Dauphiné Kriteriuma
2022/06/12 - 03:23
2022ko Dauphine Kriteriumeko etapen profilak eta ibilbideak
Ekainaren 5ean, Frantziako lasterketaren edizio berri bat hasiko da, 8 etapa izango dituena eta uztailaren 1ean abiatuko den Frantziako Tourrerako prestaketa gisa balioko duena.
2022/06/11 - 19:46
Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken 5 kilometroak
2022ko Dauphine Kriteriumeko garaipena ihesaldiko kideen artean erabaki da. Bideo honetan ikus daiteke azken 5 kiometroetan gertatutakoa.
2022/06/11 - 19:13
Veronak irabazi du etapa eta Roglic da sailkapeneko lider berria
Carlos Verona espainiarra izan da 7. etapan helmugaratu den lehena. Primoz Roglic bigarren helmugaratu da, irabazlearengandik segundo gutxira, eta maillot horia eskuratu du.
2022/06/10 - 20:55
Molano kolonbiarra, Dauphine lasterketatik kanporatuta beste txirrindulari bat jotzeagatik
UAE Team Emirates taldeko Juan Sebastian Molanok Intermache taldeko Hugo Page frantziarra jo egin du, helmugarako 8 kilometro geratzen zirela. Horregatik, kolonbiarra kanporatu dute eta ezin izango da azken bi etapetan lehiatu.
2022/06/10 - 19:09
Ferronek bereganatu du Gapeko etapa, eguneko ihesaldiko argiena izanda
TotalEnergies taldeko txirrindulari frantziarrak helmugarako kilometro baten faltan utzi ditu atzean beste bost iheskideak, eta hiru segundoko tartearekin gainditu ditu helmugan.
2022/06/10 - 18:43
Dauphine Kriteriumeko 6. etapako azken kilometroa
2022ko Dauphine Kriteriumeko garaipena ihesaldiko kideen artean erabaki da. Bideo honetan ikus daiteke gertatutakoa.
2022/06/09 - 19:52
Dauphineko 5. etapako azken kilometroa
Dauphine Kriteriuma aurrera doa. Bideo honetan ikus dezakezu 5. etapako azken kilometroa, oso-osorik.
2022/06/09 - 19:05
Van Aertek irabazi du 5. etapa, esprintean nagusituta
Wout van Aertek garaipena eskuratu du Dauphineko 5. etapan. Lasterketako liderrak mendean hartu ditu Meeus eta Hayter azken metroetan.
2022/06/08 - 20:12
Dauphineko 4. etapako erlojupekoaren laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Dauphine Kriteriumeko 4. etapako erlojupekoko momentu onenak.
2022/06/08 - 19:10
Ganna, nagusi 4. etapako erlojupekoan; Van Aert bigarren izan da eta lidergoa sendotu du
Filippo Gannak irabazi du Dauphine Kriteriumeko laugarren etapako erlojupekoa. Wout van Aert bigarren izan da eta tinko jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
2022/06/07 - 19:31
Dauphineko 3. etapako azken kilometroak
Dauphine Kriteriuma aurrera doa. Ekainaren 7an jokatu da hirugarren etapa, eta ideo honetan dituzu ikusgai azken kilometroak.
2022/06/07 - 19:14
Van Aertek aldez aurretik ospatu du garaipena eta Gauduk bereganatu du etapa
Dauphine Kritreiumeko hirugarren etapak amaiera bitxia izan du. Esprintean erabaki da irabazlea. Wout van Aert irabaztear izan da, baina aldez aurretik ospatu du garaipena, eta helmugako marra gainean David Gauduk gainditu du belgikarra.
2022/06/07 - 18:50
David Gauduk garaipena lapurtu dio Van Aerti
Belgikarrak goizegi ospatu du garaipena eta Gaudu frantziarra bera baino zentimetro batzuk lehenago helmugaratu da. Hala ere, Van Aertek maillot horia eskuratu du.
2022/06/06 - 19:11
Dauphineko 2. etapako azken kilometroa
Alexis Vuillermoz nagusitu da 2022ko Dauphine Kriteriumeko bigarren etapan eta liderraren elastikoa jantzi du.
2022/06/06 - 18:51
Alexis Vuillermozek irabazi du etapa eta lider jarri da sailkapen nagusian
Esprintean Le Gac eta Skaarseth gainditu ditu, garaipena lortuz eta maillot horia eskuratuz.
2022/06/05 - 19:23
Van Aert, Dauphineko lehen liderra
Jumbo-Vismako txirrindulari belgikarrak Hayter eta Quinn gainditu ditu esprintean, lasterketako estreinako jardunaldian.
2022/06/05 - 17:32
Dauphineko 1. etapako azken kilometroa
Wout Van Aertek irabazi du Dauphine Kriteriumeko 1. etapan jokatutako esprinta.
2022/06/04 - 16:40
Ibilbide gogorra, aurtengo Dauphine lasterketan
Zortzi etapa dira, eta azken biak, bereziki gogorrak. Faboritoei dagokienez, Primoz Roglic eta haren Jumbo-Visma talde indartsua izango dira aurkari nagusiak. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.
2022/06/04 - 14:07
Roglic eta Enric Mas, 2022ko Dauphine Kriteriumeko faborito nagusiak
Ekainaren 5an hasiko da Frantziako probaren 74. edizioa, eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eusen.
2021/06/06 - 18:36
Porte nagusitu da Dauphineko sailkapen nagusian, eta Padunek irabazi du azken etapa
Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Ion Izagirre (Astana) izan da, eta zazpigarren tokian sailkatu da, irabazlearengandik 38 segundora.