Donostiako Klasikoa
2017/07/29 - 20:33
Haimar Zubeldiak podiumean jasotako omenaldia
Usurbilekoak agur esan die errepidei 20 urte profesionaletan eman ostean. Donostiako Klasikoa izan da bere azken lasterketa.
2017/07/29 - 19:59
Michal Kwiatkowski garaile, Donostiako Klasikoan
Mikel Landa bosgarren izan da, Haimar Zubeldiaren agur ofizialean.
2017/07/29 - 19:49
Lasterketako azken kilometroak
Michal Kwiatkowskik irabazi du 2017ko Donostiako Klasikoa. Mikel Landa bosgarren izan da.
2017/07/29 - 14:47
Haimar Zubeldia: 'Momentu guztiak disfrutatu nahi ditut'
Haimar Zubeldiak txirrindularitza utziko du 20 urte profesionaletan eman ostean. Gipuzkoarrari omenaldia egin diote taldekideek Donostiako Klasikoko antolatzaileek lasterketa abiatu aurretik.
2017/07/29 - 14:42
Haimar Zubeldiari omenaldia egin diote irteeran
Gipuzkoarrak erretiroa hartuko du txirrindularitza profesionalean 20 urte eman ondoren. Taldekideek eta Donostiako Klasikoko antolatzaileek omenaldia egin diote lasterketa hasi baino lehen.
2017/07/28 - 16:13
Mollema, Uran eta Van Avermaet, Haimar Zubeldiaren Klasikoan faboritoak
Usurbilgo txirrindulariak 1 zenbakia izango du profesional moduan egingo duen azken lasterketan. Besteak beste, Mikel Landa eta Alberto Contador ere izango dira Donostiako irteeran.
2017/07/24 - 14:40
2017ko Donostiako Klasikoaren ordutegiak
Lasterketa 11:27an abiatuko da, larunbatean, hilaren 29an, Boulevardetik, eta 17:13 aldera iritsiko da helmugara, Boulevarden bertan.
2017/07/21 - 16:42
2017ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Ez da aldaketa handirik, iazko ibilbidearekin alderatuta. Aurtengoa azken lau urteetako Klasikorik luzeena izango da: 231 kilometro.
2017/07/19 - 22:05
Haimar Zubeldiak 1 zenbakia izango du Donostia Klasikoan
Mikel Landa, Alberto Contador eta Tony Gallopin Gipuzkoako errepideetan ibiliko dira uztailaren 29an.
2017/07/19 - 18:12
Landa eta Contador, Zubeldiaren azken Donostiako Klasikoan
Hilaren 29an jokatuko dute aurtengo Donostiako Klasikoa, Haimar Zubeldiaren azken lasterketa. Usurbildarra 1. zenbakiarekin irtengo da.
2017/07/17 - 15:58
Haimar Zubeldiak Donostiako Klasikoan hartuko du erretiroa
Usurbilgo txirrindulariak etxean izango du azken lasterketa, hilaren 29an. 40 urterekin utziko du txirrindularitza, profesionaletan 20 urte eman eta gero. Egunotan, Frantziako Tourrean dago.
2016/07/30 - 22:04
Bauke Mollemak lortu du garaipena
Holandarrak azken kilometroetan jo du erasoa eta helmugan Tony Gallopinen eta Alejandro Valverderen aurretik sartu da.
2016/07/30 - 21:09
Mollema: 'Donostiakoa nire lasterketa gustukoenetarikoa da'
Holandarrak Donostiako Klasikoa irabazi du azken kilometroetan jo ostean.
2016/07/30 - 20:45
Vichot eta Geniez tropelaren atzeko aldean erori dira
FDJ taldeko txirrindulariek estropezu egin dute bata bestearekin eta lasterketako eroriko bakarra eragin dute.
2016/07/30 - 19:53
Mollemak irabazi du Klasikoa, Gallopinen eta Valverderen aurretik
Lasterketa Murgilerako igoeran erabaki da, helmugatik kilometro gutxira; bertan jo du erasoa Mollemak.
2016/07/30 - 19:33
Lasterketa amaierako azken kilometroetan erabaki da
Azken 10 kilometroetan aboritoek gatza eta piperra jarri diote lasterketari. Azkenean, garaipena Bauke Mollemak eraman du, Gallopinen eta Valverderen aurretik.
2016/07/29 - 17:30
Valverde, Adam Yates eta Van Avermaet, faboritoen artean
Ion Izagirre, Mikel Landa eta Mikel Nieve dira euskal parte-hartzaileetariko batzuk.
2016/07/29 - 17:06
Izagirre, Landa, Nieve eta Purito, parte-hartzaileen artean
216 kilometroko ibilbidea izango du Donostiako Klasikoaren 36. edizioak. Iazko lasterketa gorabeheratsuaren ostean, errepide zabalagoa izango dute txirrindulariek.
2016/07/28 - 14:49
Movistar Teameko euskal txirrindulariak, prest Klasikorako
Ion Izagirrek, Jonathan Castroviejok, Imanol Ervitik eta Gorka Izagirrek jokatuko dute Donostiako Klasikoaren 36. edizioa.
2016/07/28 - 14:03
Klasikoaren ibilbidearen puntu beroak
Goizeko 11:45ean hasiko da Donostiako Klasikoa eta arratsaldeko 17:00ak aldera amaitzea espero da.