Erik Jaka
2020/11/29 - 22:13
Erik Jaka da Buruz Buruko txapeldun berria
Erik Jaka lizartzarrak aurreikuspenak hautsi eta Jokin Altuna faboritoari 22-20 irabazi dio 2020ko Buruz Buruko finala, Bilboko Bizkaia Frontoian ikuslerik gabe jokatu den finalean.
2020/11/29 - 21:22
Erik Jakak txapeldun berriaren garaikurra jaso duen unea
Erik Jaka da Buruz Buruko txapeldun berria. Bideo honetan sari banaketa nolakoa izan den ikus daiteke
2020/11/29 - 21:21
Erik Jaka: ''Momentu hau ez nuke ezerrengatik aldatuko''
Lizartzako pilotariak bere ibilbideko lehen txapel handia irabazi du Buruz Buruko Txapelketako finalean Jokin Altuna faborito nagusia 22 eta 20 mendean hartuta.
2020/11/29 - 21:05
Altuna, malko artean: ''Gaur ez nuen merezi irabaztea, badut zer ikasi''
Jokin Altunak galdu egin du 2020ko Buruz Buruko Txapelketako finala, Erik Jakaren aurka 22 eta 20. Amezketarra faborito nagusia zen.
2020/11/29 - 20:53
Erik Jakari txapela eman dion Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Erik Jaka Jokin Altunari gailendu zaio 2020ko Buruz Buruko Finalean. Bideo honetan, finaleko azken tantoa ikus daiteke, 22-eta 20koa
2020/11/29 - 20:24
Jakak ezustekoa eman eta Buruz Buruko txapela jantzi du
Lizartzako pilotariak sasoi betean dagoela argi utzi du eta merezimendu osoz gailendu zaio 2018ko Buruz Buruko txapeldunari.
2020/11/29 - 18:33
Altuna: ''Txapelarekin joan nahi dut etxera''
Jokin Altuna ez da konforme finalera iristeaz, eta Erik Jaka lagunari txapela irabazi nahi dio.
2020/11/29 - 17:58
Erik Jaka: ''Irabazi edo galdu, oso harro egoteko moduan nago''
Erik Jaka lizartzarrak Buruz Buruko lehen finala jokatuko du igande honetan, Jokin Altunaren aurka. lasai agertu da ETBko mikrofonoen aurrean finala baino ordubete inguru aurretik.
2020/11/29 - 17:11
Lizartzak Jaka agurtu du finalera bidean atera denean
Erik Jakak bere herritarren animoak hartu ditu Bilbon Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen Buruz Buruko finalera atera denean.
2020/11/29 - 15:44
Amezketarrek babesa eman diote Altunari
Jokin Altunak bere herritarren animoak eta berotasuna jaso du Buruz Buruko finala jokatzera Bilbora bidean atera denean.
2020/11/29 - 13:30
Lagun minak aurkari, gipuzkoarren arteko finalean
Erik Jakak eta Jokin Altunak ondo ezagutzen dute elkar, pilotan hasi zirenetik. Gaur adiskidetasuna alde batera utzi beharko dute, Buruz Buruko txapelketaren final handian.
2020/11/28 - 18:33
Jaka vs Altuna III.a, Buruz Buruko txapelketa ezohikoenaren finala
Aurrekaririk gabeko finala da, elkar oso ondo ezagutzen duten bi pilotariren artekoa. Horrez gain, lagun handiak dira. Altunak bere bigarren txapela nahi du; Jakarentzat, berriz, lehen finala da.
2020/11/27 - 17:09
''24 urterekin bigarren txapela lortuko banu, oso posizio onean kokatuko nintzateke''
Jokin Altunak 2018an lortu zuen bere Buruz Buruko lehen txapela. 24 urterekin, bigarrena irabazi nahi du amezketarrak, Erik Jaka mendean hartuz.
2020/11/26 - 15:50
Piloten aitzakiarik ez Buruz Buruko finalerako material aukeraketan
Jaka eta Altuna konforme agertu dira. Aitzakiarik gabeko aukeraketa izan da. Lagun minak dira, baina igandean bata bestearen parean izango dira eta txapel preziatuena dute helburu.
2020/11/25 - 13:24
Buruz Buruko finala: Erik Jaka vs Jokin Altuna
Igandean Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko da Buruz Buruko Final handia arratsaldeko 17:00etan. Zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.
2020/11/24 - 15:04
Xalton Zabala, maisuen maisu
Igandeko Buruz Buruko final handia jokatu dute Erik Jakak eta Jokin Altunak. Bi pilotariak oso ondo ezagutzen ditu Xalton Zabalak.
2020/11/24 - 14:46
Andoni Ugalde: 'Jokin Altunaren antzeko jokoa egiten saiatzen naiz'
21 urteko Oiartzuarrak debuta egingo du profesionaletan. Abel Barriolarekin batera, Jaka eta Zubietaren aurka neurtuko ditu indarrak Eibarren.
2020/11/23 - 14:39
Altunak Dario irabazi dio eta final handian dago
Jokin Altunak Dario kanporatu zuen Eibarren igandean eta 2020ko Buruz Buruko finala jokatuko du igandean Erik Jakaren kontra.
2020/11/23 - 11:46
Buruz Burukoa, emaitzak eta partidak
Ikusi 2020ko edizioko emaitza eta norgehiagoka guztiak. Finala Bilbon jokatuko da, azaroaren 29an.
2020/11/22 - 21:47
Jokin Altuna larri ibili da finalera sailkatzeko
Jokin Altuna finalera sailkatu da Dario Gomezi 22-15 irabazi eta gero. Alabaina, Amezketakoak gorriak ikusi ditu sailkapena eskuratzeko.