Carlos Vela
2016/03/08 - 12:40
Reala, Carlos Velaren zain
Mexikarra Bartzelonan dago, bere babesleren ekitaldi batean parte hartzen, beraz, asteazkenean izango da Donostian azalpenak emateko.
2016/03/07 - 21:32
Vela ez da lan saioan izan bart Madrilen kontzertu baten egon ostean
Realeko aurrelari mexikarra ez da talde txuri-urdinak astelehen honetan Zubietan egin duen entrenamenduan azaldu. Igande gauean Chris Brownen kontzertuan egon zen Carlos Vela.
2016/01/23 - 13:32
Sportingek jipoia eman dio Realari El Molinonen (5-1)
Donostiarrek partida negargarria jokatu dute, eta opari ugari egin dizkiete asturiarrei. Carmona, Ndi, Sanabria (3) eta Carlos Vela izan dira golegileak.
2015/10/25 - 14:57
Realak eta Moyesek arnasa hartu dute, Levanteri erraz irabazita (0-4)
Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Levanteren zelaian eta partida ona eginda nagusitu dira. Carlos Velak (2), Agirretxek eta Illarramenduik egin diuzte neurketako golak.
2015/09/13 - 02:51
Realak galdu du Villamarinen eta golik gabe jarraitzen du (1-0)
David Moyesen taldeak izan du punturik urratu Betisen aurka; Ruben Castrok egin du partidako gol bakarra, lehen zatiko azken minutuetan. Etxekoek hamar gizonekin jokatu dute bigarren zatian.
2015/09/09 - 19:18
Vela eta Reyes, ostegunean bueltan; Iñigo Martinez baja izan liteke
Mexikoko bi jokalariak euren selekzioarekin izan dira; Betisen aurkako partida prestatzeko, bi lan-saio baino ez dituzte izango. Ondarroako atzelariak arazo fisikoak ditu, oraindik.
2015/08/05 - 16:18
Reyes eta Vela Realarekin entrenatu dira
Elkarrekin heldu dira, baina bi jokalari mexikarrak bananduta entrenatu dute. Canalesen arabera, denboraldi-aurre gogorra izaten ari da.
2015/02/02 - 16:56
Velak hilabete eta erdi inguru eman beharko du bajan
Mexikarrak eskuin belauneko barne meniskoa hautsi zuen, larunbatean Santiago Bernabeun, eta astelehen honetan ebakuntza egin diote.
2015/02/02 - 11:40
Barne meniskoan haustura du Carlos Velak
Velak gaur izango du ebakuntza Mikel Sanchez doktorearekin. Ebakuntzaren ostean osasun parte berri bat helaraziko du klubak.
2015/01/11 - 21:59
Realak bi puntu utzi ditu Granadan (1-1)
David Moyesen taldeak zortzi hilabete daramatza etxetik kanpo partidarik irabazi gabe. Carlos Vela eta Fran Rico izan dira golegileak; biak, penaltiz.
2014/12/15 - 00:34
Velak eta De Marcosek egin dituzte berdinketaren golak
Hirugarren minutuan aurreratu zen Reala, Carlos Velaren golarekin, eta bigarren zatian berdindu zuen Athleticek, Oscar De Marcosen erremateari esker.
2014/11/28 - 23:34
Carlos Velak Reala berpiztu du (3-0)
Mexikarra izan da protagonista nagusia partidako hiru golak sartuta. David Moyesen taldeak garaipen erosoa eskuratu du.
2014/11/20 - 16:00
Vela taldera itzuli da, eta David Moyesekin hitz egin du
Aurrelaria kanpoan izan da, Mexikoko selekzioarekin nazioarteko lagunarteko partidak jokatzen. Realak ateak itxita entrenatu du gaur.
2014/10/28 - 09:33
Borja Viguera eta Gaizka Garitano, sarituen artean
Adelante Ligako aurrelari eta entrenatzaile onenen saria jaso dute. Eibarrek eta Realak, bestalde, 'Joko Garbiaren' garaikurra.
2014/10/27 - 13:13
Iazko jokalari eta entrenatzaile onenak sarituko ditu LFPk
Ernesto Valverde, Carlos Vela, Borja Viguera eta Eibarreko Gaizka Garitano, Xabier Irureta, Yuri Berchiche eta Jota Peleteiro, hautagaiak.
2014/10/07 - 16:05
Carlos Vela: 'Taldeak bestelako helburuak izan behar ditu'
"Ez da nahi genuen liga hasiera, baina egoerari buelta emateko denbora dago", adierazi du mexikarrak.
2014/09/09 - 17:39
Velak entrenamendua utzi behar izan du, oinean min hartuta
Mexikarrak oinazpian faszitisa dauka, eta lan handiak eman dizkio mexikarrari lesio horrek aurreko denboraldian. Ikusi beharko da asteburuan Celtaren aurka jokatzeko moduan den.
2014/08/25 - 17:43
Vela: 'Denboraldiko unerik garrantzitsuena da'
"Osteguneko neurkean daukagu jarrita arreta osoa, aurrera egin nahi dugu eta horretarako lanean ari gara", esan du aurrelariak.
2014/07/05 - 18:04
Finnbogassonek 'gol askorekin' erantzun nahi dio zaleen babesari
Aurrelari islandiarra Anoetan aurkeztu dute Carlos Velarekin batera. Mexikarrak duela gutxi zinatu du Realarekin kontratua eta 2018. urtera arte jokatuko du donostiarrekin.
2014/06/24 - 13:19
Carlos Vela, txuri-urdin 2018ra arte
Realak akordioa lortu du Arsenal FC-rekin Carlos Velak klub txuri-urdinean jarraitzeko.