David Silva
2023/08/19 - 22:43
Arsen Zakharyan erdilari errusiarra fitxatu du Realak
20 urteko jokalaria Moskuko Dinamotik dator eta 6 denboralditarako kontratua sinatu du talde donostiarrarekin.
2023/07/20 - 23:11
David Silvak lesioa du ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatuan
Datorren astean, espezialista batek baloratuko du Realeko jokalariaren lesioa. Asteazkenean, Silvak mina izan zuen entrenamenduan, eta saioa utzi egin zuen.
2023/05/25 - 17:14
David Silvak minduta du bikia, eta baja izango da denboraldi amaierarako
Asteartean lesionatu zen, Almeriaren aurkako norgehiagokan, eta zelaia utzi behar izan zuen lehen zatia amaitu aurretik.
2023/05/04 - 21:33
David Silvak 2024ra arte luzatu du kontratua Realarekin
2020an iritsi zen jokalari kanariarra Donostiako taldera, eta beste urtebetez jarraituko du txuri-urdinekin jokatzen.
2023/04/13 - 18:58
David Silvak normaltasunez entrenatu du, eta derbian izango da
Erdilari txuri-urdinak San Mamesen jokatuko den Athleticen kontrako derbian parte hartuko du, ostegun honetan Zubietan egindako entrenamendua osatu eta gero.
2023/03/19 - 19:25
Reala garaipenarekin aurkitu da berriz Elx mendean hartuta (2-0)
Take Kubo eta Ander Barrenetxearen bi golek hiru puntuak eman dizkiete gipuzkoarrei, hilabetez partidarik irabazi gabeko bolada txarrarekin amaituz.
2023/03/15 - 22:03
Realak Erromaren aurkako kanporaketa Anoetak lagunduta nahi du irauli, final laurdenetara sailkatzeko
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
2023/03/12 - 17:29
Realak bana berdindu du Mallorcaren aurka
Lehen zatian oso nagusi izan dira txuri-urdinak baina ez dute Carlos Fernandezen gol goiztiarrari jarraipenik ematen asmatu. Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak partida berdindu du eta Realak ezin izan du garaipena lortu.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/01/26 - 17:55
Silvak lesioa du ezkerreko soleoan
Lesioa dela eta, ez da prest egongo igandean Real Madrilen aurka jokatzeko.
2023/01/21 - 16:55
Realak bederatzigarren garaipena jarraian bereganatu du Rayo Vallecano mendean hartuta (0-2)
Txuri-urdinek Madrilgo taldeari irabazi diote 0-2ko emaitzarekin. Sorloth eta Barrenetxea izan dira golegileak. Santander Ligako hirugarren postuan da Donostiako taldea, bigarren den Real Madrlekin berdinduta, eta Barça liderrarekiko hiru puntura.
2022/11/05 - 15:02
Imanol Alguacil: ''Valentzia hau ez da azken urteetakoa, oso arerio zaila da; Kubo eta Silva prest daude''
Imanol Alguacilek arerio zaila espero du igande honetan Reale Arenan. Gattusok Valentzia goitik behera aldatu duela dio. Hala ere, Orioko entrenatzaileak bi jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu: Take Kubo eta David Silva.
2022/10/24 - 18:39
David Silvak lesioa du eskuin muskulu femoralean
Litekeena da kanariarra munduko txapelketa amaitu arte ez lehiatzea. Ondorioz, ligako bi partida (Betis eta Sevilla) eta Europa Ligako beste bi (Omonia eta Manchester) galduko lituzke.
2022/05/07 - 01:32
Realak gehiegi barkatu du Levanteren aurka, eta galdu egin du azken orduko penalti batekin (2-1)
Alberola Rojasek zigortu egin du Diego Ricok area barruan aurkari bati, itxuraz nahi gabe, aurpegian emandako kolpea, eta Melerok bere taldearen bigarren gola egiteko baliatu du.
2022/05/04 - 18:31
Silva: ''Europa urteroko helburua izan behar da Realarentzat''
David Silva jokatzeko prest da berriro. Azken lesioa ahaztu du jada. Kanariarraren ustez, Europarako postuetan sartzeko borrokan egotea izan behar da Realaren helburua denboraldiro.
2022/04/19 - 20:41
Bi partidako zigorra ezarri diote Silvari
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Realeko erdilaria zigortu du Betisen aurkako partidan ikusi zuen txartel gorriarengatik.
2022/02/06 - 19:37
Txalo zaparrada handia jaso du David Silvak Mestallara itzuli den egunean
David Silva Realeko jokalariak txalo zaparrada handia jaso du Valentziako zaleen aldetik Rafinharen ordez Mestallako berdegunera salto egin duenean. 12 urte zen ez zela Valentziara bueltatzen.
2021/11/26 - 22:14
David Silvak eta Mikel Merinok giharretako lesioak dituzte
Ostegunean hartu zuten min, Monakoren aurka jokatutako Europa Ligako partidan.
2021/09/28 - 18:28
Silva: ''Europa Ligan sartzen zarenean, beste pauso bat eman eta Txapeldunen Ligara sailkatzea da helburua''
David Silva Realeko jokalariak klubaren telebistan hitz egin du. Kanariarrak partida mordoa galdu ditu min hartuta egon delako. Ahalik eta azkarren jokatzeko prest egotea eta Txapeldunen Ligara sailkatzea ditu helburu.
2021/03/24 - 18:12
Silva eta Zaldua taldekideekin batera entrenatu dira
David Silvak eta Joseba Zalduak taldekideekin batera entrenatu dira martxoaren 24an Realak Zubietan egin duen lansaioan.