Euskal Selekzioa
2025/06/19 - 16:45
Euskal Selekzioarekiko sentimendua berreskuratu nahi du Aritz Hernandezek
Aritz Hernandez Euskal Futbol Federakundeko presidente izateko hautagaiarekin hitz egin du EITB Mediak. Taldeengandik gertuago egotea eta selekzioarekiko sentimendua berpiztea izango dira haren helburuak, besteak beste.
2025/06/18 - 23:22
Iker Goñi Euskadiko Futbol Federakunderako presidentegaiak klubengandik gertuago egotea izango luke lehentasun
Ostiralean egingo dituzte Euskadiko Futbol Federakunderako hauteskundeak, eta, horietan, hiru hautagaitza aurkeztu dira: Iker Goñi, Aritz Hernandez eta Carlos Gomez dira hautagaitza horien buruak. Asteazkenean, Iker Goñirekin izan da EITB.
2025/06/12 - 22:47
Mattin Iñiguez 19. postuan helmugaratu da Red Bull X-Alps lasterketako atarikoan
Euskadiko selekzioko parapentistak, Red Bull X-Alps lasterketako atariko etapan, hemeretzigarren tokian sailkatzea lortu du. Maxime Pinotek irabazi du, eta Tim Alongi eta Lars Meerstetter izan dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
2025/06/09 - 17:16
Mitxelenaren ustez, Nazioen Liga ona eta positiboa izan da
Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Pilota Federazioaren presidenteak Nazioen Ligari buruzko balorazioa egin du elkarrizketa honetan.
2025/06/07 - 23:11
''Erantzukizun handia izan da Euskadirekin lehen aldiz ofizialki lehiatzea, baina baita sari handia ere''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez pozarren eta hunkituta topatu ditugu, aste honetan momentu historiko baten protagonista izan baitira. Euskal selekzioak ofizialki hartu du parte lehen aldiz zesta-puntako Nazioen Ligan, Gernikan, eta Erkiagak eta Lopezek urrea irabazi dute.
2025/06/07 - 19:31
Euskal Selekzioaren parte-hartze historikoa Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak lehen aldiz eta ofizialki hartu du parte zesta-puntako Nazioen Ligan. 2025eko edizioa historikoa izan da horregatik. Txapelketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatu da, eta Euskal Selekzioa izan da onena, urrea lortu baitu gizonezkoen mailan, eta zilarra, emakumezkoetan.
2025/06/07 - 03:00
Honela igo dira podiumera Nazioen Ligako txapeldunak!
Gizonezkoetan Euskadi izan da txapeldun, eta emakumezkoetan, Espainia. Gainera, euskal selekzioak selekzio onenaren saria jaso du.
2025/06/07 - 02:26
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Frantzia partidaren laburpena
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Nazioen Liga irabazi dute Euskadirekin final handian Laduche eta Basque (Frantzia) menderatuta bi setetan (15-9 eta 15-11).
2025/06/07 - 02:10
Erkiaga eta Lopez: ''Gure helburua lortu dugu, hemen denek nahi zutena''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazioen Ligan Euskadirekin. Pozik azaldu dira garaipenarekin, eta "denek nahi zutena" lortu dutela adierazi dute.
2025/06/07 - 01:40
Euskadik Frantzia garaitu, baina Espainiaren aurka galdu du Nazioen Ligako finala
Emakumezkoen finalean, 15-4 eta 15-9 galdu du Espainiaren aurka. Gizonezkoetan, aldiz, 15-13 eta 15-11 irabazi dio Frantziari.
2025/06/07 - 01:23
Jai Alaiko Nazioen Ligako Espainia-Euskadi partidaren laburpena
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik (Espainia) irabazi dute Nazioen Ligako emakumezkoen finala, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea (Euskadi) bi setetan garaituta (15-4 eta 15-9).
2025/06/06 - 12:12
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Euskadi-Espainia), eta bigarrena (Euskadi-Frantzia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/06 - 02:51
Erkiaga eta Lopez: ''Sentimenduak bizi-bizirik daude, baina kirolean zentratu behar gara''
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/06 - 01:48
Jai Alaiko Nazioen Ligako Frantzia-AEB partidaren laburpena
Frantziak bi setetan garaitu du AEB lehen finalerdian (13-15 eta 13-15), eta Laduche eta Basque Nazioen Ligako finalera sailkatu dira.
2025/06/05 - 13:40
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalaurrekoak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Estatu Batuak-Frantzia), eta bigarrena (Euskadi-Espainia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/05 - 10:24
Elaia eta Maia, partida ostean: ''Gure lekua ezin topatu ibili gara''
Euskadiko emakumezkoen selekzioak galdu egin du Espainiakoaren aurka: 5-15 eta 7-15. Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxeak neurketa aztertu dute.
2025/06/05 - 00:34
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Espainia partidaren laburpena
Euskadiko emakumezkoen selekzioa galtzaile irten da, bi jokotan, 5-15 eta 7-15, Espainiakoaren aurka, asteazkenean, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea aritu dira Euskadiko selekzioan, eta Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Espainiakoan. Bi taldeak finalean izango dira, ostiralean.
2025/06/04 - 23:45
Euskadik Filipinak menderatu ditu (15-5, 15-5) eta Espainiaren aurka galdu du (5-15, 7-15), Nazioen Ligan
Hala, ostegunean, gizonezkoen txapelketan, Euskadik Espainia izango du aurkari, finalaurrekoetan; emakumezkoetan, Euskadi eta Espainia final handian arituko dira nor baino nor gehiago, berriro, ostiralean.