Bizkaia Frontoia
2022/11/27 - 16:00
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketa
Hodei Ezpeletak jantzi du txapela Aizkolarien Euskl Herriko TXapelketan. Finalean nagusi izan da eibartarra. Xabier Zaldua izan da bigarren, eta Jokin Urretabizkaia hirugarren.
2022/11/27 - 15:03
Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2022/11/21 - 17:35
Ezkurdiaren eta Altunaren arteko 2022ko Lau t'erdiko finaleko tantorik onenen bilduma
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatutako 2022ko Lau t'erdiko finala gogoangarria izan zen. Partidan zehar tanto ugari izan ziren zein baino zein hobeak. Hona hemen tanto onentsuenen bilduma.
2022/11/20 - 21:50
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko txapela jantzi du hirugarren aldiz
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna finalean Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Biek ala biek, ikuskizun bikaina eskaini dute Bizkaia frontoian, pilotazaleen gozamenerako.
2022/11/20 - 21:38
Finaleko tantorik onena Ezkurdiak egin du: 16 eta 15ekoa
Partidako tanto luzeenetarikoa izan da 16 eta 15ekoa eta Ezkurdiaren aldekoa izan da. Horrez gain, partidako tantorik onena ere izan da, gogor lehiatu behar izan dute pilotariek puntua bereganatzeko.
2022/11/20 - 21:35
Joseba Ezkurdia: ''Aurtengo urtea ikaragarria izaten ari da eta horrela jarraitu nahi dut''
Joseba Ezkurdia Lau T'erdiko txapeldun izendatu da igande honetan Jokin Altuna 22-21 garaitu ostean. Fisikoki oso partida gogorra jokatu dutela adierazi du eta, partidan akats batzuk egin arren, pozik dagoela txapela bereganatu izanaz.
2022/11/20 - 21:07
Ezkurdia, Lau t'erdiko podimuaren koska altuenean
Ezkurdiak bereganatu du 2022ko Lau t'erdiko txapela. Partida zirarragarria jokatu dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak, 21-21 berdintzeraino. Azkenean, arbizuarrak eraman du txapela.
2022/11/20 - 20:53
Ezkudiari garaipena eman dion partidako azken tanto ikusgarria
Bi pilotariek 21 tanto eginak zituzten jada, eta partidako azken sakea Altuna III.aren eskuetan geratu da. Hala ere, Ezkurdiak ondo eraman du eta gogor ekin dio azken tantoa eta txapela bereganatzeko.
2022/11/20 - 20:42
Ezkurdia, Lau t'erdiko txapeldun
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna, final ikusgarrian Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Arbizukoak hirugarrenez jantzi du 'kaiolako' txapela.
2022/11/20 - 16:06
Giro bikaina Bilbon, Altunaren eta Ezkurdiaren zaleen artean
Lau t´erdiko final handiaren atarian, bi pilotarien zaleak Bilboko kaleetatik ibili dira goizean zehar giro paregabea sortuz.
2022/11/19 - 12:21
Ezkurdia eta Altuna III.a, Lau t'erdiko txapelaren bila
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala igande honetan, azaroaren 20an, Bizkaia frontoian. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:40etik aurrera.
2022/11/17 - 16:29
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte
Igandean, azaroak 20an, Bizkaia frontoian jokatuko den Lau T´erdiko finalerako pilota aukeraketa izan dute finalistek. Aukeran zeuden hamar piloteteatik lau aukeratu dituzte.
2022/11/15 - 22:48
Altuna III.ak egin du entrenamendua Bizkaia frontoian
Atzo Joseba Ezkurdia aritu zen eta gaur amezketarraren txanda zen Bizkaia frontoiko kantxan prestaketa lanak egiteko. Aurreko astean lan gogorra eginda, finalaren aurreko egunetan lan-saio lasaiagoak egingo dituela adierazi du.
2022/11/14 - 23:17
Ezkurdiak entrenamendu gogorra egin du Bizkaia frontoian
Finalaren astean entrenamendu saio gogorra egin du Joseba Ezkurdiak Bizkaia Frontoian, partida ezberdinak, ariketa teknikoak... Jokin Altuna bihar izango da bertan.
2022/11/06 - 20:04
Ezkurdia eta Altuna III.a lehiatuko dira finalean 2022ko txapela lortzeko
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 20an, Bizkaia frontoian, 2022ko txapelduna nor den erabakitzeko.
2022/11/03 - 16:44
Altuna III.a eta Elordi, finalerako txartelaren bila
Jokin Altunak eta Aitor Elordik Aukeratu dituzte Lau T'erdiko txapelketako finalerdian erabiliko duten materiala. Aspeko bi pilotariak igandean neurtuko dituzte indarrak Bizkaia pilotalekuan, finalerako txartela lortzeko.
2022/10/22 - 20:57
Aretxabaletak agur hunkigarria jaso du Bizkaia frontoian
Andoni Aretxabaletak agur esan dio ibilbide-profesionalari. Hori dela eta omenaldia jaso du Bilboko BIzkaia pilotalekuan. Artolak bertsoa abestu dio, Peña II.ak txapela jarri dio, eta enpreskao piotarien eta zaleen babesa ere jaso du.
2022/09/20 - 18:00
Ostiralean hasiko da 2022ko palako Kutxabank liga
Palako Kutxabank Liga aurkeztu dute goizean. Ostiralean hasiko da eta finala Gabon Eguneko arratsaldean jokatuko da, Bizkaia frontoian. Bost bikotek jardungo dute: Gaubeka-Alkorta, Fusto-Gordon, Necol-Del Rio, Maldonado-Ibai Perez eta Ibarguren-Urrutia. Denek denen kontra jokatuko dute bi itzulira.
2022/08/23 - 18:31
Anbotok bereganatu du Bizkaia Torneoa, Gorbeiaren aurkako hiru finaletatik bi irabazita
Faboritoak ziren eta Altunaren lesioak are faboritoago egin zituen. Lehenengo bi partidak irabazita, txapelketa bereganatu dute gorriek. Peña II.ak, Urrutikoetxeak, Mariezkurrena II.ak eta Alberdik osatu dute Anboto taldea. Gorbeia, berriz, Salaberriak, Dariok, Martijak eta Egiguren V.ak.
2022/06/05 - 01:15
Gaubeka-Del Rio eta Ibarguren-Ibai Perez bikoteak sailkatu dira Bizkaia Txapelketako finalerako
Bizkaia Torneoko pala txapelketako finalerdietan, Gaubeka-Del Riok 4-10, 10-5, 10-3 eta 10-8 irabazi diete Maldonado-Gordoni. Gauza bera egin dute Ibarguren eta Ibai Perezek Fusto-Ruiz bikotearekin (10-9, 10-6, 5-10, 2-10 eta 3-10).