Burgosko Itzulia
2017/07/31 - 15:48
Mikel Landa da faborito nagusia, Burgosko Itzulian
Mendiak protagonismoa irabazi du aurtengo edizioan. Igor Anton, Peter Kennaugh eta Luis Leon Sanchez dira arabarraren aurkarietako batzuk. Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2017/06/02 - 12:56
Lizarraldek tarteko helmugetako lidertza defendatuko du azken etapan
Euskadi Murias taldeko Eneko Lizarralde da Burgoseko Itzuliko tartko helmugetako sailkapeneko liderra eta elastiko urdina defendatuko du laruinbat honetako azken etapan.
2017/02/01 - 18:19
BMCk aise irabazi du taldekako erlojupekoa
Talde estatubatuarreko Manuel Senni da itzuliko lehen liderra.
2016/11/08 - 10:28
2017ko UCI World Tourraren egutegia
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 3tik 8ra jokatuko da eta Donostia Klaiskoa, uztailaren 29an.
2016/08/17 - 14:58
Espainiako Itzuliko etapak eta ibilbidea
Abuztuaren 20an hasi eta irailaren 11n amaituko da. Txirrindulariek 3.277,3 kilometro egin beharko dituzte 21 etapetan.
2016/08/06 - 19:25
Alberto Contadorrek irabazi du Burgoseko Itzulia
Lasterketa azken kilometroetan erabaki da, etapa nagusian. Garaipena Sergio Padillak eraman du eta Igor Anton bosgarren izan da. Bizkaitarrak 9. egin du sailkapen nagusian.
2016/08/06 - 19:04
Azken kilometroak, Neilako Lakuetara bidean
Burgoseko Itzulia azken etapan erabaki da, edizio honetako etapa nagusian. Alberto Contadorrek lortu du garaipena, sailkapen nagusian.
2016/08/05 - 20:02
Laugarren etapako azken 10 kilometroak
Burgoseko Itzuliko laugarren etapako azn kilometroak oso-osorik ikus ditzakezu bideo honetan.
2016/08/05 - 20:01
Amets Txurruka, protagonista 4. etapako eguneko ihesaldian
Orica taldeko euskal txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da. Tropelak, ordea, helmugarako 26 kilometro falta izan direnean harrapatu du.
2016/08/05 - 19:08
Nathan Hassek irabazi du etapa eta Meersman da lider berria
Dimension Data taldeko txirrindularia izan da Burgoseko Itzuliko laugarren etapako garailea. Gianni Meersmanek lehen postua kendu dio Gruzdevi.
2016/08/04 - 19:39
Eneko Lizarralde, tarteko helmugetako liderra 3. etaparen ostean
Euskadi Murias taldeko euskal txirrindluaria da Burgoseko Itzuliko tarteko helmugetako sailkapeneko liderra. Eguneko ihesaldian ibili da hirugarren etapan.
2016/08/04 - 19:12
Van Poppelek irabazi du hirugarren etapa
Sky taldeko txirrindularia nagusi izan da esprintean eta bigarren garaipena du aurtengo Burgoseko Itzulian. Dmitriy Gruzdevek mantentzen du lidergoa.
2016/08/04 - 18:56
Contadorren erasoak hankaz gora jarri du tropela Retuertako mendatean
Alberto Contadorrek erasoa jo du Retuertako igoeran. Helgumatik 23 kilometrora jo du erasoa eta lasterketa buruan ibili da, Brambilla, Fernández, Vliegen eta Scarponi txirrindulariekin.
2016/08/04 - 18:38
Hirugarren etapako azken 10 kilometroak
Ostegun honetan egin da Burgoseko Itzuliko hirugarren etapa eta bideo honetan berriro ikus ditzakezu azken kilometroak.
2016/08/03 - 19:54
Astana, garaile erlojupekoan; Scarponi da lider berria
Burgoseko Itzuliko bigarren etapa taldekako erlojupekoa izan da, eta Astana izan da irabazlea. Ondorioz, Michele Scarponik lidergoa kendu dio Van Poppeli (Sky).
2016/08/03 - 19:06
Astanak irabazi du erlojupekoa eta Gruzdev da lider berria
Kazakhstaneko taldeak irabazi du Burgoseko Itzuliko bigarren etapako taldekako erlojupekoa. Sky laugarren izan da, eta Gruzdevek lidergoa kendu dio Van Poppeli.
2016/08/03 - 18:24
Caja Rural taldearen erlojupekoa oso-osorik
Euskal taldeak 13'24"ko denbora behar izan du Burgoseko bigarren etapako 10,7 kilometroko erlojupekoa osatzeko. Bideo honetan ikus dezakezu osorik euskal taldearen erlojuaren aurkako saioa.
2016/08/02 - 19:56
Julen Irizar, protagonista eguneko ihesaldian
Euskadi Murias taldeko euskal txirrindularia Burgoseko Itzuliko lehen etapako ihesaldian sartu da. Tropelak helmugarako 13 kilometro falta zirenean harrapatu du, nahiz eta azkeneraino ahalegindu den.
2016/08/02 - 18:46
Lehen etapako azken 10 kilometroak
Bideo honetan oso-osorik ikus ditzakezu Burgoseko Itzuliko lehen etapako azken kilometroak.
2016/08/02 - 18:44
Van Poppelentzat lehen etapa
SKY taldeko gizona azkarrena izan da Melgarreko helmugan Druckerren eta Meersmanen aurretik. Julen Irizar (Euskadi Murias) txirrindulari saiatuena izan da.