Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/02/08 - 00:49
Atletico-Athletic partidako gola eta aukerarik onenak
Athletic 0-1 gailendu zaio Atletico Madrili Metropolitanon, Kopako finalaurrekoetako joaneko partidan. Talde zuri-gorriaren gola Berenguerrek egin du, penaltiz, lehen zatian, eta ondoren emaitzari eusteko gai izan da.
2024/02/08 - 00:29
Athleticek Metropolitanon irabazi du, 0-1, eta abantaila hartu du Atletico Madrilen aurkako finalerdian
Alex Berenguerrek sartu du, penaltiz, 25.minutuan, Bilboko taldeari garaipena eman dion gola. Athleticek partida oso sendoa jokatu du, eta emaitza ona lortu; San Mamesen berretsi beharko du hori, baina.
2024/02/07 - 21:32
Athletic zaleak, kantuan eta pozik, Metropolitanora bidean
Athleticko ehunka jarraitzaile bildu dira Madrilen, eta kalejiran joan dira Metropolitano estadioraino, talde zuri-gorriak Atleticoren aurka jokatuko duen partidaz gozatzeko asmoz.
2024/02/07 - 16:31
Athleticzaleak, kanporaketa bideratuta uzteko gogoz
Berdinketa edo garaipena espero dute gaur gaueko Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partidan Madrilera bidaia egin dute Athleticzaleek.
2024/02/07 - 12:04
Athleticek lehen kolpea eman nahi du Metropolitanon, Nico Williams egon ala ez
Iñaki Williams bere onera etorri da, eta prest dago Kopako finalaurreko joaneko partidan Atletico Madrilen aurka lehiatzeko. Nico Williamsek jokatu ahal izango duen, berriz, zalantzan dago. Ernesto Valverdek jokalari guztiak sartu ditu deialdian.
2024/02/07 - 01:34
Igor Zubeldia: ''Taldeak meritu asko egin ditu gola sartzeko''
Realeko atzelariak, Kopako finalerdietako joaneko partida amaituta, nabarmendu du Donostiako taldeak hainbat gol aukera sortu dituela Mallorcaren aurka, Son Moixen. Gogora ekarri du, halaber, itzuliko norgehiagoka etxean jokatu ahalko duela talde txuri-urdinak.
2024/02/07 - 00:53
Imanol: ''Pena izan da emaitza, gol aukera asko izan ditugulako, baina bizirik gaude''
Imanol Alguacilek aitortu du ez dela gustura gelditu Mallorcaren kontra lortutako berdinketarekin, partida irabazteko hainbat gol aukera izan dituelako Realak bigarren zatian. Edonola ere, talde txuri-urdina bizirik dagoela eta Kopako finalaurrekoa Reale Arenena erabakiko dela azpimarratu du.
2024/02/07 - 00:37
Mallorca-Reala partidako gol aukerarik onenak
Realaren eta Mallorcaren arteko Kopako finalaurrekoaren joaneko partida golik gabe amaitu da. Lehen zatia parekatua izan da, eta bi taldeek aukera garbi bana izan dute. Bigarren zatian, berriz, Reala nagusitu da, eta Sadiqek hainbat gol aukera izan ditu, baina ez du ate aurrean asmatu.
2024/02/07 - 00:01
Realak berdinketa lortu du Mallorcan (0-0), eta Reale Arenan erabakiko da nor gailentzen den finalerdian
Talde txuri-urdinak gola sartzeko hainbat aukera izan ditu, bereziki bigarren zatian, Son Moixen irabazteko, baina ezin izan du garaipena lortu, oso lehiatua izan den partidan. Hala, itzuliko neurketa, hilaren 27an, erabakigarria izango da, eta horrek zehaztuko du zein taldek egiten duen aurrera.
2024/02/06 - 20:41
Valverde: ''Ziurrenik, Atletico da etxean onena den Europako taldea''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak adierazi du medikuek erabakiko dutela Nico Williams Kopako finalaurreko joaneko partida jokatzeko moduan dagoen ala ez. Horrez gain, Atletico Madril gainditzeko eta finalera heltzeko dena eman beharko dutela azpimarratu du.
2024/02/06 - 18:35
Horrela ikusten dute gaur gaueko joaneko partida Mallorcan dauden Realeko zaleek
Realak, gaur gauean, Son Moixen, Mallorcaren aurka jokatu behar duen Kopako finalaurreko lehenengo neurketa izango du; ehunka zale daude bertan, taldea animatzeko, eta batzuekin izan gara, jakiteko nola ikusten duten norgehiagoka.
2024/02/06 - 09:11
Albiste izango dira: Kopako finalerdia, Mallorca – Reala; nekazarien protestak, eta akordioa itunpekoetan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/06 - 08:56
EITBk zuzenean eskainiko ditu euskaraz Realaren eta Athleticen Kopako finalerdiak eta Sevillako Kopako finala
Gaur Mallorca-Real Sociedad eta bihar Atletico Madril-Athletic Club futbol partidak zuzenean eskainiko ditu ETB1ek, 21:00etan eta 21:30ean, hurrenez hurren, baita etxean jokatuko dituzten itzuliko norgehiagokak ere.
2024/02/05 - 22:05
Realak astearte honetan izango du Mallorcaren aurka lehen txanda Koparen finalaurrekoan
Imanolen taldea, hainbat baja eta zalantza hamaikakoa osatzeko, itxaropen guztiak Erregearen Kopan jarri dituen aurkari batekin aurkituko da.
2024/02/05 - 18:57
Imanol Alguacil: ''Ez da partida erraza izango''
Realak Mallorcaren aurka jokatuko du asteartean, Errege Kopako finalerdietako joaneko partida.
2024/02/05 - 15:49
Odriozolak eskuineko belaunean lesioa duela adierazi du Realak; Oyarzabal, aldiz, ez da taldearekin entrenatu
Hamari Traore taldekideekin entranatu da, Maliko selekzioarekin jokatu ostean. Sheraldo Beckerrek lesioa du eskuin hankako muskulatura iskiosuralean, eta ez du jokatuko Kopako finalerdietako joaneko partida.
2024/02/04 - 13:50
Kubok bat egin du taldekideekin, eta prest dago Kopako finalerdietako joaneko partidarako
Japoniako selekzioarekin Asiako Kopatik at geratu ostean, Take Kubok bat egin du Realaren espedizioarekin Bartzelonan. Handik Palmara bidaiatu du taldekideekin batera, otsailaren 6an Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatzeko Mallorcaren aurka.
2024/02/03 - 17:01
Nico Williamsek lesioa du izterrean, eta zalantzan dago Kopan Atleticoren aurka parte hartuko duen
Athleticeko jokalariak min hartuta amaitu du Mallorcaren kontrako Ligako partida. Klubak jakinarazi du Nicok lesioa duela eskuin izterreko gihar aduktorean. Iñaki Williamsek, berriz, min zehaztugabea du ezker oinean.
2024/02/02 - 14:42
Olabe: ''Otsail oso exijentea eta oso ilusionagarria daukagu aurrean, prest gaude''
Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du gizonezkoen taldeak denboraldi amaierara arte dituen erronkei buruz. Imanol Alguacilen etorkizuna ere izan du hizpide. Gainera, "Mallorca PSG baino gehiago errespetatzeko eskatu du". (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/01 - 16:07
Lehiaketa Batzordeak ez du onartu Atletico Madril-Athletic Kopako partidaren ordutegi aldaketa
Horrenbestez, madrildarren eta zuri-gorrien arteko Kopako finalerdiko joaneko partida otsailaren 7an, asteazkenean, jokatuko da, 21:30etik aurrera.