Basque Team
2023/03/26 - 21:07
Eguibar laugarren izan da Munduko Kopako azken proban eta ezin izan du irabazi Kristalezko Globoa
Lucas Eguibarrek sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du Munduko Kopa denboraldiko azken proban laugarren izan ostean. Martin Noerlek bereganatu ditu proba eta Kristalezko Globoa.
2023/03/16 - 17:21
Idiakez eta Martinez, laugarren taldekako dual banked slalomean
Finalerdi estu batean, talde espainiarrak Monika Kotzian eta Natalia Siuba-Jarosz poloniarren aurka galdu du.
2023/03/16 - 16:12
Alvaro Romero, bigarren Veysonnazko Munduko Kopan
Donostiarrak bere ibilbide laburreko emaitzarik onena eskuratu du Suitzan jokatutako txapelketan. Lucas Eguibarrek, aldiz, ez du final-laurdenetara sailkatzea lortu.
2023/03/15 - 19:23
Irati Idiakez, dual banked eslalomeko munduko txapelduna
Domina hori zenbatuta, snowboarder getariarrak hiru ditu, dagoeneko, Gironako La Molinan jokatzen ari diren Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, krosean zilarrezkoa eskuratu zuen, eta taldekako krosean urrezkoa.
2023/03/12 - 20:16
Eguibar: ''Oso pozik nago, atzo lehenengo eta gaur bigarren, ez dakit zer esan, pozik nago''
Lucas Eguibarrek asteburu biribila osatu du Sierra Nevadan. Donostiarrak larunbateko proba irabazi zuen, eta bigaren izan zen bigarren proban; ondorioz, Munduko Kopako sailkapen nagusiaren gorenean da.
2023/03/12 - 20:06
Irati Idiakez eta Raquel Martinez, pozez gainezka txapeldun irten ondoren
Irati Idiakez gipuzkoarrak, Raquel Martinezekin batera, urrea eskuratu du Snowboard Krosseko (SBX Team) taldekako proban Gironako La Molina neguko estazioan jokatuko diren snowboard egokituko Munduko Txapelketetan (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/03/12 - 18:07
Idiakez, munduko txapelduna taldekako snowboard krosean
Irati Idiakezek Poloniako aurkaria gainditu eta helmugan alde erosoarekin sartzea lortu du.
2023/03/12 - 16:28
Lucas Eguibar, Munduko Kopako sailkapeneko lidertzan Sierra Nevadako azken proba bigarren amaituta
Donostiarra bigarren izan da Sierra Nevadako bigarren eta azken proban eta Munduko Kopako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da. Bezperan garaipena lortu zuen Eguibarrek.
2023/03/11 - 19:42
Irati Idiakez, munduko txapeldunorde Snowboardeko Munduko Txapelketan
Getariako kirolariak Monika Kotzian poloniarraren atzetik eta Darian Haynes estatubatuarraren aurretik bukatu du finala, La Molinan (Girona) jokatzen ari diren txapelketetan.
2023/03/01 - 16:40
Eguibar, lehiatik at Bakurianiko mundialean final-hamaseirenetan; Romero final-laurdenetara iritsi da
2021ean Munduko txapeldun izandakoak 33. postuan bukatu du txapelketa; bere aldetik, Romerok hamahirugarren tokian amaitu du.
2023/02/24 - 20:53
Lucas Eguibar eta Alvaro Romero hautatu dituzte Snowboard eta Freeski Munduko Txapelketarako
Barukanin (Georgia) ari dira jokatzen, martxoaren 5era arte. 2021ean Suedian, Idre Fjallen, lortutako urrezko domina berresten saiatuko da Eguibar; Romero, Munduko Kopako zirkuituan maiz egoten da bera, faborito nagusiak ustekabean harrapatzen ahaleginduko da.
2023/02/19 - 17:39
Del Campok eta Garayk eslaloiko proba 21. eta 35. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren
Henrik Kristoffersen norvegiarrak irabazi du txapelketa eta Basque Teameko kideei segundo eta erdi eta lau segundo eta 75 ehuneneko aldea atera die.
2023/02/14 - 14:51
Ander Elosegi piraguista olinpikoak agur esango dio goi mailako lehiari
Irungo palistak erretiroa hartzea erabaki du, 17 urteko ibilbidean Europako zein munduko txapelketetan dominak eta lau diploma olinpiko eskuratu ostean.
2023/02/12 - 18:23
Eukene Larrartek 10. postua lortu du Madison modalitatean
Horrez gain, tolosarrak zilarrezko domina batekin Scratch modalitatean, taldekako jazarpenean Espainiako errekorra gaindituz eta Omniumen 11. postua lortuz osatu du txapelketa.
2023/02/10 - 14:21
Eukene Larrarte, ''pozik'' pistako Europako Txapelketan zilarrezko domina lortu ostean
Eukene Larrarte da scratch modalitateko Europako txapeldunordea. Tolosakoak probaren nondik norakoak azaldu ditu, eta zilarrezko domina bereganatu ostean dituen sentsazioei buruz ere hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/02/10 - 01:15
Larrartek eta Calvok Espainiako marka hautsi dute taldekako proban
Horiekin batera Laura Rodriguezek eta Isabel Ferreresek osatutako laukoteak 04:26.621eko denbora egin du; ia 2 segundo hobetu du, beraz, otsailaren 8an txapelketa honetan bertan ezarritako 04:28.054eko marka.
2023/02/08 - 21:00
Eukene Larrartek zilarrezko domina zintzilikatu du Pistako Europako Txapelketan
Tolosako txirrindularia bigarren izan da scratch modalitateko proban. Azkeneraino ibili da urrezko domina bereganatzeko lehian, baina azken itzulietan ezin izan du Maria Martins gainditu.
2022/12/18 - 12:47
Lucas Eguibar: “Oso pozik nago berriro ere onenen artean egoteagatik”
Gipuzkoarra laugarren izan da Cervinian (Italia) jokatu den snowboardcrosseko Munduko Kopako proban. Eguibarrek ezin izan du finala bukatu eroriko baten ondorioz.
2022/10/23 - 15:29
Aitzpea Gonzalez, arrauna sendi
Aitzpea Gonzalez arraunlaria izan da 'Helmuga' saioaren protagonista. Kirolari gazte eta dohatsu honen bitartez leinu oso baten berri jaso dugu.
2022/10/02 - 19:23
Elena Loyok irabazi du Donostiako maratoi-erdia
Elena Loyo euskal atletak garaipena lortu du Donostiako maratoi-erdian emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean Ayad Lamdassem izan da onena.