Emakumeen kirola
2025/07/26 - 22:59
2025eko Euskotren Ligako Getxoko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:48
Arraun Lagunak lidertzara itzuli da
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du, zazpigarren jardunaldian lehiatu den Getxoko Ikurrina irabazita.
2025/07/26 - 22:28
Vos herbeheretarrak irabazi du Tourreko lehen etapa, eta bere 258. garaipena lortu du
2025eko emakumeen Tourreko lehen lehian, garaipena lortu du esprintean, 1:52:53ko denborarekin.
2025/07/26 - 20:15
Ane Sanchez: ''Liga hain estua izateak ikusgarritasuna ematen dio nesken arraunari''
Arraun Lagunak nagusitu da Getxoko Ikurrinan eta Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du. Ane Sanchez arraunlariarekin izan gara, estropada zelan bizi izan duten ezagutzeko.
2025/07/25 - 15:11
Lointek Gernikak Cameron Williams pibota fitxatu du
Batez beste, 11,7 puntu eta 7 errebote lortu ditu azken urtean, eta %58,6ko portzentajea jaurtiketetan. Gernikakoa, bere lehen esperientzia izango da Europan.
2025/07/24 - 18:28
Hibaika gorantz begira jarri nahi da Ligan
Hibaika protagonistetako bat izan zen joan den asteburuan Euskotren Ligan. Errenteriakoek laugarren amaitu zuten, bai larunbatean eta bai igandean, eta ohorezko txandan daude. June Mikeo eta Maddi Insausti arraunlariek euren sasoi onaz hitz egin digute.
2025/07/24 - 12:09
Espainiak Eurokopako finala jokatuko du, finalaurrekoan Alemania menderatuta (0-1)
Aitana Bonmatik luzapenean sartutako golak erabaki zuen kanporaketa. Igandeko finalean, Ingalaterra izango du aurkari.
2025/07/23 - 17:22
''Plazandreak'' saioko txapeldunak, pozarren eta etorkizunari begira
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau t'erdikoan, dira 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak, igandeko finaletan irabazita. Hirurak oso pozik agertu dira lortutakoarekin.
2025/07/23 - 14:09
Lointek Gernika Bizkaiak Pas Giannina greziarraren kontra jokatuko du Eurocupeko aurrekanporaketa
Gernika-Lumoko taldeak Endesa Ligan 9. postuan geratu ostean lortu zuen Europarako txartela, baina kanporaketa bat jokatu beharko du lehenik. Asteazken honetan Munichen egindako zozketaren arabera, Pas Giannina taldea egokitu zaio.
2025/07/22 - 18:01
Ostolaza, Santesteban eta Eraso, Laboral Kutxa-Euskadik Frantziako Tourrean izango duen taldean
Lasterketako 32. ekitaldia larunbatean hasiko da, Vannesen, eta, bederatzi etapa jokatuta, Chatelen amaitu, abuztuaren 3an. Arzuffi, Soto, Teruel eta Tomasi ere izango dira, hiru euskal txirrindularirekin batera.
2025/07/22 - 14:54
Elena Amores, Bera Bera: ''Ikastera eta ahal dudan guztiarekin laguntzera nator''
Elena Amores Super Amara Bera Berako jokalariak prentsaurrekoa eskaini du, hedabideen aurrean aurkezteko. Besteak beste, dituen helburuez hitz egin du.
2025/07/22 - 14:18
Lointek Gernika Bizkaiak Esther Matarranz fitxatu du
Barnealdeko jokalari madrildarra California Riverside unibertsitatean jokatzen aritu da azken lau urteotan. Perfumerias Avenida taldearen harrobian hezi zen.
2025/07/22 - 02:21
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau t’erdikoan, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak
Astelehenean jokatu dituzten finaletan, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22, eta Txaso Erasun Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
2025/07/22 - 02:20
2025eko ''Plazandreak'' saioko lau t'erdiko finaleko azken tantoa: Aldai vs Erasun (9-18)
Itxaso Erasun da txapelduna, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldian, lau t'erdian; finalean, Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
2025/07/22 - 02:20
Honela jaso dituzte txapelak 2025eko ''Plazandreak'' saioko irabazleek
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek, binaka, eta Itxaso Erasunek, lau t'erdian, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldia eskuratu dute; Erasunek, gainera, Pelotari Onena Saria ere lortu du.
2025/07/22 - 02:20
Itxaso Erasun: ''Ametsetan bezala nago; estrategia zen bizi jotzea, mina egiteko''
"Plazandreak" saioko lau 'erdiko txapelduna, finalean Amaia Aldairi gailenduta, oso pozik azaldu da, eta, hunkituta, duela gutxi hil zaien amona izan du gogoan.
2025/07/22 - 01:30
Ibarrola eta Gaminde: ''Partida perfektua egin dugu, akatsik gabe''
"Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko binakako txapeldunek nabarmendu dute nola finalean, hasieratik, oso nagusi izan diren, Zabaleta eta Mendizabal aurkari.
2025/07/22 - 01:30
2025eko ''Plazandreak'' saioko binakako finaleko azken tantoa: Zabaleta-Mendizabal vs Ibarrola-Gaminde (6-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek jaso dituzte "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko txapelak, binaka; finalean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22.
2025/07/21 - 18:40
Igande borobila, Oriorentzat
Orioko taldeek igande bikaina izan zuten, herriko estropadan garaipena lortu zutelako, bai Euskotren bai Eusko Label ligetan. Ibon Arruti eta Amaia Agirre arraunlariek nola sentitzen diren kontatu dute bideo honetan.
2025/07/21 - 11:13
"Plazandreak" saioko finalak, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Bikoteka, Zabaleta-Mendizabal eta Ibarrola-Gaminde bikoteak arituko dira lehian; lau t'erdikoan, berriz, Erasun eta Aldai izango dira aurrez aurre. Neurketak 22:20etik aurrera izango dira ikusgai EITB Median.