1 Formula
2018/10/28 - 23:57
Hamilton, munduko txapeldun bosgarrenez
Pilotu britainiarra laugarren izan da Max Verstappenek irabazi duen Mexikoko Sari Nagusian, eta nahikoa izan du bere bosgarren Mundiala irabazteko.
2018/10/07 - 16:08
Hamiltonek ia erabakita utzi du Mundiala, Japonian garaipena lortuta
Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Japoniako Sari Nagusia eta oso gertu du bere bosgarren Mundiala irabaztea, aurkari nagusia duen Sebastian Vettelek (Ferrari) seigarren amaitu baitu.
2018/08/26 - 21:42
Vettelek irabazi du Belgikako Sari Nagusia
Sebastian Vettel (Ferrari) izan da Bat Formulako Belgikako Sari Nagusiko irabazlea. Lewis Hamilton (Mercedes) izan da bigarren. Max Verstapen (Red Bull), hirugarren.
2018/08/17 - 13:36
Alonso: 'Ez da frustrazio kontua, Formula 1 akzio gutxiko kirola bilakatu da'
Pilotuak duenez, Formula 1-ak eskaini ahal dizkionak baino erronka handiagoak darabilzkio buruan momentu honetan. "Zirkuituetako akzioa ez da aurreko urteetan bizitakoa", azaldu du Alonsok.
2018/08/15 - 11:31
Fernando Alonsoren agurraren bideoa
Pilotu asturiarrak agur esango dio Bat Formulari denboraldi amaieran eta bideo hau publikatu du.
2018/08/14 - 19:39
1 Formula utziko du Fernando Alonsok, denboraldia bukatzean
Asturiaseko pilotuak, bi aldiz munduko txapeldun, hurrengo denboraldian, 2019an, ez du automobilismoaren maila nagusian parte hartuko.
2018/06/24 - 21:35
Hamiltonek irabazi du Frantziako Sari Nagusia eta lidertza berreskuratu du
Lewis Hamilton (Mercedes) izan da irabazlea Frantziako Sari Nagusian eta mundialeko lider berria da. Max Verstappen (Red Bull) izan da bigarren eta Kimi Raikkonen (Ferrari), hirugarren.
2018/03/25 - 13:06
Vettel Hamiltoni gailendu zaio eta Munduko Txapelketako lehen liderra da
Kimi Raikkonen hirugarren izan da, Fernando Alonso bosgarren eta Carlos Saiz hamargarren.
2018/03/21 - 14:15
Aurtengo txapelketak 21 lasterketa izango ditu
Melbournen hasiko da asteburu honetan 2018ko Munduko Txapelketa eta azaroaren 25ean amaitu Abu Dabin (Yas Marina).
2018/02/26 - 21:19
Denboraldiaurreko lehen probak Montmelon
Bat Formulako taldeek astelehen honetan ekin diote denboraldiaurreari Montmeloko zirkuituan. Bertan egin dituzte lehen probak.
2017/11/27 - 20:21
F1 eSports txapelketako final ikusgarria Abu Dhabin
Brendon Leigh britainiarra da F1 eSports Championshipeko lehen txapelduna. Bideojokoen mundua gogor jotzen ari da, eta Bat Formulako pilotuak ere izan ziren ikusleen artean.
2017/11/26 - 22:56
Bottasek irabazi du denboraldiko azken lasterketa Abu Dhabin
Valtteri Bottasek irabazi du Bat Formulako Abu Dhabiko Sari Nagusia, denboraldiko azkena. Hamilton txapelduna izan da bigarren eta Vettel, hirugarren.
2017/10/30 - 01:16
Hamilton, munduko txapelduna laugarrenez
Lewis Hamilton (Mercedes) da 2017ko Bat Formulako munduko txapelduna Mexikoko Sari Nagusia 9. postuan amaituta. Verstappeek irabazi du lasterketa; Bottas bigarren izan da; eta Raikkonen, hirugarren.
2017/10/23 - 17:48
Hamiltonek oso gertu du titulua Estatu Batuetako Sari Nagusia irabazita
Lewis Hamiltonek (Mercedes) denboraldiko 9. garaipena lortu du. Sebastian Vettel (Ferrari) izan zen bigarren eta Kimi Raikkonen (Ferrari) , hirugarren.
2017/10/08 - 15:37
Hamilton nagusitu da Suzukan eta Mundiala irabazteko aurrerapausoa eman du
Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Japoniako Sari Nagusia eta Vettelek ez duenez lasterketa amaitu, eskura du Mundiala irabaztea. Verstappen izan da bigarren eta Ricciardo, hirugarren.
2017/10/01 - 19:44
Verstappenek irabazi du Malaysiako Sari Nagusia
Max Verstappen (Red Bull) pilotuak irabazi du Malaysiako lasterketa bigarren izan den Lewis Hamiltoni (Mercedes) hasieratik aurrea hartuta.
2017/09/17 - 20:50
Hamilton, garaile Singapurreko Sari Nagusian
Lewis Hamilton (Mercedes) izendatu da garaile Singapuren eta abantaila handitu du Mundialeko sailkapenean Vettel lasterketatik at geratu baita irteeran Raikkonenekin eta Verstappenekin talka eginda.
2017/09/03 - 20:50
Hamiltonek irabazi du Ferrariren etxean eta Mundialeko lider berria da
Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Italiako Sari Nagusia, Monzan nagusituta. Bere taldekidea den Bottas (Mercedes) izan da bigarren eta Vettel (Ferrari), hirugarren.
2017/08/27 - 20:08
Hamiltonek irabazi du Belgikako Sari Nagusia
Lewis Hamilton (Mercedes) britainiarra nagusitu da, eta zazpi puntura murriztu du Sebastian Vettel (Ferrari) alemaniarrarekiko duen desabantaila Mundialeko sailkapenean.
2017/08/02 - 13:55
Robert Kubica Bat Formulako autoa gidatuz berragertu da
Kubicak istripu larria izan zuen 2011. urtean rally batean eta ordutik ez da Bat Formulara itzuli. Robert Kubica asteazken honetan berragertu da Bat Formulako auto bat gidatzen Hungarian.