide bilakatu da. Euskadiko Selekzioaren ofizialtasuna dela eta galdeketa egin diegu zaleei Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.
2024/12/30 - 19:26
Espainiako Kirol Elkarteak "bidegabekeriatzat" jo du Euskal Federazioa Nazioartekoan sartzea
Espainiako kirol-federazioak biltzen dituen elkartearen (Adesp) ustez, erabakia "modu ilun eta antidemokratikoan" hartu zen. UPNk EPNFren erabakiaren aurka egiteko deia egin du.
2024/12/28 - 21:55
Nazioarteko Pilota Federazioak euskal selekzioa ofizial egin eta kide egin du
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak eskubide osoko kide gisa aitortu du Euskadi, eta ofizial egin du euskal selekzioa txapelketa ofizialetan lehiatzeko, erakundeak Iruñean egindako batzarrean.
2024/12/28 - 21:44
Xavier Cazaubon: ''Gure kirolak behar duena batasuna da''
Xavier Cazaubon Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidenteak Euskadiko Pilota Federazioa eskubide osoko kide gisa onartzeaz hitz egin du.
2024/12/28 - 15:47
Gotzon Enbil: ''Albistea oso pozik hartzen dugu, baina kautelaz ere bai''
Gotzon Enbil Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidenteak onartu duenez, "oso pozik" hartu dute Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Euskadikoa eskubide osoko kidetzat onartzea, baina tentuz jokatu nahi dute, erabaki horren kontra helegiteak egotea espero baitute.
2024/12/28 - 13:50
Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide bilakatu da
Hala onartu dute batzarkideek Iruñean egin duten bileran. Akordio horrek aukera emango die euskal pilotariei nazioarteko lehiaketetan euskal selekzioarekin parte hartzeko.
2024/09/08 - 23:00
9 domina eskuratu dituzte euskal tiralariek Munduko Sokatira Txapelketan
Azkeneko dominak igande honetan lortu dituzte, eta bi brontze eskuratu, emakumezkoen 500 kilokoan eta 23 urtetik azpiko mistoan. Hala, txapelketa amaituta, guztira bederatzi domina erdietsi dituzte euskal tiralariek, bost klubekin eta lau Euskal Selekzioarekin.
2024/09/08 - 19:04
Euskal Selekzioak brontzea lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, emakumezkoen 500 kiloko kategorian
Euskaldunak bigarren postuan sailkatu dira finalerdietara, baina ezin izan dute Txina Taipei menderatu. Brontzearen borrokan, Suedia garaitu dute.
2024/09/07 - 16:59
Euskal Selekzioak urrea lortu du 560 kiloko kategorian Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketan
Alemanian jokatzen ari den Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketan selekzioen arteko lehia hasi da gaur. 560 kiloko kategorian, gizonen euskal selekzioak urrea irabazi du. Anfitrioien kontra jokatu dute finala.
2024/06/29 - 17:02
Euskal Herriko selekzioaren alde, hainbat euskal pilotarik uko egin diote Frantzia eta Espainia ordezkatzeari
Euskal Herriko hainbat pilotarik agerraldia egin dute Hendaiako pilotalekuan, Frantziako eta Espainiako selekzioei uko egin diotela jakinarazteko eta Pilotako Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aitortzeko bidea blokeatuta dagoela salatzeko.
2024/03/24 - 13:30
Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak
Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.
2024/03/24 - 12:01
Euskal Selekzioa - Uruguai partidako irudirik onenak
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida (1-1), eta galeria honetan dituzu ikusgai partidako argazkirik onenak.
2024/03/24 - 00:54
Euskal Selekzioak 1-1 berdindu du Uruguairekin
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida. Djalok sartu du Euskal Selekzioaren gola, eta Vecinok Uruguairena.
2024/03/24 - 00:51
Jagoba Arrasate: ''Taldea oso ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka''
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/24 - 00:03
Euskal selekzioak eta Uruguaik jokatutako partidaren laburpena eta golak
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/23 - 16:04
Euskal selekzioa vs Uruguai, lehia zirraragarria San Mamesen
Jagoba Arrasateren debut eguna izango da Euskal Selekzioaren aulkian. 13 futbolarik ere estreinakoz jokatuko dute elastiko berdearekin. Eta aurkaria, futbolaren monumentu handia: Uruguai, birritan Munduko txapeldun, beste hainbeste urre Olinpiar Jokoetan, eta Marcelo Bielsa gidari dutela.
2024/03/23 - 13:27
Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka
Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.
2024/03/23 - 13:10
Euskal Selekzioa-Uruguai partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari gaur, martxoaren 23an, San Mamesen. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.