Bizkaia Frontoia
2021/04/25 - 22:39
Elezkano eta Zabaleta finalean izango dira
Danel Elezkano eta Jose Jabier Zabaleta dira Binakako Txapelketako lehen finalistak, Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuren aurka 22-8 irabazi baitute finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian.
2021/04/25 - 22:09
Elezkano eta Zabaleta, Binakako lehen finalistak
Finalerako sailkapena lortu dute Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuren aurka 22-8 irabazita, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2021/04/25 - 14:34
Irabaziz gero, Elezkano-Zabaleta finalean izango dira
Aspeko bikoteak Peña eta Albisu izango dituzte aurkari Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.
2021/03/20 - 14:11
Peña eta Albisu Elezkano eta Zabaleta liderrei irabazi diete, bigarrenez (15-22)
Peña eta Albisuk Binakako Txapelketako 8. puntua bereganatu zuten ostiralean, ligaxkako liderrak diren Elezkano-Zabaletari bigarren aldiz irabazita. Hartara, Altuna-Mariezkurrena harrapatu dituzte.
2021/03/14 - 16:41
Ibai Perezek bigarrenez jantzi du palako buruz buruko txapela
Ibai Perez Sestaoko atzelariak bigarrenez bereganatu du palako buruz buruko txapela Esteban Gaubekari 3 eta 1 irabazi eta gero (10-4, 6-10, 4-10 eta 8-10) Bizkaia frontoian.
2021/02/20 - 22:53
Olaizola-Rezustak bosgarren garaipena bildu dute Bengoetxea-Arangurenen lepotik (22-16)
Olaizola eta Rezustak Binakako Txapelketako bosgarren garaipena erdietsi dute, aurreko bi jardunaldietan galdu ostean (22-16). Bengoetxea eta Arangurenek, berriz, puntu bakarrarekin jarraitzen dute.
2021/02/18 - 10:57
Bilbon eta Eibarren, finalerdietako partidak
Urrutikoetxeak eta Altuna III.ak hilaren 14an jokatuko dute Bizkaia frontoian eta Bengoetxea VI.ak eta Irribarriak 15ean Astelenan.
2021/01/31 - 17:05
Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute Bizkaia Txapelketa
Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infante gainditu dituzte finalean 22 eta 18.
2021/01/24 - 22:13
Altuna eta Mariezkurrenaren garaipen argia Olaizola eta Rezustaren aurrean (10-22)
Altuna eta Mariezkurrenak nagusitasun osoz irabazi diete Olaizola eta Rezustari Binakako ligaxkako 4. jardunaldian. Mariezkurrena nabarmendu da guztien gainetik.
2021/01/16 - 23:21
Hirutik hiru garaipen Olaizola-Rezusta bikotearentzat
Olaizola eta Rezustak 22 eta 11 irabazi diete Urrutikoetxea eta Imazek osatutako bikoteari, eta sailkapeneko lider jarri dira behin-behinean.
2021/01/04 - 00:45
Peña eta Albisu, garaile ezinean aritu diren Urrutikoetxearen eta Imazen aurka (8-22)
Binakako txapelketako lehen jardunaldiko hirugarren partidan Peña eta Albisu goitik-behera nagusitu zaizkie Urrutikoetxea eta Imazi, 22 eta 8 irabazi baitiete Bizkaia Frontoian.
2020/12/29 - 20:38
Binakakoa urte berriarekin batera hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an bukatu Bilbon
Astelenak txapelketaren aurreneko norgehiagoka hartuko du, Jaka-Martija eta Altuna III-Mariezkurrena II. Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren txapeldunek elkar ikusiko dute berriro.
2020/12/27 - 22:56
2020ko Lau t'erdiko finaleko tantorik onena
Lau t'erdiko finaleko tantorik onena Jokin Altuna txapeldunaren aldekoa izan da. Bideo honetan, markagailuan 5-16ko emaitza jarri duen tantoa ikus daite, Altunak egindakoa.
2020/12/27 - 21:48
Erakustaldia emanda irabazi du Jokin Altunak Lau t'erdiko txapelketa
Jokin Altuna amezketarra da 2020ko Lau t'erdiko txapeldun berria, Erik Jakari Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu den finala erraz irabazi eta gero (9-22).
2020/12/27 - 20:52
Jokin Altunak Lau t'erdiko txapeldun berriaren garaikurra jaso duen unea
2020ko Lau t'erdiko txapelketan Jokin Altuna izan da irabazlea. Podiumeko bigarren koska Erik Jakarentzat izan da, eta hirugarren tokia, berriz, Joseba Ezkurdiari egokitu zaio.
2020/12/27 - 20:24
2020ko Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak irabazi du 2020ko Lau t'erdiko txapelketa, Erik Jakari nagusitasunez irabazita (9-22), Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2020/12/19 - 22:54
Jokin Altuna bosgarren aldiz iritsi da Lau t'erdiko finalera
Jokin Altunak Oinatz Bengoetxea kanporatu du 2020ko Lau t'erdiko lehen finalerdian (12-22), eta, hartara, bosgarren aldiz iritsi da txapelketako finalera.
2020/12/19 - 21:05
Altuna da 4 t'erdiko lehen finalista (12-22)
Amezketako aurrelaria Bengoetxea baino gehiago izan da, eta bosgarren aldiz jarraian sailkatu da txapelketako finalera.
2020/12/18 - 11:44
Bilbon eta Eibarren jokatuko dira finalerdiak
Larunbatean Bizkaia Frontoian Bengoetxea VI.a vs Altuna III.a arituko dira eta igandean, Astelenan, Jaka vs Ezkurdia.
2020/12/16 - 17:46
Bengoetxeak eta Altunak elkarrenganako miresmena adierazi dute
Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Atunak larunbatean jokatuko dute Lau t'ediko Txapelketako lehen finalerdia. Asteazken honetan, materiala aukeratu dute Bizkaia Frontoian.