Euskal Selekzioa
2021/10/20 - 15:27
Ofizialtasunari buruzko erabakia UEFAko eta FIFAko biltzarrek har dezatela eskatu du Euskadiko Federakundeak
Aipatu erakundeetako batzorde exekutiboek uko egin zioten euskal erakundeak egindako eskaerari; alabaina, horren aburuz, ez dute ebazpen hori hartzeko eskumenik.
2021/10/08 - 23:40
Gizonezkoen zein emakumezkoen euskal selekzioak, Europako Txapelketako finalera
Gizonezkoetan, arratsaldean lortu dute finalerako txartela, Finlandiari irabazita; emakumezkoek, goizean, Suitza kanporatu dute. Bi kasuetan, Portugal izango dute aurkari. Emakumezkoen open mailako finalean, gainera, bikote euskaldun bat arituko da, Aizpuruak eta Barrenak osaturikoa.
2021/10/08 - 17:06
Emakumezkoen selekzioa, Europako Txapelketako finalera
Euskal jokalariek Suitza gainditu dute finalerdietan eta larunbateko finalean izango dira.
2021/10/07 - 23:12
Europako Padel Txapelketa, kirola eta Euskal Selekzioa aldarrikatzeko aukera aproposa
Aste honetan, Europako Padel Txapelketa ari dira jokatzen 14 selekzio Bizkaiko zenbait herritan, eta tartean Euskal Selekzioa ere badago, gainerakoen pare lehiatzen.
2021/10/05 - 12:48
Abian da Europako Padel Txapelketa, Euskal Selekzioaren parte-hartzearekin
Beste 13 selekziorekin batera lehiatuko da, urriaren 4tik 9ra Bizkaiko hainbat herritan jokatuko den txapelketan.
2021/09/24 - 19:01
Euskal selekzioak Bizkaian jokatuko den Europako Padel Txapelketan parte hartuko du
Lehiaketa urriaren 4an eta 9an izango da, Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan. Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira txapelketako finalerdiak eta finalak.
2021/09/19 - 23:00
Euskal selekzioa nagusi, Europako Kayak Surf Txapelketan
Euskal parte hartzaileek buruz buru jokatu diren 17 finaletatik 15 irabazi dituzte. Hodei Etxeberriak eta Ainhoa Tolosak jokatu dituzten bi finalak irabazi dituzte.
2021/09/19 - 13:46
Euskal Herriak brontzezko domina lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan
Euskal Herriak Errusia garaitu du eta brontzezko domina lortu du Getxoko Munduko Sokatira Txapelketan, 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan.
2021/09/18 - 20:44
Euskal Herriko 560 kiloko gizonezkoen taldea, podiumean
Euskal Herria - Basque Countryko gizonezkoek urrea erdietsi dute 560 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
2021/09/18 - 19:16
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du 560 kiloko mailan
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du gizonezkoen 560 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
2021/09/18 - 18:53
Euskal Herria, munduko txapeldun 500 kiloko mailan
Euskal Herriko selekzioak irabazi du urrezko domina emakumezkoen 500 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
2021/09/09 - 23:52
Euskadiko Igeriketa Federazioak Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko pausoak ematea erabaki du
Ahobatezko erabakia hartu du ostegun honetan Bilbon egin den batzarrean, aldeko 12 boto eta abstentzio bakarrarekin.
2021/08/02 - 15:06
FIFAk ere uko egin dio Euskal Selekzioa kide ofizial gisa onartzeari
FIFAren jarrera hori bat dator UEFAk duela aste batzuk jakitera eman zuenarekin.
2021/07/12 - 16:32
Batzorde exekutiboak uko egin dio Euskal Selekzioak UEFAko kide izateko egin zuen eskaerari
Euskal Futbol Federazioa zeintsu urrats egingo dituen aztertzen ari da; ez dute UEFAren jakinarazpen formalik jaso.
2021/07/03 - 00:46
Euskal Pilota Selekzioa eta Valentziako Selekzioa, nor baino nor
Oiartzunen jokatuko dute bi selekzioek asteburu honetan. Larunbatean, bote-luzean, plaza librean eta mahai jokoan lehiatuko dira. Igandean, Valentziako Galocha eran pasaka eskuz.
2021/05/02 - 23:37
Euskal selekzioko korrikalarien jardun aparta Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan
Emakumezkoetan, Oihana Kortazarrek lehen tokia eskuratu du; Maite Maiorak, bigarrena eta Onditz Iturbek, bosgarrena. Gizonezkoen proban, Aritz Egeak brontzea kolkoratu du. Asier Larruzeak bosgarren egin du eta Jokin Lizeagak, zazpigarren. Horrez gain, emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak urrezkoa bereganatu dute.
2021/04/11 - 22:31
Iñigo Juaristi: ''Hemengo futbola zelan dagoen ikusi da''
Euskal Selekzioaren hautatzaileak taldeak jokatutako bi partiden balorazioa egin du eta neskek maila ona erakutsi dutela adierazi du.
2021/04/11 - 22:04
Itxaso Uriarte: ''Gogoa genuen selekzio garrantzitsuen aurka jokatzeko''
Realeko jokalaria pozik agertu da Argentina eta Venezuela bezalako aurkariak izateagatik eta are gehiago txapelketa irabazteagatik, noski. Euskal Selekzioak gaitasun handia duela erakutsi du.
2021/04/11 - 17:51
Euskal Selekzioa, garaile Argentinaren eta Venezuelaren aurretik
Basque Country International Women's Cup txapelketa eskuratu du, Argentinari irabazita (1-0) eta Venezuelarekin berdinduta (0-0).
2021/04/11 - 16:50
Euskal Selekzioa txapeldun, Argentinaren eta Venezuelaren aurkako torneoan
Hiruko nazioarteko torneoa jokatu dute Zubietan Euskal Selekzioak, Argentinak eta Venezuelak. Euskal Selekzioak 0-0 berdindu du Venezuelarekin azken partidan, Argentinaren aurka 1-0 irabazi ostean.