Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
2014/09/28 - 18:32
Kwiatkowski poloniarra, munduko txapelduna errepide proban
Gerrans australiarrak eskuratu du zilarrezko domina eta brontzea Alejandro Valverderentzat izan da.
2014/09/24 - 18:46
Wigginsek irabazi du urrea erlojuaren kontrako proban
Tony Martinek eskuratu du zilarra eta Tom Dumoulinek brontzea. Jonathan Castroviejo bizkaitarra hamargarren postuan sailkatu da Markel Irizar gipuzkoarrak 34. postuan bukatu du.
2014/09/24 - 09:10
Castroviejo eta Irizar, bi euskaldun erlojupekoan
Tony Martin da urrea irabazteko faborito nagusia, eta Bradley Wiggins izan daiteke alemaniarraren aurkari bakarra.
2014/09/21 - 19:38
BMCk lortu du urrea taldekako erlojupekoan
AEBetako taldeak denbora ona egin du (1:03:29) baina, gainera, euria lagun izan du. Orica Greenedge eta Omega Pharma sailkatu dira bigarren eta hirugarren.
2014/09/17 - 15:06
Lau euskaldun izango dira Ponferradan
Jonathan Castroviejo, Ion Izagirre, Imanol Erbiti eta Markel Irizar izango dira Munduko Txirrindularitza Txapelketan. Izagirre eta Irizarren debuta izango da.
2014/09/17 - 14:49
Jon Izagirre, Irizar, Erviti eta Castroviejo, Munduko Txapelketan
Markel Irizarrek eta Jon Izagirrek debuta egingo dute Ponferradako mundialetan. Casatroviejok erlojupekoan zein errepideko probetan hartuko du parte.
2014/09/05 - 19:30
Cancellara ez da Ponferradako erlojupekoan egongo
Trekeko suitzarrak soilik Munduko Txirrindularitza Txapelketako lineako lasterketa lehiatzea erabaki du, Ponferradan (Leon).
2013/09/29 - 21:17
Rui Costa portugaldarra, munduko txapelduna
Movistar taldeko txirrindulariak 'Purito' Rodriguez katalana gainditu du, errepideko proban. Alejandro Valverde murtziarrak brontzea eskuratu du, Nibaliren aurretik.
2013/09/28 - 14:55
Mathieu van der Poel, munduko txapelduna junior mailan
Holandarrak Mads Pedersen (Danimarka) eta Iltjan Nika (Albania) gainditu ditu Florentziako errepideetan. Alex Aranburu 47. izan da, 3 minutu eta 59 segundora.
2013/09/27 - 21:48
Mohoric esloveniarrak, urrea 23 urtez azpiko errepide proban
Louis Meintjesek (Hegoafrika) zilarrezko domina irabazi du, eta brontzezkoa Norvegiako Sonder Engerrentzat izan da.
2013/09/25 - 21:14
Castroviejo, 'pozik gertu egoteagatik'
Getxoko txirrindulariak argi utzi du helburu nagusia hamar onenen artean sailkatzea zela, baina onenenekin gertu egoteagatik pozik dagoela onartu du.
2013/09/25 - 20:17
Tony Martinek ortzadarra janzten jarraituko du
Alemaniako txirrindularia azkarrena izan da Florentzian, eta Bradley Wiggins britainiarra eta Fabian Cancellara suitzarra gainditu ditu. Jonathan Castroviejo hamalaugarren izan da.
2013/09/24 - 20:17
Ellen Van Dijk, munduko txapelduna
Holandako txirrindularia azkarrena izan da 25,3 kilometroko ibilbidean, eta urrezko domina irabazi du Linda Villumsenen (Zelanda Berria) aurretik.