Alex Txikon
2018/02/27 - 16:55
Txikonek uko egin dio Everesteko gailurrera igotzeari
Alex Txikonek amaitutzat eman du Everesteko espedizioa. Baimena amaitzear egoteak eta eguraldiaren aurreikuspen txarrek eragin dute uko egitearen erabakia hartzea.
2018/02/24 - 14:16
Alex Txikon eta bere taldea behe kanpamentura itzuli dira, haize gogorraren ondorioz
Egoera zaildu egin da, otsailaren 24 eta 25erako aurreikusitako eguraldi ona erabat aldatu ostean.
2018/01/09 - 00:33
Alex Txikon, Khumbuko izotz-jauzia ekipatzen
Alpinista bizkaitarraren espedizioa Khumbuko izotz-jausia ekipatzen aritu da, eta lanak egoki joan dira. Khumbu da Everesteko lehen kanpamentura bidean pasa beharreko gune malkartsua.
2017/12/24 - 21:03
Txikon: 'Lan egiteko era aldatu eta zer egiteko gai garen ikusiko dugu'
Alpinista lemoztarra igande honetan atera da Loiuko aireportutik Katmandura bidean. Everestera neguan eta oxigeno barik igotzeko bigarren saiakera egingo du, iaz huts egin ostean.
2017/12/22 - 15:37
Alex Txikon: 'Aurten badakigu han zer aurkituko dugun'
Alpinista bizkaitarrak Everestera igo nahi du neguan eta oxigeno barik. Iaz saiatu zen lehen aldiz eta aurten bigarren saiakera egingo du. Igandean abiatuko da.
2017/04/03 - 23:16
Alex Txikon: 'Gehienez bi espedizio gehiago egingo ditut'
Alex Txikon 'Ahora' saioan egon da. Duela gutxi itzuli da Everestetik eta Lemoako alpinistak adierazi du bere mendi-ibilbideari amaiera emateko gutxi falta zaiola. (adierazpenak gaztelaniaz)
2017/03/30 - 17:50
Txikonek eta Larrañagak uztailaren 1ean jokatuko dute apustua
Tirabira asko izan ziren bi atletek atzo egindako bileran baina azkenean ados jarri ziren. 6.000 euro jokatuko du alde bakoitzak. Harrijasotzen, aizkoran eta korrika arituko dira.
2017/03/16 - 18:16
Alex Txikon: 'Datorren urtean bueltatuko gara'
Lemoako alpinista Euskal Herrira iritsi da, Everest neguan eta oxigeno barik igotzeko saiakera bertan behera utzi ostean.
2017/03/08 - 15:16
Everesterako espedizioa amaitutzat eman du
Alex Txikonek Everestera negun eta oxigeno gehigarri barik igotzeko espedizioa amaitutzat eman du, haize bortitz eta eguraldi txarraren ondorioz.
2017/03/08 - 11:29
Eguraldiak ez dio betarik eman Alex Txikoni
Mendizale euskalduna oso indartsu dago, baina haizea eramanezina zen, eta lurrera botatzen zituen gorantz egitean.
2017/03/06 - 19:35
Txikonek Everesteko gailurrera iristeko azken saiakerari ekin dio
Alpinista bizkaitarrak astelehen honetan ekin dio munduko mendi altuenera neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko bigarren saiakerari.
2017/02/25 - 17:55
Txikon behe kanpalekuan da, 'oso indartsu', igoerari ekiteko prest
Lemoako alpinistak aste batzuetako epea du oraindik, martxoaren 21ean negua amaitu arte, gailurrera igotzeko.
2017/02/25 - 13:41
Alex Txikon: 'Egoerak ez du itxura onik'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Lemoako alpinistak Radio Euskadin adierazi duenez, Everestera igotzeko bigarren saioa egiteko baldintzak ez dira onak. Neguan eta oxigeno artifizialik gabe igo nahi du.
2017/02/16 - 17:53
Txikon: 'Dena konponduta dago, datorren astean berriro saiatuko naiz'
Arazo guztiak konponduta, bizkaitarra prest da datorren astean beste saiakera bat egiteko. "Behe kanpalekura igoko gara berriro, igoerarekin hasteko".
2017/02/14 - 21:38
Txikon kanpaleku nagusira itzuli da, baina ez du etsi
Alex Txikonek Everesteko tontorra zapaltzeko saiakera egin du, baina denboraleak eraginda jaitsierari ekin behar izan diote. Tontorra zapaltzeariez diola oraindik uko egin esan du Lemoakoak.
2017/02/14 - 18:30
Txikonek adierazi du ez diola uko egin Everestera igotzeari
Astearte honetan zehar eman diren albisteak ukatuz, Alex Txikonek bere twitter kontuan argitu du ez duela amore eman eta Everesteko gailurrera iristen saiatuko dela.
2017/02/13 - 16:05
Alex Txikon: 'Haizeak ez du betarik eman '
'4. kanpamendura iritsi ostean, eta haize bortitzak betarik emango ez zuela ikusita, 3. kanpamendura jaitsi gara jada'.
2017/02/12 - 19:32
Txikon 3. kanpalekuan da eta astelehenean erabakiko du igoera
Lemoakoak hirugarren kanpamenduan igaroko du gaua, Nerburekin eta Cheppalein batera. Astelehenean 4. kanpalekura igoko dira, 7.950 metrora.
2017/02/10 - 16:15
Alex Txikon: 'Ez dakit zer gertatuko den, baina dena emango dut'
Lemoako alpinista ostiralean atera da behe kanpalekutik eta gailurrera datorren astean iristea espero du.
2017/02/02 - 22:32
Alex Txikon: 'Otsailean egingo dugu gailurrera iristeko saioa'
Behe kanpamendutik abiatu eta hil honetan gailurra jotzea espero du Alex Txikonek. Saio bakarra egingo dutela esan du mendizale lemoztarrak.