Danel Elezkano
2021/09/11 - 23:11
Elezkano eta Mariezkurrena Masterseko finalean izango dira
Elezkano eta Mariezkurrena dira Caixabank Masterseko lehen finalistak. Peñak eta Rezustak, txapelketa bikaina egin dute, gaur arte partida bakarra galduta zeuden, baina Vianan jokaturiko finalerdian, gorriak gailendu dira 22 eta 16.
2021/09/06 - 23:13
Peña II.a-Rezusta eta Olaizola II.a-Zabaleta bikoteak, faborito finalaurrekoetan
Elezkano II.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Igandean, Olaizola II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Aranguren bikoteak ariko dira nor baino nor.
2021/09/04 - 23:56
Elezkano eta Mariezkurrena finalerdietan izango dira
Elezkano eta Mariezkurrenak 22 eta 18 irabazi diete Laso eta Salaverriri, eta Caixabank Masterseko finalerdietan izateko eskubidea bereganatu du.
2021/08/28 - 13:46
Elezkano eta Mariezkurrena, jaun eta jabe (22-9)
Bikote urdina aise nagusitu da Urrutikotxea-Bikuña bikotearen aurkako partidan, Masters Caixabank txapelketako 7. jardunaldian.
2021/08/10 - 18:24
Peña II.a-Rezusta bikotea, nagusi Elezkano II.a eta Martijaren aurka
Laugarren garaipena jarraian erdietsi dute Peña II.ak eta Rezustak CaixaBank Mastersean, Elezkano II.a eta Martija mendean hartu ostean (22-20).
2021/07/31 - 13:00
Elezkano eta Mariezkurrena nagusi, Ezkurdia eta Imazen aurka (22-9)
Partida bikaina egin du bikote urdinak Masters Caixabank txapelketako lehen jardunaldian. Ezkurdiak eta Imazek orain arte jokatutako hiru partidak galdu dituzte.
2021/07/21 - 23:55
Ogeta pilotaleku berrituak larunbatean irekiko ditu ateak, bi urteren ostean
2019ko abuztuaren 9tik pilota profesionaleko partidarik gabe zegoen Ogeta pilotalekuan jokatuko da larunbat honetan Altuna III - Aranguren eta Elezkano II - Mariezkurrena II bikoteen arteko Masters Caixabank txapelketako partida.
2021/05/22 - 13:39
Rezustak Elezkano kanporatu du, erakustaldia emanda (22-8)
Bergarako atzelaria jaun eta jabe izan da Idiazabalen jokatutako partidan. Finalerdietan, Urrutikoetxea-Artola partidaren irabazlea izango du aurkari.
2021/05/21 - 10:53
Elezkano II. vs Rezusta, final-laurdenetako lehen partida, gaur
Kanporaketaren lau partidak zuzenean eskainiko dira ETB1-en eta eitb.eus-en.
2021/05/10 - 23:34
Elezkano eta Zabaleta, bi lagun txapelen jabe
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak pozik erakutsi dituzte euren garaikurrak 2021eko Binakako Txapelketa irabazi osteko biharamunean.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/05/09 - 22:47
Elezkano eta Zabaleta jaun eta jabe izan dira Binakako final handian
Bizkaitarrak eta nafarrak jantzi dute 2021eko Binakako Txapela, Peñari eta Albisuri aise gailenduta, 22 eta 7.
2021/05/09 - 22:21
Jon Ander Peña: ''Oso triste gaude''
Tolosarrak 2021eko Binakako finala galdu du, Jon Ander Albisurekin batera, Elezkano-Zabaletaren aurka 22 eta 7.
2021/05/09 - 22:11
Jon Ander Albisu: ''Zabaletak asko jokatu du eta ezin izan dugu ezer egin''
Jon Ander Albisuk eta Jon Ander Peñak 2021eko Binakako finala galdu dute, 22-7, Elezkano-Zabaleta bikotearen aurka.
2021/05/09 - 21:44
Jose Javier Zabaleta: ''Aita, lehengusina... buruan dauzkat orain''
Jose Javier Zabaletak 2021eko Binakakoa irabazi du Danel Elezkanorekin batera, eta gainera, txapelketako pilotari onenaren saria eraman du.
2021/05/09 - 21:37
Drone batek eman dizkie txapelak Binakako finaleko irabazleei
Elezkano eta Zabaletari drone batek ekarri dizkie 2021eko Binakako Txapelketako irabazleak direla adierazten duten txapelak.
2021/05/09 - 21:34
Danel Elezkano: ''Biak hunkituta gaude, gauza asko etorri zaizkigu burura''
Danel Elezkanok 2021eko Binakako Txapelketa irabazi du Jose Javier Zabaletarekin batera, finalean Peña eta Albisu 22 eta 7 mendean hartuta.
2021/05/09 - 21:10
Binakako Txapelketako finaleko azken tantoa
Elezkano eta Zabaletak 22-7 irabazi diete Peña II.a eta Albisuri Binakako Txapelketako finalean. Bideo honetan neurketako azken tantoa ikus daiteke.
2021/05/09 - 20:49
Binakako txapela, Elezkano-Zabaletarentzat!
Jaun eta jabe izan dira Peña-Albisu bikotearen aurka jokatutako finalean (22-7). Jose Javier Zabaleta izan da partidako pilotaririk onena.
2021/05/09 - 15:55
Elezkano-Zabaleta vs. Peña-Albisu; dena prest, final handirako
Jokoan da 2021eko Binakako Txapelketako txapela. Elezkanok eta Zabaletak badakite zer den txapeldun izatea; Peñak eta Albisuk, berriz, lehen aldiz igo nahi dute podiumeko goreneko lekura.