Astelena frontoia
2023/11/05 - 21:39
Jokin Altuna izango da Peio Etxeberriaren aurkaria 2023ko Lau t'erdiko Txapelketako final handian (21-22)
Altuna Erik Jakari gailendu zaio Eibarko Astelenan jokatutako finalerdi eroan. Amezketakoak kaiolako bere zortzigarren finala jokatuko du hilaren 19an, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.
2023/11/05 - 20:49
Jaka vs Altuna III.a (21-22) Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiko azken tantoa
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da, finalerdietan Erik Jakari 21-22 irabazita. Bideoan duzu ikusgai norgehiagokako azken tantoa.
2023/11/03 - 15:35
Altuna III.a: ''Igandeko partidaren garrantzia ikusita, kantxara ateratzea erabaki dut''
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Min hartuta ibili denez, zalantzan zegoen jokatzeko moduan izango zen. Amezketan azken proba egin ostean, ordea, jokatzea erabaki du.
2023/11/03 - 13:03
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko finalerdia jokatzea erabaki du
Altuna III.a min hartuta ibili da azken egunetan, eta zalantzak zeuden parte hartuko ote zuen. Hala ere, gipuzkoarrak azken proba egin du azaroaren 3an, eta Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Amezketakoak Jaka izango du aurkari.
2023/10/19 - 00:55
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak, Bilboko Deportivon, eta Altunak eta Peñak, Eibarren, materiala aukeratu dute
Partidak ostiralean eta igandean jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Lau pilotariek garaipena eskuratu zuten aurreneko jardunaldian.
2023/04/25 - 17:35
Finalaurrekoetarako txartela jokoan Eibarren, Altunaren eta Elordiren artean
Jokin Altunak eta Aitor Elordik materiala hautatu dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko duten neurketarako. Laso eta Elezkanoren ostean, haiek izango dira Buruz Buruko Txapelketako "A" multzoko bigarren jardunaldian indarrak neurtuko dituztenak.
2023/04/16 - 22:43
Ezkurdiak 22-14 irabazi dio Jakari final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian
Zalantza izan da azken unera arte, baina Joseba Ezkurdiak jokatu du Buruz Buruko lehen jardunaldian. Gainera, garaipenarekin egin du. Fisikoki partida hasieran erritmo falta nabaritu badu ere, 13-5 aurreratzea lortu eta Jaka mendean hartu du.
2023/04/12 - 13:50
Ezkurdiak ostegunean erabakiko du ligaxkako lehen partidan egongo den
Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxka hastear dago. Ezkurdiak igandean dauka programatuta bere lehen neurketa, baina oraindik ikusteko dago bertan izango den. Ostegunean egingo diote proba, eskuin izterra nola duen ikusteko.
2023/03/14 - 18:11
Peña II.a-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Tolosa bikoteek igandeko partidarako pilotak hautatu dituzte
Eibarren arituko dira nor baino nor gehiago, Astelena pilotalekuan. Aurreko asteburuan, Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteen aurka galtzaile atera ziren, eta, beraz, neurketa erabakigarria izango da. Badirudi Tolosa ondo ari dela sendatzen, eta jokatzeko moduan izango dela.
2023/02/21 - 22:03
Irribarriak Beotibarren jokatu du bere erretiroaren xehetasunak eman aurreko egunean
Astearte honetan eman da jakitera Iker Irribarriak pilota profesionala utziko duela. Beotibarren jokatu du Inauterietako jaialdiaren azken egunean. Aramakoak asteazkenean emango ditu bere erretiroaren xehetasunak. Prentsaurrekoa eitb.eusetik jarraitu ahalko da zuzenean.
2023/02/06 - 17:18
Imazek ez du jokatuko Elordi eta Zabaletaren aurka; Eskirozek ordezkatuko du
Altunaren eta Tolosaren aurkako partidan eskuin eskuan min hartu zuen eta ondorioz ez da Lasoren ondoan arituko sailkapeneko liderren aurka.
2023/01/31 - 18:30
Laso-Imaz vs Altuna-Tolosa eta Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partidek badituzte pilotak
Material hautaketa egin dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko den Binakako Txapelketarako. Laso-Imaz eta Altuna-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, ostiralean Zornotzan Urrutikoetxea-Albisuk vs Ezkurdia-Martijak jokatuko duten partidarako ere hautatu dira pilotak.
2023/01/06 - 21:59
Eskuzak garaipena erdietsi du debuteko partidan
Arkaitz Eskuzak debuta egin du profesional mailan. Elezkano II.arekin bikotea osatu du, eta mendean hartu dituzte Dario eta Arbizu (22-12).
2023/01/06 - 21:50
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak Ezkurdia eta Bikuña mendean hartuta (22-18) itxi dute lehen itzulia
Urrutikoetxeak eta Albisuk hirugarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, 7. jardunaldian Ezkurdia-Bikuña bikotearen aurka 22 eta 18 nagusituta.
2023/01/05 - 14:59
Martija baja izango da jardunaldi honetan, eta Bikuñak hartuko du haren lekua
Etxeberriko atzelariak ezingo du jokatu Urrutikoetxea eta Albisuren aurka ostiral honetan, Eibarren, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
2022/12/25 - 22:11
Hirugarren garaipena lortu dute Altuna III.ak eta Tolosak, Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteari irabazita
Altunak eta Tolosak irabazi egin dute Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka (22-15) Eibarren jokatu duten Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida. Jokin Altunak erakustaldia eman du.
2022/12/21 - 21:30
Laso eta Imazek bi pilota hautaketa izan dituzte
Laso eta Imazek Urteberri egunerako materiala aukeratu dute Eibarko Astelena frontoian. Ondoren, Tolosako Beotibarren agertu dira, astelehenean, abenduaren 26an, Elordi eta Zabaletaren kontra jokatuko duten 5. jardunaldiko azken partidarako pilotak bereizteko.
2022/12/21 - 17:45
Lau t'erdikoa eta Buruz Burukoa, zesta eta Biarritzeko Munduko Txapelketa nabarmendu dira pilotan 2022an
Unai Laso, Jokin Altuna eta Amaia Aldairen txapelak, Lau T'erdiko final gogoangarria, zestaren urte oparoa eta Pilotako Munduko Txapelketa izan dira, besteak beste, 2022ak frontoietan utzitako momenturik onenak.
2022/11/30 - 21:59
Elordi eta Zabaletak nagusitasunez gainditu dituzte Elezkano II.a eta Tolosa
Binakako Txapelketako lehengo jardunaldia itxi da Eibarko Astelena pilotalekuan. Elordi-Zabaleta bikoteak ez die inolako aukerarik eman aurkariei eta garaipen erraza lortu dute.
2022/11/30 - 16:54
Aitor Elordi: goizean, pilota hautaketan, eta arratsaldean, txapelketako partidan
Aitor Elordik Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiari dagokion pilota-hautaketa izan du gaur goizean Zornotzan. Arratsaldean, berriz, Zabaletarekin batera Elezkano II.ari eta Tolosari egin beharko die aurre, Eibarko Astelenan, txapelketako lehen jardunaldiko neurketan.