Asier Garitano
2020/01/08 - 14:03
Aleix Vidalek barkamena eskatu dio Asier Garitanori
Futbolaria Alaveseko entrenatzaileak Betisen kontra egin zituen aldaketak eztabaidatzeaz damututa dago.
2020/01/05 - 20:56
Aleix Vidalek kritikatu egin ditu Asier Garitano entrenatzaileak egindako aldaketak
Alaveseko jokalariak Arabako taldeko entrenatzailea kritikatu du Betisen aurka berdinduta amaitu den partida amaitu ostean. Talde bisitariak 20 minutuz jokatu du jokalari bat gutxiagorekin.
2020/01/05 - 19:42
Asier Garitano: 'Indar apur bat falta izan zaigu azken txanpan'
Alaveseko entrenatzailea den Asier Garitanok, talde arabarrak Betisen aurka lortu duen berdinketaren (1-1) analisia egin du.
2020/01/05 - 19:08
Alavesek etxean berdindu du eta bost partida daramatza garaipenik lortu gabe (1-1)
Gasteiztarrek bana egin dute Betisekin Mendizorrotzan. Aleix Vidalek egin du Alavesen gola lehen zatian, eta banakoa, berriz, De Souzak, bigarrenean.
2020/01/03 - 16:39
Asier Garitano: 'Badakigu bigarren itzuli hau oso gogorra izango dela'
Alavesek Betisen aurka jokatuko du Mendizorrotzan, Santander Ligako 19. jardunaldiko partida.
2019/12/21 - 19:54
Asier Garitano: 'Hirugarren golak min handia egin digu'
Alavesek 4 eta 1 galdu du Bartzelonaren aurka, Santander Ligako 18. jardunaldian.
2019/12/21 - 18:58
Alavesek Bartzelonarekin galdu du eta lau partida daramatza garaipenik lortu gabe
Arabarrek lehen zati txarra jokatu dute eta atsedenaldian 2 eta 0 izan dira atzetik. Bigarren zatian, 2-1ekoa egin eta berdinketa lortzeko aukerak sortudituzte, baina azkenean 4-1 galdu dute.
2019/12/20 - 20:32
Kopako kanporatzea ahaztarazi nahi du Alavesek Camp Noun
Babazorroek Jaenen aurkako porrota atzean utzi nahi dute, Bartzelonaren etxean zerbait positiboa lortuta.
2019/12/19 - 16:40
Manu García: 'Umilak izan eta gertatutakoaz ikasi behar dugu'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alaveseko kapitainak prentsaurrekoa eman eta argi eta garbi hitz egin du: jokalariak triste eta dezepzionatuta daudela azpimarratu eta egoerari buelta eman nahi diotela gaineratu du.
2019/12/17 - 21:29
Alaves Kopatik kanpo geratu da, Jaenen aurka galdu eta gero (3-1)
Gasteiztarrek hamar jokalarirekin jokatu dute ia bigarren zati osoan, Laguardiak txartel gorria ikusi baitu.
2019/12/16 - 17:24
Asier Garitano: 'Partida bakarrera eta etxetik kanpo ez da erraza izango'
Alaveseko entrenatzailea den Asier Garitanok, Arabako taldeak Jaenen aurka astearte honetan jokatuko duen Errege Kopako kanporaketaz hitz egin du.
2019/12/14 - 12:00
Gaizka Garitano: '0 eta 1ekoak min asko egin digu'
Alavesek eta Leganesek bana egin dute Santander Ligako 17. jardunaldiko partidan.
2019/12/13 - 23:46
Alavesek berdindu egin du Leganesekin, galtzen joan eta gero (1-1)
Joseluk partidako azken txanpan lortutako golak partida orekatzeko balio izan du.
2019/12/13 - 10:33
Alavesek Leganesen erreakzioa eten nahi du
Asier Garitanok bere talde ohietako bat izango du gaur aurrez aurre, hiru puntu baino gehiago balio dezakeen neurketa horietako batean.
2019/12/12 - 15:12
Asier Garitano: 'Leganes ondo lehiatzen ari den taldea da'
Alavesek Leganes hartuko du Mendizorrotzan, ostiral honetan, Ligako 17. jardunaldian.
2019/12/07 - 21:12
Asier Garitano: 'Partida osoan lehenengo zatian bezala jokatu nahi genuen'
Alavesek 3 eta 0 galdu du Los Cármenes futbol zelaian eta, gainera, Tomas Pina lesionatu egin da eta epaileak Wakaso eta Laguardia kaleratu ditu.
2019/12/07 - 19:04
Alavesek porrot handia hartu du Granadan (3-0)
Arabarrek bederatzi jokalarirekin amaitu dute partida, Wakasoren eta Laguardiaren kaleratzeen ondorioz. Tomas Pina, gainera, lesionatu egin da.
2019/12/06 - 19:33
Alavesek puntuak atera nahi ditu Granadaren etxetik
Gasteiztarrek ez dute zorte handirik izan orain arte Granadan jokatutako partidetan: sei jokatu dituzte, eta garaipen bat eta berdinketa bat lortu dituzte.
2019/12/06 - 16:07
Asier Garitano: 'Opari polita litzateke asteburuan punturen bat lortzea'
Asier Garitanok 50 urte bete ditu ostiral honetan. Alavesek Granadaren etxean jokatuko du ligako 15. jardunaldiko partida.
2019/11/30 - 17:33
Asier Garitano: 'Partida ona egin dugu baina ezin izan dugu punturik lortu'
Alaveseko entrenatzailea den Asier Garitanok, Arabako taldeak Real Madrilen aurka jasotako porrotaren (1-2) analisia egin du.