Erik Jaka
2022/12/27 - 16:54
Erik Jaka baikorra da bere lesioarekin, eta larunbatean Mallabian egotea espero du
Erik Jakak subluxazioa du ezker eskuko hatz erakuslearen puntan. Lizartzako aurrelaria lesioa sendatzen ari dela uste du, eta datorren larunbatean Mallabian jokatuko den jaialdian parte hartzea espero du.
2022/12/24 - 13:46
Ezkurdia eta Martija, nagusi Jaka-Aranguren bikotearen aurka (22-18)
Ezkurdiak eta Martijak irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka, 22-18ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Bigarren garaipena da Ezkurdia-Martija bikotearentzat.
2022/12/14 - 14:49
Jaka eta Arangurenek txapelketako lehen puntua bereganatu dute
Jaka eta Arangurenek 22-12 irabazi diete Altuna IIIa eta Tolosari, Binakako Txapelketako 4. jardunaldiari hasiera eman dion neurketan. Hala, Baikoko bikoteak txapelketako lehen garaipena eskuratu dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatutako lehian.
2022/12/11 - 21:35
Urrutikoetxeak eta Albisuk bigarren garaipena bereganatu dute, Jaka-Aranguren bikotea mendean hartuta (22-16)
Urrutikoetxeak eta Albisuk irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Ondorioz, txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute.
2022/12/03 - 21:45
Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena erdietsi dute Jaka eta Arangurenen aurka (22-10)
Mariezkurrena sendo ibili da atzean eta Peñaren tantoek partidaren gidoia azkar batean argitu da. Hasieratik nagusitu dira urdinak. Jaka eta Aranguren 7-9 hurbiltzera heldu dira, baina ezin izan dute etekinik atera.
2022/11/28 - 19:51
Puntuak garesti daude Binakako Txapelketan
Orain arte Binakako Txapelketan jokatutako hiru neurketak oso lehiatuak izan dira eta oso estuak. Gauzak horrela, badirudi lehia gogorra izango dela.
2022/11/26 - 21:45
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Bartzelonan Jakaren eta Arangurenen aurka (22-21)
Partida trabatua izan da Vall d'Hebroneko frontoian jokatu dena. Jaka eta Aranguren jokoaren ekimena hartuta, azkenean Lasok eta Imazek lortu dute garaipena 22 eta 21.
2022/11/22 - 17:18
2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta ostiralean abiatuko da
P. Etxeberria eta Elordi dira berrikuntza nagusiak: lehen aldiz izango dira Binakako Txapelketan. Lau t'erdikoan bikain ibili dira biak. Aspeko pilotarien iritziz, Baikok bikote indartsuagoak osatu ditu.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/10/08 - 22:59
Elordi eta Peña II.a final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira
Elordi eta Peña sailkatu dira Lau T'erdiko final laurdenetako ligaxkara. Elordik 22 eta 16 irabazi dio Jakari. Peña II.ak, berriz, 22 eta 18 garaitu du Urrutikoetxea.
2022/10/01 - 13:10
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 15 irabazi diote Irribarriari eta Albisu finalerdietan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu dira Jaka-Zabaleta (22-7) bikotearen aurka. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzu igande honetan eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/30 - 17:14
CaixaBank Masterseko bi finalerdiak, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a vs Jaka-Zabaleta eta Altuna III.a-Imaz vs Irribarria-Albisu CaixaBank Masterseko finalerdietako partidak eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek, zuzenean, gaur 22:00etan.
2022/09/25 - 22:44
Altuna eta Martija, San Mateo Feriako txapeldunak (22-15)
Jokin Altunak eta Julen Martijak San Mateo Feriako finala irabazi diete Erik Jakari eta Jon Mariezkurrenari. Bikote garaileak akats gutxi egin ditu eta sendotasun handia erakutsita txapela jantzi dute Altunak eta Martijak.
2022/09/24 - 16:45
Jaka eta Mariezkurrena San Mateo txapelketako finalera, Peña II.a eta Albisu mendean hartuta (22-16)
Jaka eta Mariezkurrena izango dira Altuna III.a eta Martijaren aurkariak San Mateo txapelketako finalean. Peña II.ari eta Albisuri 22-16 irabazita lortu dute finalerako txartela.
2022/09/15 - 19:26
Caixabank Mastersaren finalaurrekoak aurkeztu dituzte Iruñean
Egun eta toki berean jokatuko dira bi finalerdiak, Nafarroa Arenan. Hilaren 30ean, ostirala, jokatuko dira. Ezkurdia eta Mariezkurrena Jaka eta Zabaletaren aurka arituko dira lehenengoan; bestean, Altuna eta Imaz Irribarria eta Albisuren aurka.
2022/09/10 - 17:07
Irribarriak eta Albisuk Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute
Zestoan jokatutako lehian 22 eta 17 gainditu dituzte Jaka eta Zabaleta, Jon Ander Albisuren partida bikain baten ostean.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/13 - 16:45
Jaka eta Zabaleta lider, Irribarriari eta Albisuri 22 eta 15 irabazita
Irribarria eta Albisu hobeto hasi baziren ere, Jakak eta Zabaletak garaipena lortu zuten Los Arcoseko frontoian. Gorriak 22 eta 15 gailendu ziren.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.