Euskal Selekzioa
2018/10/09 - 13:03
Euskal Selekzioaren azken emaitzak
Azken partida 2016ko abenduaren 30ean jokatu zuten San Mameseko futbol-zelian Tunisiaren kontra. 2017an ez zuen jokatu Euskal Selekzioak.
2018/10/08 - 16:25
Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko hirugarren partida
Euskal Selekzioak ostiralean Venezuelaren aurka Mendizorrotzan jokatuko du hirugarren aldiz. Aurreko bietan Euskal Selekzioa nagusitu zen. Hego Amerikako selekzioa asteartean Ibaian entrenatuko da.
2018/09/25 - 12:30
Euskal Selekzioa vs Venezuela partidako sarrerak, salgai
Sarreren prezioak 12 eta 22 euro artekoak izango dira. Sarrerak Euskadiko Futbol Federazioko web orrian eskuratu daitezke.
2018/09/24 - 16:43
Euskal Selekzioaren partida aurkeztu egin da
Urriaren 12an, iluntzeko 20:45an, Mendizorrotzan. Horiek dira Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partidaren eguna, ordua eta futbol-zelaia.
2018/08/27 - 17:26
Euskal Selekzioa-Venezuela, urriaren 12an, Mendizorrotzan
FIFAk lagunartekoak jokatzeko jarritako egunetako batean jokatuko da; beraz, Euskadiko Futbol Federazioak zuen erronketako bat beteko da.
2018/08/27 - 17:14
Euskal Selekzioak 1980ean jokatu zuen Mendizorrotzan
ETBk eskainitako dokumental batetik ateratako irudietan ikus daiteke Hungariaren aurka jokatutako partida. Euskal Selekzioak 1-5 galdu zuen.
2018/06/27 - 16:36
Euskal Selekzioa, Barakaldon lehiatuko da asteburuan
Lasesarren jokatuko den 'Barakaldo Hiria' saskibaloiko selekzioen arteko 10. edizioa aurkeztu dute. Euskadik, 20 urtez azpiko Alemaniako, Frantziako eta Espainiako selekzioen aurka jokatuko du.
2018/06/20 - 18:54
Pablo Lasok Euskal Selekzioa zuzenduko du
20 urte azpiko Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren kontra jokatuko dute ekainaren azken asteburuan.
2018/05/09 - 18:04
Euskal Selekzioak ez du Txileren kontra jokatuko
Euskal Federazioak ezin izan ditu bidean topatutako oztopoak gainditu. Luis Mari Elustondo presidenteak baieztatu du.
2018/02/06 - 21:54
Lehendakariak One Wall, kayak-surf eta sokatirako selekzioak hartu ditu
Iñigo Urkulluk harrera egin die sokatirako, kayak-surfeko eta One-Wall pilota modalitateko ordezkariei, Lehendakaritzan. Hirurak ofizialki lehiatzen dabiltza, eta munduko txapeldun izan dira.
2017/12/29 - 10:58
Marokok 27 eta 30 irabazi dio Euskadiri
Marokoarrak garaile atera dira bi selekzioek bi egunetan jokatutako bigarren adiskidantzazko partidan. Norgehiagoka Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatu dute.
2017/12/26 - 17:18
Eskubaloiko Euskal Selekzioa-Maroko partiden aurkezpena
Bi egunetan jokatuko du eskubaloiko Euskal Selekzioak Marokoren aurka. Abenduaren 27an Oñatin, 18:30ean. Hilaren 28an, aldiz, Lezon 20:00etan. Azken hau, ETB4k eta eitb.eus-ek eskainiko dute.
2017/11/27 - 10:57
Euskal selekzioa 2-1 gailendu zaio Txekiari
Iñigo Juaristiren jokalariak gehiago izan dira Ipuruako berdegunean. Erika Vazquezek eta Nahikari Garciak egin dituzte euskal selekzioaren golak, eta Bartonobak, berriz, txekiarrena.
2017/11/25 - 20:09
Bergara: 'Pozik gaude garaipenarengatik eta bizi izan den giroagatik'
Ane Bergara jokalariak Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka (2-1) lortutako garaipenaren analisia egin du partida amaitu ostean.
2017/11/25 - 20:00
Euskal Selekzioak garaipena lortu du Txekiar Errepublikaren aurka
Euskal Herriko selekzioak 2-1 irabazi dio talde txekiarrari Ipuruan jokatu duen partida. Bideo honetan dituzu ikugai partidaren laburpena eta golak.
2017/11/25 - 13:12
Ipuruak Euskal selekzioa – Txekia partida hartuko du larunbatean
Partidaz gain, larunbat osoan ekitaldi ugari izango dira duela 80 urte Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaldu zuen taldea omentzeko.
2017/11/24 - 22:25
Ainhoa Tirapu eta Nahikari Garcia, ilusioz beteta neurketaren aurrean
Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainak eta Nahikari Garcia Realeko aurrelariak ilusio handia daukate larunbatean Ipuruan jokatuko duten norgehiagokari begira, eta jende asko bertara dadila espero dute.
2017/11/24 - 21:51
Euskal Selekzioak entrenamendua egin du Azpeitian
Emakumezkoen Euskal selekzioak Txekiaren aurka jokatuko du, Ipuruan, larunbat arratsaldean. Partidaren bezperan, lan saioa egin dute Azpeitiko Garmendipen.
2017/11/22 - 22:15
Aintzane Encinas eta Iraia Iturregi, Iñigo Juaristiren laguntzaileak
Euskal Selekzioa Txekiaren aurka arituko da larunbatean, Ipuruan. Iñigo Juaristiren debuta izango da hautatzaile lanetan, eta, aldamenean, Aintzane Encinas eta Iraia Iturregi izango ditu laguntzaile.
2017/11/21 - 13:42
Euskal Selekzioa-Txekia, deialdia
Athleticeko hamaika jokalari, Realeko sei eta FC Bartzelonako bat agertzen dira zerrendan. Neurketa Ipuruako futbol-zelaian jokatuko da.