Danel Elezkano
2020/12/29 - 20:09
Baikok eta ASPEk Binakako Txapelketan parte hartuko duten bikoteak aurkeztu dituzte
Baikok eta ASPEk euren lau bikoteak aurkeztu dituzte, zortzi guztira. Urtarrilaren 1ean hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an amaitu. Iker Irribarria eta Oinatz Bengoetxea ez dira bertan izanen.
2020/12/12 - 23:16
Altuna final-erdietan izango da Elezkano kanporatu ostean (22-14)
Jokin Altunak 22-14 garaitu du Danel Elezkano Bilboko Bizkai Pilotalekuan jokatu den Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetan. Amezketakoak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari finalerdietan.
2020/12/12 - 21:23
Altunak Elezkano gainditu du eta Bengoetxearen aurka arituko da finalerdietan (22-14)
Amezketako aurrelariak oso gaizki ekin dio lehiari (9-1), baina markagailuari buelta emateko gai izan da bigarren zatian erabat gailendu eta gero.
2020/12/11 - 10:52
Final-laurdenetako hiru partida, hiru egunetan
Bengoetxea VI.a finalerdietan da jada Urrutik ezin duelako jokatu. Neurketa guztiak zuzenean ikusi EITTBn.
2020/12/05 - 21:57
Elezkano eta Artola dira final-laurdenetara sailkatu diren lehenak
Danel Elezkano eta Iñaki Artola dira Lau t'erdiko final-laurdenetarako lehen sailkatuak, Iraitz Zubizarreta eta Jon Ander Peñaren aurka Azkoitian jokatutako final-zortzirenetako lehiak gaindituta.
2020/12/01 - 15:57
Asteburuan 2020ko 4 t'erdiko txapelketa hasiko da
Txapelketa Azkoitian hasiko da eta hilaren 27an jokatuko da finala Bilboko Bizkaia Frontoian. Ezkurdiak titulua defendatuko du.
2020/11/23 - 11:46
Buruz Burukoa, emaitzak eta partidak
Ikusi 2020ko edizioko emaitza eta norgehiagoka guztiak. Finala Bilbon jokatuko da, azaroaren 29an.
2020/11/21 - 22:01
Jaka, jaun eta jabe Elezkanoren aurkako finalerdian
Erik Jaka erraztasun handiz sailkatu da Buruz Buruko finalera; izan ere, nagusitasun osoz irabazi dio Danel Elezkanori (6-22) Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu den lehen lehendabiziko finalerdian.
2020/11/21 - 21:34
Danel Elezkano: ''Berak perfektu jokatu du, sakearekin min handia egin dit''
Danel Elezkano Buruz Burukoaren finaletik at geratu da hirugarren aldiz, Erik Jakak aise irabazi baitio finalerdia 6-22 Bizkaia Frontoian jokatutako partidan.
2020/11/21 - 21:15
Erik Jakak finala jokatuko du, Danel Elezkano 22-6 jipoitu ostean
Lizartzako pilotariak 17 eta 0eko partziala egin du bizkaitarra markagailuan 6 eta 5 aurretik zihoanean.
2020/11/21 - 11:39
Danel Elezkano eta Erik Jaka, finalerako txartelaren bila
Bien kasuan, lehen aldiz lortuko lukete Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatzea.
2020/11/18 - 16:01
Elezkanok eta Jakak pilotak aukeratu dituzte
Gaur goizean, Danel Elezkanok eta Erik Jakak material aukeraketa egin dute larunbatean jokatuko duten Buruz Buruko finalerdietako partidarako.
2020/11/17 - 11:19
Bizkaia eta Astelena frontoiek hartuko dituzte finalerdiak
Final handia Danel Elezkano - Erik Jaka eta Jokin Altuna - Darío Gomez partiden irabazleek jokatuko dute.
2020/11/16 - 15:07
Ezustekoak final-laurdenetan
Asteburuan ezustekoz beteriko Buruz Buruko txapelketa ikusi egin da. Txapelduna eta txapeldunordea kanpoan gelditu dira.
2020/11/15 - 21:45
Elezkano oso nagusi izan da Agirreren aurka eta finalerdietara doa
Danel Elezkanok 22 eta 9 mendean hartu du Asier Agirre Eibarko Astelenan. Saketik hasita partida biribila jokatu du Zaratamoko aurrelariak. Finalerdietan, Jakarekin neurtuko ditu indarrak.
2020/11/13 - 15:49
Iker Irribarria - Dario Gomez, gaur, Irunen
Partida guztiak ateak itxita jokatu behar dira, baina ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da.
2020/11/12 - 17:51
Altuna eta Ezkurdia, prest final-laurdenetarako; Agirre eta Elezkano, gogotsu
Igandean Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bi partida jokatuko dira Eibarren: Altuna III.a Ezkurdiaren aurka batetik, eta Elezkano II.a Agirreren kontra, bestetik. Materiala aukeratu dute.
2020/11/06 - 09:57
Zubizarreta-Dario partidarekin hasiko da gaur Buruz Burukoa
Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira Buruz Buruko lehen lau partidak final-laurdeneko txartelaren bila. Ataunen izango da lehen hitzordua.
2020/11/04 - 09:34
Ostiralean hasiko da 2020ko Buruz Burukoa, Dario-Zubizarreta partidarekin
Ataunen eta Amurrion izango dira txapelketako lehen partidak. Finala hilaren 29an jokatuko da, Bilbon.
2020/10/11 - 23:41
Elezkano-Zabaleta bikoteak irabazi egin dio Olaizola eta Urrutikoetxeari (14-22)
Tolosan jokatu den Binanako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldian, Elezkano eta Zabaletak erraz gainditu dituzte Olaizola eta Urrutikoetxea, sailkapenerako baliorik ez zeukan neurketan