Euskal Selekzioa
2018/12/12 - 15:41
Batzar erabakigarria ofizialtasunaren bila
FIFA eta UEFA erakundeetako kide izatea eskatuko den ala ez bozkatuko dute Euskal Federazioan, hau da, nazioartean ofizialtasuna eskatzea, bai ala ez.
2018/12/12 - 10:47
Ofizialtasuna eskatu edo ez bozkatuko du Euskadiko Federazioak
Ohiko Batzar Orokorra egingo du gaur, Durangon.
2018/10/26 - 01:42
Luis Mari Elustondo: 'Frogatu ahal izango dugu ez zela huts larririk izan'
Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidentearen esanetan, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidan zehar ez zen aparteko gauzarik gertatu, arazo txiki batzuk besterik ez.
2018/10/25 - 21:30
60.000 euroko isuna Euskadiko Federazioari, Euskal Selekzioaren lagunartekoarengatik
Indarkeriaren Aurkako Batzordearen aburuz, 'gabeziak' egon ziren 'ikusleak zelaira sartzeko kontroletan'.
2018/10/13 - 16:50
Euskal Selekzioa-Venezuela partidako irudi onenak
Euskal Selekzioak 4-2 irabazi dio Venezuelari Mendizorrotzan eta galeria honetan dituzu ikusgai partidako argazki onenak.
2018/10/13 - 16:07
Dudamel: 'Kalitate handiko aurkariaren kontra lehiatu gara'
Euskal Selekzioak 4-2 irabazi dio Venezuelari eta Rafael Dudamel hautatzaileak neurketaren analisia egin du partida amaitu ostean.
2018/10/13 - 16:00
Erakustaldi bikaina eman du Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka irabazita
Talde euskaldunak bere aurpegirik onena eskaini die Mendizorrotzara hurbildu diren zale guztiei, Venezuelako selekzioaren aurka 4-2 irabazita. Gomez, Bautista, Arbilla eta Aritz izan dira goleagileak.
2018/10/13 - 15:26
Golak eta ikuskizuna Euskal Selekzioak Venezuelari irabazitako lehian
Euskal Selekzioak 4-2 irabazi dio Venezuelari Mendizorrotzan. Bideo honetan dituzu ikusgai partidako gol guztiak.
2018/10/13 - 15:25
Honela bizi izan zuten goleatzaileek Euskal Selekzioaren partida
Talde euskaldunak 4-2 irabazi zion Venezuelari, eta horren harira, goleatzaileetako batzukin egon nahi izan dugu gau zirragarria nola bizi izan zuten jakin ahal izateko.
2018/10/12 - 22:21
Ofizialtasunaren aldeko kalejira, Gasteizko kaleetatik
Arabako hiriburua sutan da Euskal Selekzioa eta Venezuela neurtuko dituen partidaren aurreko uneetan. Hainbat eta hainbat izan dira ofizialtasunaren aldeko kalejiran parte hartu dutenak.
2018/10/12 - 19:39
'Mundu mailan jende guztiak ikus dezan euskal selekzioa zertarako gai den'
Euskal Selekzioaren protagonistetako birekin egon nahi izan dugu, hain zuzen ere, Ibai Gomez eta Aritz Elustondorekin, eta besteak beste, "talde ona eta maila handiko jokalariak" dituztela esan dute.
2018/10/11 - 22:21
Xabi Prietok 14 aldiz jokatu du Euskal Selekzioarekin
Ostiral honetako partidaren atsedenaldian omenaldia egingo zaie Imanol Agirretxe eta Xabi Prietori. Bigarren honekin egon nahi izan dugu berak jokatu baititu partida gehien taldearekin.
2018/10/11 - 22:19
Euskal Selekzioa-Venezuela, norgehiagoka bat baino askoz gehiago
Talde euskalduna 38 urte geroago itzuli da Mendizorrotzara. Biek ala biek birritan jokatu dute elkarren aurka azken urteotan, hain zuzen ere, 2007an eta 2010ean.
2018/10/11 - 16:09
Manu Garcia: 'Mendizorrotzan egon ohi den giroa egotea espero dut'
Manu Garcia gasteiztarra ostiralean jokatuko den Euskal Selekzioa – Venezuela partidan izango da, eta bere esperantza da Alavesen neurketetan Mendizorrotzan egon ohi den giroa errepika dadila.
2018/10/11 - 16:02
Lau t'erdikoa eta Euskal Selekzioa ostiral honetan eitb.eus-en
Gainera, zuzenean Urrezko Aizkolarien Ligako finala, eta boxeozaleentzat, 'Latigo' Perezen eta Jacob Barretoren arteko borrokaldiaren errepikapena ikusteko aukera izango dugu.
2018/10/10 - 16:36
Jokalariak, prest Euskal Selekzioko elastikoa janzteko
Ostiralean jokatuko da partida Mendirrotzako futbol-zelaian. Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk 18 jokalari deitu dituzte, Athleticeko eta Realeko 5, Leganeseko eta Alaveseko 3 eta Eibarreko 2.
2018/10/10 - 16:06
Etxarrik eta Amorrortuk 18 jokalari deitu dituzte
Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk Venezuelaren aurkako norgehiagoka jokatuko duten jokalarien zerrenda aurkeztu dute.
2018/10/10 - 12:27
Gaur jakingo da Euskal Selekzioaren deialdia
Jose María Amorrorotuk eta Mikel Etxarrik Venezuelaren aurka jokatuko duten jokalarien zerrenda jakitera emango dute. Partida ostiralean izango da Mendizorrotzako futbol-zelaian (20:45ean).
2018/10/09 - 23:50
Venezuelak lan-saioa egin du Dulantzin
Venezuelako selekzioak entrenamendua egin du Dulantzin. Urriaren 12an jokatuko du Euskal Selekzioaren aurka. Dudamel hautatzaileak, eta Peñaranda eta Rosales jokalariek ETBrekin hitz egin dute.
2018/10/09 - 22:01
Venezuela, zortzi berritasunekin Euskal Selekzioaren aurkako partidarako
Venezuelako selekzioaren deialdiak berritasunak dira Roberto Rosales eta Mikel Villanueva. Bestalde, Darwin Machisen eta Sergio Cordovaren bajak ditu.