Bizkaia Frontoia
2023/11/19 - 20:26
Altunari garaipena eman dion Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak zabalera bidalitako ezkerkada batekin berganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela. Ikusi hemen nolakoa izan den Altuna eta Etxeberraren arteko azken tantoa.
2023/11/19 - 20:17
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna modu ikusgarrian atera dira pilotalekura
Lau t 'erdiko finalistak Bilboko Bizkaia pilotalekura atera dira, milaka jarraitzaileren aurrean, argi, musika eta txalo artean.
2023/11/19 - 17:00
Altunaren eta Etxeberriaren zaleak Bilboko kaleak betetzen ari dira goizetik
Bizkaia frontoia beteta egongo da final handirako, eta Bilboko kaleetan nabari da hori jada. Altunaren eta Etxeberriaren zaleak batera ari dira Bilboko kaleetan finalerako prestatzen.
2023/11/19 - 10:17
Dena prest Altuna III-Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalerako
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute, gaur, Bilboko Bizkaia frontoian. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:30etik aurrera.
2023/11/18 - 15:01
Peio Etxeberriaren Lau t'erdiko jokoaren analisia, Mikel Idoateren eskutik
Mikel Idoate EITB Mediako pilota-adituak Peio ETxeberriak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Zenotzekoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/16 - 15:59
Altuna III.a eta Peio Etxeberria prest dira finalerako
Igandean jokatuko duten final handirako materiala aukeratu dute gaur Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Bilbon. Prest eta gogoz daudela esan dute bi pilotariek.
2023/11/16 - 14:35
P. Etxeberria: ''Egun politak dira hauek, lasai nago, badakit nire jokoa egiten badut 22ra iritsi naitekeela''
Peio Etxeberriak aukeratu du jada Jokin Altunaren aurkako Lau t'erdiko finalerako materiala. Lasai dagoela azpimarratu du, eta bere jokoa eginez gero aukerak izango dituela uste du.
2023/11/16 - 14:21
Altuna: ''Frontoi honetan jokatzeko onak dira pilotak, gogoa daukat finala jokatzeko eta irabaztera nator''
Jokin Altunak pilotak aukeratu ditu Bilboko Bizkaia frontoian azaroaren 19ko Peio Etxeberriaren kontrako Lau t'erdiko finalerako. Gustura agertu da hautatutako materialarekin eta partida jokatzeko gogo handiz dagoela adierazi du.
2023/11/06 - 17:41
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna izan dira nagusi asteburuan jokatutako finalerdietan
Gipuzkoarra eta nafarra izango dira azaroaren 19an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den final handiko bi protagonistak.
2023/11/06 - 17:30
Final oso gogor eta polita espero dute Jokin Altunak eta Peio Etxebarriak
Hilaren 19an Bizkaia pilotalekuan kaiolako finala jokatuko duten bi pilotariak Tuteran izan dira Aspeko gainontzeko pilotariekin batera, udan San Fermin eta San Mateoko desafioetan lortutako garaipenaen sari gisa eman dizkieten 2.100 botila olioak jasotzeko.
2023/10/15 - 17:01
Aldai eta Bergara, Hiru Hiriburuak torneoko txapeldunak
Amaia Aldaik eta Arrate Bergarak jantzi dute Hiru Hiriburuak torneoko txapela, finalean Leire Garai eta Irati Zabala mendean hartuta 22-19ko emaitzarekin.
2023/10/08 - 17:03
Aldai-Bergara eta Garai-Zabala sailkatu dira Hiru Hiriburuak finalerako
Garai-Zabala eta Aldai-Bergara bikoteek jokatuko dute Bizkaia pilotalekuan. Zuzenean emango dugu finala. Finalerdietan Garaik eta Zabalak 22 eta 17 irabazi diete Arrizabalagari eta Erasuni. Bigarren finalerdian Aldai eta Bergara 22 eta 11 gailendu zaizkie Zabaletari eta Mendizabali.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2023/06/22 - 18:23
Pala Tour txapelketa aurkeztu dute Bizkaia Pilotalekuan
Uztailaren 7an hasiko da Armintzan, eta finala irailaren 9an izango da Sopelan. Berrikuntza nagusia bosgarren jokoa da, bost tantora jokatuko baita.
2023/06/07 - 19:04
Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak, Bizkaia Torneoko finalerako prest
Larunbatean, ekainaren 10ean jokatuko da palako Bizkaia Torneoko finala. Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak ibiliko dira nor baino nor gehiago. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/06/04 - 23:18
Giro bikaina eta emozioa nagusi Bizkaia frontoian, Buruz Buruko finalean
Aitor Elordik eta Jokin Altunak Bizkaia frontoian jokatutako finala maila handikoa izan da, baita harmailetan bizitako giroa ere. Elordik jantzi du txapela, baina bi pilotariek zein zaleek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2023/06/04 - 22:44
Jokin Altuna: ''Elordik askoz gehiago jokatu du. 22-18 amaitu da, baina jokoan alde handiagoa izan da''
Amezketako aurrelaria "triste" azaldu da, prentsaurrekoan, Buruz Burukoaren finala amaituta. Haren iritziz, aurkariak, Aitor Elordik, hobeto jokatu du, berak baino, eta merezita irabazi du txapela.
2023/06/04 - 22:30
Aitor Elordi, Buruz Buruko errege
Bizkaitarra Jokin Altuna faborito nagusiari gailendu zaio Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 18-22.
2023/06/04 - 22:29
Aitor Elordi: ''Txapelketa olatu-aparretan hasi eta amaitu dut''
Aitor Elordi 2023ko Buruz Buruko Txapeldunak finalaren eta azken hilabeteetan egindakoen errepasa egin du Jokin Altunari final handian gailendu ostean.
2023/06/04 - 22:00
Honela jaso du Aitor Elordik 2023ko Buruz Burukoaren txapela
Aurrelari mallabiarrak, Binakako Txapelketa irabazi eta bi hilabetera, bigarren txapel handia irabazi du. Buruz Burukoaren finalean, 22-18 menderatu du Jokin Altuna.