Alejandro Valverde
2021/06/04 - 19:30
Seigarren etapako azken bi kilometroak
Dauphine lasterketak gainditu du jada seigarren etapa eta txanpa erabakigarrian sartu da. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako amaierako kilometroak.
2021/06/04 - 18:56
Valverdek erdietsi du etapa garaipena eta Lutsenko da lasterketako lider berria
Alejandro Valverdek irabazi du Dauphineko 6. etapa, azken metroetan Geoghegan mendean hartuta. Alexey Lutsenkok liderraren elastikoa jantzi du, eta Ion Izagirre bigarren da sailkapen nagusian.
2021/05/30 - 19:36
Van Moer belgikarra da lehen liderra, lehen etapan ezustekoa emanda
Irabazlea eguneko ihesaldian izan da, beste hiru txirrindularirekin. Amaierarako 17 kilometrora erasoa jo du eta bera bakarrik joan da, helmugaraino.
2021/04/25 - 20:02
Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako azken kilometroak
Julian Alaphilippe, Tadeg Pogacar, Alejandro Valverde eta beste faborito batzuk lastekerta buruan iritsi dira helmugara. Azkenean, garaipena Pogacarrek eraman du.
2021/04/25 - 19:19
Pogacarrek bereganatu du Liejako klasikoa, Alaphilipperi gailenduta
Lasterketa esprintean erabaki da, ihes eginda helmugaratu den bosteko baten artean. Bertan zeuden Valverde, Woods eta Gaudu ere.
2021/04/24 - 14:43
Alaphilippe-Roglic lehiaren beste atal bat, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan
ETB1 eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute txirrindularitza-lasterketa klasikoa, 14:30etik aurrera.
2021/04/21 - 19:45
Huyko igoera, oso-osorik
Flèche Wallone klasikoaren 85. edizioa egin da jada, eta Huyko igoera erabakigarria izan da beste behin. Bideo honetan ikus dezakezu igoera, osorik.
2021/04/21 - 19:05
Alaphilippek irabazi du Flèche Wallone klasikoa, azken metroetan Roglic gaindituta
Julian Alaphilippe nagusitu da Belgikako klasiko handian, Huy mendateko igoerako azken txanpan Primoz Roglic gaindituta. Alejandro Valverderentzat izan da hirugarren postua.
2021/04/21 - 18:21
Julian Alaphilipperen hirugarren garaipena Huyko hesian
Munduko txapeldunak 2021eko Fleche - Wallone irabazi du Primoz Roglic azken metroetan gaindituta. Alejandro Valverdek hirugarren egin du.
2021/04/18 - 21:09
Van Aert Pidcocki gailendu zaio, esprint ezin estuagoan
Bi txirrindulariak esprint estuan lehiatu dira, eta epaileek azken irudiaren azterketa sakona egin behar izan dute garailearen izena jakitera eman aurretik.
2021/04/18 - 20:25
2021eko Amstel Gold Race klasikoaren azken 5 kilometroak
Amstel Gold Race Herbehereetako klasikoaren 2021eko edizioa hiru iheslarien arteko esprintean erabaki da: Tom Pidcock, Wout Van Aert eta Maximilian Schachmannen artean, hain zuzen ere.
2021/04/17 - 15:55
Roglic, Van Aert, Alaphilippe eta Valverde nor baino nor gehiago, Amstel Gold Racen
Lasterketak ohiko ibilbidea aldatu du pandemiaren ondorioz. Proba zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/04/10 - 23:28
Ikusi seigarren etapako azken sei kilometroak!
Etapa ikusgarria izan da Itzuliari amaiera eman diona. Gauduk irabazi du etapa eta Roglicek, gaurko bigarrenak, Itzulia eraman du.
2021/04/10 - 20:07
Roglicek irabazi du Itzulia eta Gauduk Arrateko etapa
Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak 52" atera dizkio Vingegaard taldekideari sailkapen nagusian, eta 1:07 Pogacarri. Pello Bilbaok seigarren amaitu du eta eta Landak bederatzigarren.
2021/04/09 - 17:26
Gaur 18 urte Valverdek bere lehen garaipena lortu zuen
Egun Movistarren dagoen Alejandro Valverdek duela 18 urte erdietsi zuen bere lehen garaipena profesionaletan Kelme taldearekin. 41 urterekin tropelean jarraitzen du.
2021/04/07 - 20:29
Ermualdeko igoera, oso-osorik
Itzuliko hirugarren etapa maldan gora amaitu da. Faboritoen arteko lehia izan dugu ikusgai. Bideo honetan ikus dezakezu azken igoera, osorik.
2021/04/07 - 19:35
Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden, azken metroetan Roglic mendean hartuta
Tadej Pogacarrek irabazi du Itzuliko hirugarren etapa. Faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da Ermualde mendateko igoeran. Esloveniarra nagusitu da, herkide duen Roglic liderra azpiratuta.
2021/03/26 - 18:51
Lennard Kämna garaile Manresan, eta Adam Yatesek lider jarraitzen du
Euskaltel- Euskadi taldeko Mikel Bizkarra hirugarren izan da. Amaierarako bi etapa falta direnean, Yatesek 45 segundoko aldea du Richie Porterekin eta 49 segundokoa Geraint Thomasekin.
2021/03/21 - 13:10
Astelehenean abiatuko da Kataluniako Volta
Aurtengo edizioko zazpi etapetan denetarik izango da: esprinterrentzako aukerak, mendia eta erlojupeko bat.
2021/02/17 - 13:57
Iñigo Elosegiren eta Alejandro Valverderen debuta Arabiar Emirerri Batuetan
2021eko World Tourreko lehen lasterketa otsailaren 21etik 27ra jokatuko da.