Egan Bernal
2019/10/15 - 21:44
'Ez dakit datorren Tourrean egongo naizen, baina ibilbidea aproposa da niretzat'
Egan Bernal azken Tourreko irabazleak adierazi du, oraindik ez dakiela 2020ko Tourrean parte hartuko duen. Gainera, ez du baztertu Giroan parte hartzea eta lasterketa frantziarrean ez egotea.
2019/10/15 - 17:06
Tour menditsua eta gain berriak
Tourmalet, Galibier, Mont Ventoux eta Alpe d'Huez mendi mitikoak ez daude aurtengo ibilbidean. Erdialdeko Mendiguneko Mont Aigoual eta Puy Mary, protagonista berriak.
2019/10/11 - 21:33
Bernal, Roglic, Quintana edota Nibalik Lonbardian dute hitzordua
Frantziako Tourreko eta Espainiako Itzuliko azken irabazleak dira guztien ahotan dauden izenak lasterketa irabazteko.
2019/08/07 - 23:05
Harrera beroa egin diote Egan Bernali bere jaioterrian
Egan Bernal 2019ko Frantziako Tourreko irabazlea heroi moduan hartu dute Zapaquiran (Kolonbia), txirrindulari kolonbiarraren jaioterrian.
2019/08/02 - 22:58
Egan Bernal: 'Euskal Herrian korritzea polita da'
Frantziako Tourreko irabazleak esan du lasterketan disfrutatzea espero duela, eta ikuskizuna ematea, batez ere bere entrenatzailea, Xabier Artetxe, bertakoa delako.
2019/08/02 - 22:48
Egan Bernal: 'Klasikoa ospe handiko lasterketa da'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Bernalek esan du klasikoan parte hartzeko erabakia denboraldiaren hasieran hartu zuela.
2019/08/02 - 21:32
Egan Bernalen garaipenagatik emandako hitza bete du Ineoseko prestatzaileak
Egan Bernal kolonbiarrak Tourra irabaziz gero Paris eta Donostiaren arteko ibilbidea bizikletaz egingo zuela adierazi zuen Xabier Artetxek. Esan eta egin. Ostiral honetan iritsi da Donostiara.
2019/08/02 - 17:10
Gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketak jokatuko dira
Gizonezkoetan, Alaphilippe iazko irabazlea, Bernal Tourreko txapelduna eta Valverde murtziarra dira faborito nagusiak. Emakumezkoetan, berriz, Annemiek Van Vleuten Giroko irabazlea.
2019/08/02 - 16:25
Bernal, Alaphilippe eta Valverde, Donostiako Klasikoa irabazteko faboritoak
Aurten, gainera, lehen aldiz jokatuko dute emakumezkoen lasterketa. Faboritoen artean Annemiek Van Vleuten 2019ko Italiako Giroko irabazlea dago.
2019/07/29 - 00:16
2019ko Frantziako Tourreko podiuma
Egan Bernal, Geraint Thomas eta Steven Kruijswijk dira 2019ko Frantziako Tourreko podiuma osatzen duten txirrindulariak. Horrela izan da garaikurren banaketa.
2019/07/28 - 23:47
Caleb Ewanek irabazi du azken etapa, eta Egan Bernalek Tourra
Australiarra izan da azkarrena Parisko azken esprintean. Kolonbiarrak, berriz, bere ibilbideko egunik handiena izan du.
2019/07/28 - 23:43
Egan Bernal: 'Txapelduna naizela asimilatzeko pare bat egun behar izango ditut'
Kolonbiako txirrindularia da 2019ko Frantziako Tourreko txapelduna. Egan Bernal Tourra irabazi duen lehen Kolonbiarra da. Jatorrizko: Gazteleraz.
2019/07/28 - 21:54
Lau kolonbiarrak lasterketa buruan elkartu dira
Sergio Luis Henao, Egan Bernal, Nairo Quintana eta Rigoberto Uran lasterketa buruan elkartu dira, Frantziako Tourreko azken etapan.
2019/07/28 - 20:51
Peter Sagan brometan ibili da INEOSen ospakizunean
Txirrindulari eslovakiarra INEOS taldearen eta Egan Bernalen ospakizunean sartu da bat-batean eta brometan ibili da.
2019/07/28 - 20:31
Egan Bernalek xanpainarekin ospatu du garaipena
Kolonbiako txirrindulariak xanpainarekin ospatu du Frantziako Tourreko garaipena, 21. etapan. Ospakizunak etapan osoan zehar luzatu dira.
2019/07/28 - 20:15
Abian da Tourreko azken etapa
Parisko Eliseo Zelaietan amaiera duen Tourreko azken etapa martxan da. Bertan, protagonista nagusiak hizketan ikusi ditugu; hala nola, Egan Bernal eta Julian Alaphilippe.
2019/07/27 - 19:18
Egan Bernal: 'Nire lehenengo Tourra irabazi dudala esan dezaket'
Kolonbiako txirrindularia pozik agertu da Frantziako Tourreko 20. etapan bere lidergoa indartu ostean. Hala ere, oraindik etapa bat falta dela adierazi du. Jatorrizkoa: Gazteleraz.
2019/07/27 - 19:02
Nibalik irabazi du Alpeetako azkena, eta Bernalek Tourra ziurtatu du
Mikel Landa hirugarren izan da helmugan Alejandro Valverderen atzetik. Arabarrak seigarren amaituko du sailkapen nagusian.
2019/07/26 - 20:47
Egan Bernal negarrez hasi da elkarrizketaren erdian
22 urteko kolonbiarra da Frantziako Tourreko lider berria, 19, etapa jokatu ostean. Tourra irabazten duen lehen kolonbiarra izan nahi du.
2019/07/26 - 20:23
Txingorrak ezusteko amaiera eman dio Egan Bernal horiz jantzi duen etapari
Iseran edizio honetako mendaterik altuenaren aldapetan hasi da favorito nagusien arteko lehia. Hor ez da Thibaut Pinot egon, frantziarrak lasterketa utzi du negarrez eta min hartuta.