Asier Garitano
2018/09/26 - 00:29
Realak eta Rayok berdindu egin dute Anoetan
Bautistak bosgarren minuturako aurreratu du etxeko taldea, baino Rayok markagailua irauli du atsedenaldira heldu orduko. Bigarren zatian, Willian Josek sartu du berdinketaren gola.
2018/09/25 - 14:42
Anoetan egin dute azken lan saioa
Realak Rayo Vallecano taldea hartuko du gaur, gaueko 21:00etan. Anoetako futbol-zelai berrian bigarren partida jokatuko da Bartzelonaren kontra galdu eta gero.
2018/09/24 - 17:34
Garitano: 'Rayoren aurka garaipena lortzea oso garrantzitsua da guretzat'
Asier Garitano Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak astearte honetan (21:00etan) Anoetan Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen partidaz hitz egin du prentsaurrekoan.
2018/09/22 - 15:03
Garitano: 'Garaipen pozgarria da, eta puntu oso onak lortu ditugu'
Asier Garitano Realeko entrenatzaileak, bere taldeak Huescaren aurka lortutako garaipenaren (0-1) analisia egin du partida amaitu ostean.
2018/09/22 - 01:18
Realak irabazi egin du Huescan, bederatzi jokalarirekin geratu den arren
Mikel Merinok aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina talde txuri-urdinak asko sufritu du amaierara arte epaileak Juanmi eta Theo kaleratu baititu.
2018/09/21 - 11:03
Realak, Willian Joseren laguntzarekin, erreakzionatu egin nahi du Huescan
Talde txuri-urdinak hiru partida daramatza garaipenik gabe, eta azken bolada gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko da El Alcoraz zelaian.
2018/09/20 - 18:09
Garitano: 'Intentsitate handiko taldea espero dugu Huescan'
Realeko entrenatzailearen hitzetan, ostiral honetan, gaueko 21:00ean, aurrez aurre izango duten Hueskaren aurkako neurketari begira, intentsitate handiko taldea espero du.
2018/09/14 - 23:01
Realak Bartzelonari irabaztea du amets Anoeta berriaren estreinaldian
Donostiarrek baja askorekin egingo diote aurre Ernesto Valverdek entrenatzen duen taldeari, baina Imanol Agirretxeri merezi duen agurra emateko gogoekin.
2018/09/01 - 13:34
Asier Garitano: 'Martinen lesioak ez du itxura onik'
Merquelanzek lehen mailan debutatu eta minutu gutxira min hartu zuen belaunean. Realeko entrenatzailearen hitzetan, une oro partidan sartuta egon diren arren, kontra izan dituzte gauzak.
2018/08/25 - 14:25
Garitano: 'Bigarren zatian ez gara ondo ibili eta aurkaria hobea izan da'
Asier Garitano Realeko entrenatzaileak, bere taldeak Leganesen aurka lortutako berdinketaren analisia egin du partida amaitu ostean.
2018/08/01 - 18:46
Oporretatik bueltan, Realarekin entrenatzen hasi da Januzaj
Errusian Munduko Txapelketa jokatu zuen Belgikako selekzioarekin, eta taldekideek baino beranduago hasi du denboraldi-aurrea. Momentuz, bakarrik entrenatu da, beste erritmo batean.
2018/07/25 - 23:48
Realak eta Real Unionek bana egin dute Azkoitian
Realak eta Real Unionek denboraldi-aurreko lagunartekoa jokatu dute asteazken arratsaldean Azkoitian. Norgehiagoka 1-1 amaitu da. Diego Llorente eta Etxabeguren izan dira golegileak
2018/07/20 - 22:16
Realak irabazi du Eibarren aurkako lagunarteko derbia (2-3)
Asier Garitanoren taldea gailendu da Gipuzkoako Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko partidan. Sangalli, Kike, David Concha, Jordán eta Capilla izan dira golegileak.
2018/07/12 - 11:27
Asier Garitano: 'Leganesen denek uste dute Lehen Mailara igoko garela'
Bigarren Mailako liderra da Madrileko taldea eta igoera lortzeko aukera ugari ditu. Asier Garitano euskalduna da entrenatzailea eta hirian, denek taldea Lehen Mailara igoko dela uste dutela esan digu
2018/07/12 - 11:27
Asier Garitano: 'Urte polita espero dut guretzat'
Asier Garitano, Bergarako entrenatzailea, Lehen Mailara iritsi da Leganesekin. Bi koska igo ditu hiru denboralditan, eta testuinguru ezezaguna da bientzat. Gorengo mailan izango dira, aurrenekoz.
2018/07/12 - 11:27
Asier Garitanok Bigarren Mailako entrenatzaile onenaren saria jaso du
Leganeseko euskal entrenatzailea izendatu zuten Bigarren Mailako teknikari onena 2015-2016. denboraldian. Oyarzabal eta Aduriz sari gabe geratu ziren. Alavesek txapeldunaren garaikurra jaso zuen.
2018/06/08 - 12:00
Asier Garitanok gidatuko duen staff teknikoaren berri eman dute
Staffean emozioak bideratzen laguntzeko talde bat egongo da (Imanol Ibarrondo izango du gidari) eta analisirako talde bat ere egongo da.
2018/06/02 - 22:14
Asier Garitano: 'Reala entrenatzea amets bat zen'
Realeko entreantzaile berria da Asier Garitano. Bere aspaldiko ametsa errealitate bihurtu da. Garitanok ETBrekin hitz egin du, eta pozik azaldu da erronka berri honekin.
2018/05/30 - 23:00
Asier Garitano 'ilusionaturik' eta 'beldurrik' gabe agertu da
Realak Asier Garitano bere entrenatzaile berria aurkezteko prentsaurrekoa eman du asteazken honetan. Garitanoren hitzetan, onenekiko dauden aldeak murriztea izan behar du taldearen xede nagusia.
2018/05/30 - 21:12
Asier Garitano: 'Onenekiko aldea murrizten saiatu behar dugu'
Realaren entrenatzaile berriak talde nagusienen aurrean lehiatzeko gertu jarri nahi du talde txuri-urdina.