Alex Txikon
2021/12/26 - 18:42
Alex Txikon eta Iñaki Alvarez, berriro ere behe kanpalekuan, galduta egon eta gero
Eguberri egunean, Alex Txikonek eta Iñaki Alvarezek lehen kanpalekura igo (5.750 metro) zuten material asko, baina eguraldi txarra dela eta ezin izan zuten bertan lo egin, eta jaitsi egin ziren. Galduta egon eta gero behe kanpalekuan daude orain.
2021/12/24 - 19:14
Alex Txikonen espedizioak lehenengo kanpalekurako bidea ireki du
Lemoako alpinista eta Iñaki Alvarez 5.800 metroraino igo dira eta erraketen laguntza behar izan dute, elur asko dagoelako. Ondoren, behe kanpalekura jaitsi dira larunbatean bide bera egiteko asmoarekin.
2021/12/23 - 18:17
Txikonen espedizioak behe-kanpamentua bedeinkatzeko ekitaldia egin du eta altuerako lanei ekin dio
Alex Glaziarreraino joan da Iñaki Alvarezekin bidea zabaltzeko. Behe-kanpamentuan dauden Olwaldo eta Paula alpinisten laguntza izan dute. Elur asko dago eta zuloa handia da. Materiala igo dute.
2021/12/22 - 16:24
Txikonen espedizioa behe kanpalekura iritsi da
Alex Txikonen Manaslurako neguko espedizioa behe kanpalekura iritsi da, eta bertan lanean dihardute gauza guztiak behar bezala atontzeko.
2021/12/20 - 23:02
Alex Txikonen lehen aklimatazio egunak
Alex Txikon eta haren espedizio kideak abenduaren 21ean helduko dira Manasluko beheko kanpamentura. Abenduaren 18an Samagaunera iritsi ziren, helikopteroz. Ziurrenik, alpinistak ondorengo orduotan Samagaun eta beheko kanpamentuaren artean ibiliko dira, aklimatazio lanean.
2021/12/13 - 12:39
Alex Txikon, Manaslura bidean
Erronka hau neguko espedizioen agurra izango dela adierazi du bizkaitarrak. Gaur abiatuko dira Nepalera.
2021/12/13 - 12:10
Alex Txikon: ''Gorputz onarekin noa Manaslura''
Mendizale bizkaitarra gaur abiatuko da beste espedizio batera Manaslu (8.163 metro). EITB Alex Txikonekin izan da.
2021/09/15 - 20:58
Alex Txikon arnasketa teknika bereziak ikasten ari da, Manasluko hotzari hobeto eusteko
Alex Txikon Manasluko tenperatura baxuei aurre egiteko ari da prestatzen, eta, besteak beste, arnasketa-teknika bereziak ari da ikasten Wim Hof "Iceman"ekin batera, Amsterdamgo haren etxean.
2021/09/03 - 11:08
Alex Txikon berriro saiatuko da Manaslu neguan igotzen
8.000koa egiten ahaleginduko da eta iaz bezala Manaslun jarri du begia. Munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorra zapaltzen ahaleginduko da iazko lagunekin, Simone Moro eta Iñaki Alvarezekin.
2021/04/23 - 11:46
Alex Txikon Everestera abiatuko da, oxigenorik gabe igotzeko
Berriz ere Nepalera doa Txikon, Everest igotzen saiatuko da oraingoan. Behe-kanpamendura maiatzaren 2an iristea espero du eta ohiko bidetik, Nepaleko aldetik, saiatuko da tontorra harrapatzen.
2021/04/01 - 16:40
Alex Txikon: ''Bizi ametsa eta aupa Athletic!''
Lemoako alpinistak animoak bidali dizkie Athleticeko jokalariei, Realaren aurkako Errege Kopako finalaren atarian.
2021/03/17 - 15:30
Alex Txikon, kale egin duen sentsazioarekin
EITB Alex Txikon mendizalearekin izan da bere azken espedizioaz hitz egiteko. Bizkaitarra ez da guztiz kontent.
2021/02/28 - 17:43
Alex Txikon: ''Pena da, hain gertu egon ostean''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Lemoako alpinistak Manaslu mendia neguan igotzeko espedizioari amaiera ematea erabaki du, eguraldi txarrak eta baimenaren amaierak behartuta.
2021/02/28 - 14:35
Alex Txikonek amaitutzat eman du Manaslurako espedizioa eta etxera itzuliko da
Lemoako alpinistak berak bere sare sozialetan iragarri du espedizioa bukatutzat ematen duela. "Dena batzeko eguna iritsi da... ManasluEki espedizioa bukatu da", idatzi du.
2021/02/22 - 22:03
Alex Txikonek eta haren espedizioak Manasluko kanpamentu nagusian jarraitzen dute
Eguraldia lagun izatearen zain daude berriro gailurrerantz noiz jo dezaketen ikusteko. Ez dute baztertu Manaslun egoteko epea luzatzeko baimena eskatzea, baina oraindik ez dute erabakirik hartu.
2021/02/20 - 22:07
Manasluko tontorrera iristeko Txikonen bigarren saiakeraren irudi ikusgarriak
Alex Txikonek eta bere espediziokideek Manaslu tontorrera iristeari utzi behar izan zioten bigarren saiakeran, 7.050 metrora iritsi ondoren. Haize zakarrarekin egin zuten topo.
2021/02/19 - 22:06
Txikonek badaki Manaslun egoteko denbora mugatua dela, baina azkenera arte saiatuko da
Alex Txikonek eta bere taldeak Manasluko tontorrera iristeko saiakera egin dute, baina haizearen eraginez bertan behera utzi behar izan dute. Beste saiakera bat egiten saiatuko da Lemoakoa.
2021/02/19 - 15:40
Txikonek bertan behera utzi du igoera eta behe kanpalekura itzuli da
Haize zakarraren ondorioz, taldeak buelta eman behar izan du, 4. kanpamentuko arrapala igotzen ari zirenean, 7.050 metro inguruko altueran.
2021/02/19 - 14:12
Manasluko gailurrera igotzeko bigarren saiakera, bertan behera
Alex Txikon eta gainontzeko espedizio kideek, gaur edo bihar zapaldu nahi dute Manasluko tontorra, baina une honetan, beheraka datoz eguraldia dela eta.
2021/02/18 - 20:39
Txikon 6.600 metrora heldu da eta gaur egingo du tontorrera iristeko saiakera
Eguraldia lagun badute Alex Txikon eta bere taldea Manasluko gailurrerantz abiatuko dira gaur.