Alejandro Valverde
2018/01/26 - 19:42
Tim Wellensek irabazi du Mallorcako proba nagusia
Belgikarrarekin batera Gianni Mosconi eta Alejandro Valverde izan dira podiumean, bigarren eta hirugarren helmugaratu baitira, hurrenez hurren.
2017/12/14 - 15:55
Mikel Landa, Quintanarekin eta Valverderekin batera, Frantziako Tourrera
Gasteiztarra, Victor De La Parterekin eta Imanol Ervitirekin batera, Movistar Teameko euskal txirrindulariak dira. Jonathan Castroviejok (Sky) eta Gorka Izagirrek (Bahrain-Merida) ez dute jarraitzen.
2017/07/01 - 21:30
Geraint Thomas da liderra, lehen eguneko erlojupekoa irabazita
Faboritoen artean, onena Froome izan da. Britainiarrak seigarren egin du. Ion Izagirrek eta Alejandro Valverdek lasterketa utzi dute erorikoen ondorioz.
2017/07/01 - 20:23
Alejandro Valverderen erorikoa
Movistarreko murtziarra erori egin da Frantziako Tourreko lehen etapan izandako euriaren ondorioz.
2017/04/23 - 19:25
Valverdek laugarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja
Murtziarra Dan Martinen (Quick Step) eta Michal Kwiatkowskiren (Sky) aurretik sartu da helmugan. Ion Izagirre bosgarren izan da.
2017/04/08 - 20:57
Valverde: 'Itzulia irabazteko gogo handia nuen'
Alejandro Valverde izendatu da Euskal Herriko Itzuliko irabazle eta pozik agertu da EiTBko mikrofonoaren aurrean. "Beti gertu ibili naiz, baina inoiz ez nuen lortzen. Behingoz lortu dut", esan du.
2017/04/08 - 20:01
Alejandro Valverdek irabazi du Euskal Herriko Itzulia
Erlojupekoa Primoz Roglicek irabazi du, baina Valverde bigarren izan da eta Itzuliaren 57. edizioaren garaile izendatu da. Contador izan da bigarren sailkapen nagusian eta Ion Izagirre, hirugarren.
2017/04/08 - 19:45
Roglicentzat erlojupekoa eta Valverdek irabazi du Itzulia
Alejandro Valverde izendatu da Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioko irabazlea. Azken etapa erlojupekoa izan da, eta Primoz Roglic izan da onena.
2017/04/07 - 20:03
Arraten irabazi eta lidergoa eskuratu du Valverdek
Samuel Sanchezek erorikoa izan du azken kilometroan, etapa garaipenaren bila zihoanean.
2017/04/03 - 10:08
Valverde, Henao eta Contador, Itzulia irabazteko faboritoak
Murtziarrak erabateko nagusitasuna izan du Kataluniako Voltan, kolonbiarrak Paris-Niza irabazi du eta madrildarrak bere bosgarren txapela irabazi nahi du.
2017/03/26 - 17:27
Valverde: 'Gutxigatik irabazi dut azken etapa'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Txirrindulari murtziarrak bigarrenez irabazi du Kataluniako Volta, eta, gainera, azken etapako garaipena ere eraman du.
2017/03/26 - 16:57
Azken etapa irabazita ospatu du Valverdek Voltako garaipena
Murtziarra jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan, hiru etapa irabazi ditu eta bigarren postu bat ere lortu du.
2017/03/26 - 16:39
Azken etapako helmugaratze zirraragarria
Ohikoa denez, Montjuicera igoerak eman dio amaiera Kataluniako Voltari. Alejandro Valverde jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan.
2017/03/25 - 18:36
Impey garaile esprintean, Valverde lider eta Froome burumakur
Alejandro Valverdek 53 segundoko aldea dauka orain sailkapen nagusian Alberto Contadorrekin, lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta denean.
2017/03/25 - 18:19
Seigarren etapako azken kilometroak
Garaipena esrint estu batean erabaki da. Etapa gorabeheratsua izan dute txirrindulariek; Chris Froomek 20 minutu inguru galdu ditu.
2017/03/24 - 20:31
Alejandro Valverde da lider berria
Murtziarrak erakustaldia eman du Lo Porteko azken kilometroetan eta berak eraman du etapa garaipena Froomen eta Contadorren aurretik.
2017/03/24 - 18:57
Valverde: 'Hankak oso ondo nituela sentitu dut igoeran'
Kataluniako Voltako bosgarren etapan lortutako garaipena "berezia" dela azpimarratu du murtziarrak "azken astean gertatutako guztiarengatik". Valverde da orain Voltako lider berria.
2017/03/24 - 18:20
Valverde da lider berria, Lo Porten erakustaldia eman ostean
Movistarrekoa gailendu da 5. etapan, Chris Froomen eta Alberto Contadorren aurretik.
2017/03/22 - 19:12
Alejandro Valverde: 'Azken metroak oso aproposak ziren niretzat'
Movistar taldeko txirrindulariak Daniel Martin (iazko garaileari) gainditu du esprintean La Molinako helmugan.
2017/03/14 - 11:50
Kataluniako Itzulia, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
Euskal Telebistak Volta eskainiko du martxoaren 20tik 26ra bitartean, zuzenean, 15:35ean hasita. Azken etapa Bartzelonan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.