Andoni Gago
2023/10/22 - 13:32
Andoni Gagok boxeoa utzi du
Bizkaiko boxeolariak etxean eman dio amaiera bere ibilbideari, Bilbon, Casilla pabiloian, lagunez inguratuta, Irving Berry panamarraren aurka sei roundeko borrokaldi bat eginez.
2023/03/12 - 12:48
Andoni Gago, galtzaile Cristobal Lorenteren aurkako borrokaldian
Boxeolari bizkaitarrak galdu egin du kataluniarraren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du luma-pisuko Europar Batasuneko titulua bereganatu. Lorentek KO Teknikoz irabazi du, hirugarren roundean.
2022/04/23 - 14:28
Andoni Gagok KOz galdu du James Dickens ingelesaren aurkako borroka
Otxakoagakoak bosgarren asaltora arte iraun du eta agur esan dio lehen mailako tituluen lehian sartzeko aukerari.
2022/02/15 - 14:05
Aurkariari hasieratik zail jartzea da Gagoren helburua
Otxarkoagako boxeolariak luma pisuko Espainiako tituluaren defentsa egingo du ostiralean Bilboko Casilla pabiloian Sergio Romeroren kontra. ETBk zuzenean eskainiko du.
2021/08/14 - 13:21
Andoni Gagok luma pisuko Europako titulua galdu du
Karim Guerfi frantziarraren aurka galdu du 12 asaltotan, Marbellan jokatutako konbatean.
2021/07/21 - 11:36
Andoni Gagok Karim Guerfiren aurka defendatuko du titulua
Abuztuaren 13an luma pisuzko Europako titulua izango dute jokoan Andoni Gagok eta Karim Guerfik Marbellan jokatuko den borrokaldian.
2020/02/28 - 18:28
Soria vs Gurria, Lejarraga vs Macias eta Nuñez vs Mostazo, larunbat honetan ETB1en
David 'Infierno' Soria nafarrak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du Navarra Arenan, bere jendeaz inguratuta.
2020/01/21 - 14:52
Gago, Soria, Lejarraga eta Nuñez Navarra Arenan borrokatuko dute otsailaren 29an
Euskal boxeoak indartsu abiatuko du 2020a. Gagok luma pisuko Europako txapela defendatuko du eta Soriak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du.
2019/10/08 - 01:12
Gagok azaroaren 16an defendatuko du Europako titulua, Bilbon
Boxeolari bilbotarrak Marc Vidal katalana izango du aurrez aurre luma pisuko Europako txapelari eusteko asmoz. Borrokaldia Bilboko Bizkaia Frontoian izango da.
2019/06/28 - 14:16
Andoni Gagok luma pisuko Espainiako tituluari eutsi dio
Boxeolari bilbotarra K.O. teknikoz gailendu zaio Sergio Romero madrildarrari Casillan izandako borrokaldian. Gagoren hirugarren Espainiako titulua da.
2019/06/09 - 14:05
Andoni Gago da Europako txapeldun berria
Otxarkoagakoa Jesus Sanchez madrildarrari gailendu zitzaion puntutara
2019/06/09 - 02:13
Gago, pozarren bere garaipenaren ostean
Andoni Gago bilbotarra poz-pozik agertu zen ETBko mikrofonoen aurrean luma pisuko Europako txapela lortu berritan. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2019/06/09 - 01:51
Andoni Gago, luma pisuko Europako txapeldun
Andoni Gago bilbotarrak luma pisuko Europako txapelketa eskuratu du larunbat honetan Bilboko Bilbao Arenan Jesus Sanchezen aurkako borrokaldia puntuetara irabazi eta gero.
2019/06/09 - 01:07
Honelakoa izan da Andoni Gagoren ringerako bidea
Andoni Gagok giro mexikarra izan du bidelagun ringerako bere bidean, Jesus Sanchez madrildarraren aurka luma pisuko Europako txapelketa lehiatu aurretik.
2019/06/07 - 23:45
Gago eta Lejarraga, euren borrokaldietarako prest
Larunbat honetan Europako luma pisuko titulua izango du jokoan Andoni Gagok, Jesus Sanchezen aurka. Latino txapelketako titulurako lehian, aldiz, Kerman Lejarraga eta Luis Solis neurtuko dira.
2019/06/05 - 23:04
Gago: 'Nire kirol-ibilbideko titulu garrantzitsuena lortzen saiatuko naiz'
Andoni Gago, Jesus Sanchezen aurka arituko da luma pisuko Europako titulua jokoan egongo den borrokaldian, ekainaren 8an, Bilbao Arenan.
2019/06/04 - 13:48
Lejarraga eta Gago Bilbao Arenako ring-ean izango dira
Bilboko pabiloiak Kerman Lejarragaren itzulera eta Europako luma pisuko txapelketa jokoan izan den Andoni Gagoren borroka hartu du, ekainaren 8an.
2018/12/16 - 20:26
Andoni Gagok Europako Txapelketa izango du helburu nagusi
Urtarrilaren 12an Arizonan lehiatu behar zuen Munduko Txapelketan Oscar Valdez txapeldunaren aurka, baina ez du Estatu Batuetara sartzeko bisa lortu eta Europako Txapelketa hartuko du helburutzat.
2018/11/29 - 14:27
Andoni Gago: 'Boxeolari guztiek borroka honekin amets egiten dute'
Otxarkoagako boxeolariak luma pisuko munduko txapelketa irabazteko borrokaldia egingo du Oscar Valdez txapeldun mexikarraren aurka urtarrilaren 12an Arizonan. Jatorrizkoa: Erdaraz.
2018/07/08 - 18:20
Kerman Lejarraga eta Andoni Gago, euskal boxeoaren erreferenteak
Boxearen mundura hurbildu gara Kerman Lejarraga eta Andoni Gago euskal boxeolarien eskutik. Nola entrenatu eta bizi diren azaldu dute.