Emakumeen kirola
2025/09/17 - 16:30
Igotzea lortu eta Kontxako arantza atera nahi du Zarautzek
ETE ligako garailea igoerari begira dago buru-belarri Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko gorabehera gaindituta. Irati Zubeldia taldeko arraunlariak eta Juanjo Etxarte entrenatzaileak hori adierazi dute.
2025/09/16 - 17:22
Hiru Hiriburuak pilota txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute
Final-laurdenak hilaren 27an jokatuko dira, Gasteizen, finalerdiak Bilbon izango dira, urriaren 5ean, eta urriaren 12an, berriz, finala, Donostiako Atano hirugarrenean. Iaz Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal nagusitu ziren.
2025/09/16 - 03:00
Arakistain-Frida vs Sorozabal-Arai Jai Alai Ligako finalaurreko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Sorozabal eta Arai finalerako sailkatu dira, Arakistain eta Frida 11-15, 15-12 eta 3-5 irabazita, hiru jokotan.
2025/09/15 - 18:13
Amaitu da Pekeren etapa Athleticen
Klub zuri-gorriak ofizial egin du aurrelariarekin lortu duen akordioa bere kontratua bertan behera uzteko. Hasiera batean, 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen zen hori.
2025/09/14 - 23:10
Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak Munduko Txapelketa irabazi du El Salvadorren
Finalean, Janire jarri da txandaren buruan, hiru minutu igaro ondoren, eta inork ez dio lidergoa kendu.
2025/09/14 - 22:33
Eibarrek denboraldiko lehen puntua eskuratu du (0-0)
Eibarrek golik gabeko berdinketa lortu du Levante Badalonaren aurka Ipuruan jokatu duen F Moeve Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/09/14 - 17:24
Musikaz eta ''txapeldunak'' oihukatuz hartu dituzte Arraun Lagunakeko neskak
Arraun Lagunakek laugarrenez altxatu du Kontxako Bandera, eta, Euskotren Liga irabazi ostean, denboraldia borobildu du. Zaleekin ospatu dute garaipena.
2025/09/14 - 17:10
Athleticek galdu egin du Deportivoren etxean (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen partida, eta, ondorioz, garaipenik lortu gabe jarraitzen du F Ligan. Talde zuri-gorriak puntu bakarra batu du lehendabiziko hiru jardunaldietan.
2025/09/14 - 16:56
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken hiru edizioak irabazi ditu.
2025/09/14 - 15:59
Arraun Lagunakek laugarrenez eskuratu du Kontxako Bandera, beste behin nagusitasuna erakutsita
Juan Mari Etxaberen taldeak ez die inolako aukerari eman aurkariei. Hasi eta segituan atera die traineru bateko aldea Tolosaldeari eta Oriori, eta, azkenean, bi jardunaldiak zenbatuta, 17 segundoko abantailarekin eskuratu du 2025eko Kontxako Bandera.
2025/09/14 - 14:51
Arraun Lagunakek eta Oriok irabazi dute 2025eko Kontxako Bandera
Igande honetan jokatu duten bigarren jardunaldian, gizonezkoen estropadan, Orio izan da nagusi, Zierbenaren aurretik, eta garaipena eskuratu du; emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunakek lehen jardunaldian erakutsitako nagusitasuna berretsi du.
2025/09/14 - 13:45
Arraun Lagunak nagusi Kontxan, erakustaldia emanda
Lehenengo jardunaldian bezala, Arraun Lagunak oso nagusi izan da bigarrenean ere, eta laugarrenez irabazi dute Kontxako Bandera, hirugarrena jarraian.
2025/09/13 - 17:04
Realak lehen zatian itxi du Sevillaren aurkako garaipena (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Sevillari Zubietako zelaian jokatu den F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partida. Aiara Agirrezabala, Lucia Pardo eta Intza Eguiguren izan dira golegileak.
2025/09/12 - 19:10
Lointek Gernika taldeko Cameron Williamsek lesio larria dauka
Pibot estatubatuarrak Akilesen orpoa hautsi zuen joan den larunbatean jokatutako lagunarteko partida batean, eta AEBetara joan da, ebakuntza egiteko.
2025/09/12 - 18:09
Nadia Erostarbek, Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarrik eta Ruben Vitoriak aurrera Munduko surf Txapelketan
Osteguneko jardunaldia amaituta, lau euskal surflariek txapelketan segitzen dute, El Salvadorren jokatzen ari diren Mundu Txapelketaren barnean.
2025/09/12 - 17:00
Ane Mintegi berriro gora begira, hiru lesio larri kateatu eta gero
Tenislari gipuzkoarrak gazte mailako Wimbledon txapelketa irabazi zuen 2021ean; azken urteotan, baina, ez da nahi bezala aritu, lesionatuta ibili baita. EITBri baieztatu dionez, erabat sendatu da, eta fisikoki ondo dabil orain, eta ilusioz beteta.
2025/09/11 - 17:54
Nerea Eizagirre: ''Zelai berria aurretik egindako lanaren oparia da''
Realak larunbat honetan estreinatuko du Zubietako futbol-zelai berria, Sevillaren aurka jokatuko duen partidan. Nerea Eizagirre eta Ainhoa Morazak kapitainek agerraldia egin dute, neurketa horren atarikoan, eta ilusio handiarekin agertu dira, etxe berria izango dutelako.
2025/09/11 - 00:23
Osasunak eta Alavesek Erreginaren Kopako hurrengo faserako sailkapena lortu dute
Arabarrek 0-5 irabazi diote Bizkerreri Faduran (Getxo). Era berean, gorritxoek Huesca (0-3) hartu dute mendean, Aragoin.
2025/09/09 - 16:59
Ramon Erostarbe: ''Bandera irabaztera goaz, baina bigarren geratzea ere sari ona da guretzat''
Kontxako igande erabakigarriaren inguruko hausnarketa egin dugu Ramon Erostarbe Tolosaldeako entrenatzailearekin. Hamar segundu atera zizkien Arraun Lagunakek lehen jardunaldian eta horren inguruan ere aritu da.
2025/09/08 - 23:59
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.